Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 9069 articles
Browse latest View live

Kazetaritza ez da delitua: Utzi ARGIA bakean

$
0
0
Martxoaren 20an ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek deklaratzera joan beharko du bi ertzainek bere aurkako salaketa jarri dutelako. Arbelaitzek grabatu eta informatu zuen bi agente horiek nola urratu zituzten herritar baten hizkuntza eskubideak.

Iberiar penintsulako 8.000 urtetako historia genetikoa, euskaldunena barne

$
0
0

Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako historia genetikoa azaltzen duen lana argitaratu berri da. Erdialdeko Europatik penintsulara etorritako migrazioen eragina oso handia izan zela argitu dute; ia gizonezkoen populazio osoa ordezkatzerainokoa. Eta agerian jarri dute euskaldunok penintsulako beste populazioekin ditugun desberdintasun genetikoak azken 2.000 urtekoak besterik ez direla. Ikerketaren egileetako bat Iñigo Olaldi genetista euskalduna da, eta Elhuyarrek bere hitzak jaso ditu.

Iturria: aldizkaria.elhuyar.eus

via @elhuyaraldizk: Iberiar penintsulako azken 8.000 urteetako historia genetikoa argitaratu da https://t.co/Nt8WweyuNL

Angel Oiarbide (Gure Esku Sago): "Ohore bat izan da"

$
0
0

Angel Oiarbide goierritarra Gure Esku Dago (GED) dinamikaren aurpegia izan da sorreratik, Zelai Nikolasekin batera. Orain, GEDen etapa berriarekin batera, lekukoa hartuko diete bozeramaile berriek. Goierriko Hitzak elkarrizketatu du Oiarbide. Bozeramaile berriak izango ditu GED-ek etapa berrian eta martxoaren 31n jakinaraziko dituzte, Bilboko Euskaldunan egingo den ekitaldian.

Iturria: goierri.hitza.eus

via @goierriHitza: Angel Oiarbide (GED): «Ohore bat izan da horrelako mugimendu bati ahotsa jartzea» https://t.co/RVFxjotEAyhttps://t.co/MNI1WsDERZ

Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantza berriari alegazioak

$
0
0

Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantza berria izanen omen du. Behin-behineko onespena eman dio Osoko Bilkurak. Laudoriozko hitzak jaso ditu gobernu taldetik, baina hutsune nabarmenak baditu. Administrazioa Euskaldundu Taldeak alegazioak aurkeztu dizkio ordenantzari, horregatik. Espero dezagun Iruñeko Udalak alegazio hauekin harkorra izatea, langile elebidunik gabeko elebitasuna bultzatzen duen Ordenantza hau, bestela, sinesgarritasun gabekoa izanen baita.

Jarraian Administrazioan Euskaraz Taldeak aurkeztutako alegazioak, behin-betiko onespena eman aurretik bozkatu beharko dituztenak:

LEHENENGOA.- Lan deialdietan euskararen balorazioa arautzen duen artikulua aldatzea, 103/2017 Foru Dekretuak erreferentzia moduan aipatzen duena jarri baitu (erreferentzia hori ez da derrigorrezkoa). Horren ondorioz, euskara ez da baloratuko oposizioetan eta % 0’7 baloratuko da oposizio-lehiaketetan (merituak deialdiko puntuen % 10 baldin badira, ohikoena Iruñeko Udalean). Zehazki, gainontzeko merituen % 7 puntuatzea dio testuak.

Gure taldeak hauxe proposatzen du: Deialdiko puntu guztien % 5a orokorrean, eta jendaurreko lanpostuetan eta Udalak estrategikotzat jotzen dituen lanpostuetan % 10a.

Beste alternatibak ere proposatzen ditugu. Baita Ordenantza bera ere erretiratzea artikulu hori onartu baino lehen, kontuan izanik agintaldi honetan deialdi askotan (gehien-gehienen kasua ez bada ere) euskara % 10 puntuatu dela eta praktika horrekiko Ordenantza izugarrizko atzerapena dela.

BIGARRENA.- Haur Eskoletako hezitzaile eta zuzendari guztiei eta Musika Eskolako irakasle guztiei euskarazko hizkuntz profila jartzea, hizkuntza aukeratzeko gurasoen hautu askea bermatzeko. Bestela, bi hizkuntzak menperatu gabe, fikziozkoa da aukeratzeko eskubidea, guztiz mugatuta.

HIRUGARRENA.- Gainontzeko lanpostuetan euskarazko hizkuntz profileko lanpostuak % 23’9 izatea. Hau da, Iruñeko biztanle euskaldunak (% 10’5) + Iruñeko euskaldun hartzaileak (euskara ulertzen dutenak) (% 11’4) + % 2. Eusko Jaurlaritzak aplikatzen duen formula, alegia. Derrigorrez zehaztu beharko lituzke 2021eko Plantilla Organikoan.

