
Interneteko euskarazko lanean ezaguna da Patxi Saez soziolinguista (Beasain, Gipuzkoa, 1964): Erabili.eus atariaren arduraduna da -euskarari buruzko albisteak eta iritziak biltzen dituzte-, eta Twitterren ere goizero egiten du euskarari buruzko albisteen bilduma. Gogoetan eman ditu azken hilabeteak, euskararen aurrerabideaz, eta artikulu batean taxutu du ikuspegia: Euskararen elefantea ikusi. Lan munduan ikusten du elefantea, euskara biziberritzeko bidean mugitu beharrekoa.
Iturria: berria.eus
via @berria: Patxi Saez soziolinguista: «Lan mundua irabazi behar da, euskarazko bizibideak segi dezan» http://t.co/VCzS9VdMwWhttp://t.co/qh0sM3MrOc