
CAFek duela urte batzuk Turkiako kostaldeko Izmirren tren batzuk muntatu zituenean, izango zen horman harro zintzilikatzeko ikurrina eraman zuen behargin goierritarren bat. Eta harrituko zuen alferrik ari zela egiaztatzeak, hiria egituratzen duen badiaren iparraldean dagoen Karsiyaka auzoko dendetan aise erosi ahal izango baitzuen ikurrina.
Iturria: berria.eus
via @berria: Karsiyaka Turkiako taldearen zaleen osagarria da ikurrina. Euroligan ariko da lehen aldiz http://t.co/Axooc1lWZahttp://t.co/5Fp104cj2j