LAUGARRENA.- Lan deialdietan euskararen puntuazioa lausotu edo bere eragina gutxitzeko izandako hainbat praktika baztertzea (adibidez, ingelesa puntuatzea soilik euskara ez dakienari; edo Udaletik kanpoko jendeak osaturiko zerrendetarako euskara puntuatzen den bitartean, Udaleko langileek osatu eta lehentasun duten zerrendetarako euskara ez puntuatzea).

BOSGARRENA.- Euskarabideak antolatzen dituen euskara ikastaroetarako sarbidean murrizketarik ez izatea (ez bada zerbitzuen beharrengatik). Hau da, A1 eta A2 mailetarako ikastaro trinkoak ez baztertzea, orain arte bezala.

SEIGARRENA.- Hizkuntz paisaia aldatzen joateko urtero diru-saila gordetzea.

ZAZPIGARRENA.- Euskarazko eskaerei euskarazko erantzuna ematea, eta ez elebidun. Hau da, orain arte bezala Ordenantza mantentzea, atzerapauso hori gabe.

ZORTZIGARRENA.- Beste zenbait eskaera, garrantzi gutxiagokoak badira ere. Orotara, 26 alegazio aurkeztu ditugu.
 

Gizona gizon izango bada

$
0
0
Horregatik daukagu gizonok ere askatu beharra. Eta ez bularreko ileak soiltzetik bakarrik. Geure buruak maitatu eta onartu behar ditugu. Bat egin emakumeekin. Feminismoa ez baitator emakumeen interesak babestera eta gizonak mehatxatzera.

Nazionalismoak, Alber Pla-ren arabera

$
0
0

Nazionalismoa zer den, katalanen edo espainolen begietan, deskribatu du bikain Albert Pla musikari katalanak 'Nacionalista catalán, nacionalista español' izenburuko artikuluan, esango genuke manifestuan. "Katalana katalanez mintzo bada, gainerako hizkuntzak gorroto dituelako da. Espainolak espainolez egiten badu, normala da. (...) Espainolak esaten badio katalanari gaztelaniaz egiteko, logikoa da hori. Baina katalanak esaten badio espainolari katalanez egiteko, hori onartezina da. Katalana katalan sentitzen bada, hezkuntza katalibanak manipulatu duelako da. Baina katalana espainol sentitzen bada, hezkuntza sistema espainol eta anitzak funtzionatzen duelako da." Estekan testu osoa gaztelaniaz.

Iturria: blogs.publico.es

via @gareseuskaraz: Nazionalismoak, Albert Plaren arabera https://t.co/f98Kz4Soem

Urtz motorrak berotzen 5 urteren buruan

$
0
0

Kronika hau duela 5 urte argitaratu zen www.entzun.com atarian. Orduan, jatorrizko partaideekin itzuli zen taldea, disko berriarekin gainera. Orain, 2019an, berriz ere disko berriarekin itzuli dira eta Martxoaren 22an Bilborocken egingo duten kontzerturako beroketa polita deritzot kronika hau berrargitaltzeari.

URTZ    2014ko Urtarrilaren 17a DOKA ANTZOKIA (DONOSTIA)

Jaun andreok: eguna iritsi da. Hainbeste urtean zehar amestutako momentua egi bihurtu da. Gezurra dirudien arren, 2014. urtean gaude eta Urtz bueltan da. 19 urte pasatu dira azken aldiz ikusi nituenetik. Sinestezina badirudi ere, uste dut behin bakarrik ikusi nituela zuzenean: 1995eko apirilean izan zen, Zaragozan.

1995ean bere momenturik onenetakoak bizitzen ari zen taldea, eta oraindik gauza asko zizkiguten eskaintzeko (urte bat beranduago argitaratutako Hain urrun disko bikaina lekuko). Ondorengo urteetan kalitate ona mantendu bazuten ere, hasiera lehergarri hura gertutik bizi genuenontzat pixkanaka indarra galtzen joan zirela esan genezake, baina kontuz ibili behar da balorazio sinpleegiak egin nahi ez baditugu. Disko guztietan abesti oso onak daude, eta azken diskoa izan zuten zuzeneko CD-DVD hura, sinpleki esanda, sekulakoa zen.

Baina gatozen 2014. urtera. Hamar urte eszenatik at egon ondoren itzultzeak bere arriskuak dauzka: non ibiliko dira abesti guzti haiek buruz zekizkiten neska-mutil guzti haiek? Zein motatako ikuslegoa hurbilduko da? Garai zaharretako heavy kutsua zuten abesti haien jarraitzaileak, ala Euskadi Gaztearen bidez ezagutu zituztenak? Baladarik ezagunenen jarraitzaileak, ala rockzale amorratuak? Nola erantzungo zuen jendeak? Galdera guzti horiek buruan bueltaka genituela, baina era berean sekulako emozioa eta pasioa sentituaz, hurbildu ginen Doka aretora. Urduri nengoen: 19 urte Urtz ikusi gabe neramatzan!! Argiak itzali, eta hor agertu ziren jatorrizko lau partaideak: Xabier Camarero (“Xabi”) gitarra eta ahotsean, Josu Ariztegi (bateria eta koruak), Asier Arozena (gitarra eta koruak) eta Bittor G. Argüelles (baxua). Azken bi hauek taldearen azken bi diskoetan jada ez bazeuden ere, esan bezala Urtz partaide originalekin itzuli dira.

Eta disko berriko bi piezekin eman zioten hasiera: Marinero eta Txuri beltzean, azken hau benetan zoragarria, Urtzen uztarik onenen parekoa. Ez dut gezurrik esango: ikuslegoari kostatu zitzaion abesti berriekin giroan sartzea, ia ziur, ezagutzen ez zituelako. Iragana hil baino lehen hilezkorrak, ordea, berotze bide horretan lagundu zuen, nahiz eta oraindik kontzertuaren erdira arte itxaron behar izan animo hori gauzatzeko. Oh, lur!, Hautsa astinduz, Irri bat, Hain urrun (gaindiezina!) eta, batez ere, Gau ilun sakon, ilun eta apartak abesti zaharren zerrenda loditu zuten. Azken diskoko Baliteke zoragarrian, garai bateko punteoek eta gitarra jokoek XXI. mendeko Urtz-en lekua ere badutela argi utzi zuten. Honezkero musikariek nola gozatzen zuten aspaldi nabaritua genuen: plazer hutsa da Bittor bere instrumentuarekin komunikatzen ikustea, eta Xabiren zoriontasun aurpegiak dena esaten du. Tipo hauek musikarako jaio dira, eta hainbeste urte eta gero nabari zaie oholtza gosea. Josu Ariztegik (gogora dezagun Xabirekin batera Urtzen etapa guztietan egon den partaide bakarra dela) autoritate handia erakutsi zuen, erritmoa eta gidaritza maisuki eramanez. Asier urrun neukan, eszenatokiaren beste aldean, baina nengoen lekutik ere gozatzen ikusi nezakeen. Honezkero musikariek nola gozatzen zuten aspaldi nabaritua genuen: plazer hutsa da Bittor bere instrumentuarekin komunikatzen ikustea, eta Xabiren zoriontasun aurpegiak dena esaten du. Tipo hauek musikarako jaio dira, eta hainbeste urte eta gero nabari zaie oholtza gosea. Josu Ariztegik (gogora dezagun Xabirekin batera Urtzen etapa guztietan egon den partaide bakarra dela) autoritate handia erakutsi zuen, erritmoa eta gidaritza maisuki eramanez. Asier urrun neukan, eszenatokiaren beste aldean, baina nengoen lekutik ere gozatzen ikusi nezakeen.

Eta zer esan ikusleez? Goian planteatutako galderei erantzunez, gazteak zein zaharragoak ikusi nituen, nahiz eta (agian) gehienak 30 urtetik gorakoak izan, 40 urtetik gorago hainbat barne. Ikusle motari dagokionez, berriz ere denetik egon zen: rockero sutsuak (berehala antzematen zaie, gitarra jokoekin gozatzen ikustean, ukabila altxatzean… e.a.), eta alderdirik, esan dezagun, melodikoenekin edo baladarik ezagunenekin zerua ukitzen dutenak. Litekeena da azken hauek gehiengo nabarmena izatea. Izan ere, Urtzen garai bateko jarraitzaileetako batzuek bizkarra eman dietela esango nuke. Nahiz eta hori ulertzen dudan, benetan gauza on asko galtzen ari direla uste dut. Agian amnesia kolektibo bat gertatu da; alde batetik, denboraren iragaiteagatik, eta bestetik, Urtzek berak banandu aurreko azken urteetan egin zuen aldaketagatik. Dena den, kontzertuan ez zegoen halako banaketarik: rockero eta poperoak, denak nahastuta eta armonian ospatu zuten ospatu beharrekoa: hau da, gure euskal rock and rolla.

Honela, emanaldiaren ekuadorrean etorri zen Azken egunak ezin hobeto ilustratzen du hori. Esaidazu (Hain urrun diskoko beste kanta ahaztezin bat) eta Hemen naukazu ezagunek beste pieza berri bati egin zioten lekua: Astiro, oraingoan jendearen kolaborazioarekin. Eta orain bai, jendea guztiz giroan sartuta eta gogotsu zegoela, azken txanpako torpedoak: Kaixo (inoiz egin duten abestirik originaletako bat), Ez gaitu inork geldituko (zaleek asko estimatzen dute) eta Zelatan boteretsua eta legendarioa. Hemen, berriz ere, oso erraz bereizten da publikoa: Urtzek bere bertute heavyak argi erakusten dituenean, rockeroen dantzatzeko moduak besteekiko zerikusirik ez dute! Eta gori gorian, gailurraren gailurrean geundenean erretiratu ziren. Behar den moduan. Noski, oraindik ere atera behar izan zuten. Lau abesti zekartzaten sakelan, guztira ordu eta hiru laurdeneko emanaldia osatzeraino. Boulevardeko erlojua (la noche no quiere venir) aukera ona izan zen. Kuriosoa da abesti hau: zati batzuk gazteleraz daude, Urtzen diskografian –oso oker ez banago– gertatzen den aldi bakarra izanik (Marinero abesti berria kenduta, noski). Gainontzekoan, abesti sakon eta bikaina. Disko berriko azken ordezkaria Lorentzo izan zen, eta amaitzeko, Xoxoak beleari ipurbletz (arrakastatsua!) eta Negua datorrenean, seguru aski taldearen ezagunena, Kaixo eta beste hainbatekin batera. Amaiera ezin hobea, bestalde –agian– errodaje apur bat falta zaion banda aparta honek eman ziona kontzertuari. Urtz itzuli da, eta forma onean gainera. Ikusi behar bira nola garatzen den, eta garai bateko arrakastara hurbiltzeko aukera izaten duten, talde beteranoak eta, batez ere, talde klasikoen itzulerak gogor kritikatu ohi dituen euskal eszena honetan.

SET LISTA

  1. Marinero
  2. Txuri beltzean
  3. Iragana hil baino lehen
  4. Oh, lur!
  5. Hautsa astinduz
  6. Irri bat
  7. Hain urrun
  8. Gau ilun
  9. Baliteke
  10. Azken eguna
  11. Esaidazu
  12. Hemen naukazu
  13. Astiro
  14. Kaixo
  15. Ez gaitu inork geldituko
  16. Zelatan
  17. Boulevardeko erlojua (La noche no quiere venir)
  18. Lorentzo
  19. Xoxoak beleari ipurbeltz
  20. Negua datorrenean

 Jatorrizko testua: Fucktotum, Blogak.eus

Kontsolek jai dute, Googlek iragarri duen Stadia joko-plataforma gailentzen bada

$
0
0

Googlek iragarpen inportantea egin du aste honetan. Bideojokoen alorrean, gamer kultura eta ohituretan, eta jokoen industria osoan eragina izan dezakeena. Stadia izeneko joko plataforma bat iragarri du, eta zera du ezaugarri nagusiak: ez dago kontsolarik. Telebistara edo ordenagailura, lainotik zuzenean emango dizu jokoaren indar guztia Googlek.

Iragarpenak ondorio sakonak izan ditzake, gauzatzen bada, eta gauzatutakoan agindutako arintasun eta gaitasunak baditu, joko aukera polit bat izatez gain. Stadian dauden jokoek ez dute beharko Play Stationik edo Xbox-ek jokatzeko, ezta software bereziturik instalatu beharrik ordenagailuan. Jokoaren indar bisuala eta operatiboa ez da etxean egongo, baizik eta lainoan, eta Googlek saretik zerbitzatuko dizu zure pantailara.

Jokorako hardware atalen batzuk salduko ditu Googlek, dena dela: joystick berezituak, seguruenik. Baina kontsola garesti bat aurreztu ahal izatea, kolpe latza izan daiteke Sony eta Microsoft-entzat, Pleiak eta Eksbosak egiten dituzten etxeentzat. Jokoen ereduari dagokionez, kartutxoak saldu beharrean, eredu berriarekin "alokairuak" edo harpidetzak saltzea izan daiteke eredu berria, plataforma berriarekin. Pentsa jokoen Netflix batean. Ez duzu DVD jogailurik behar etxean, ezta DVD edo Blu-Ray-rik erosi behar ezta?

Sistemak benetan kontsola batek eman dezakeen indar guztia eskaini dezakeen, horra batzuek orain duten zalantza. Baina Googleren gaitasun eta zerbitzari laino erraldoiarekin... Beste zalantza bat da ea jokalariak etxean ematen dituen aginduek berehalako erantzuna izango oten duten lainotik jasotako irudi eta akzioetan, jokoa zapuztu dezaketen 'delay' edo atzerapen okerrik gabe. Orain arteko erakustaldietan, ez da halako arazorik antzematen, baina erakustaldiak dira, jakina. Hemen adibide bat:

Googlek beste gaitasun batzuekin hornitu nahi du Stadia, gainera. Botoi bati sakatu, eta instant batean, zure jokoa Youtubeko zuzeneko bat bihurtuko da, eta 'gameplay'-a ere sortuko da, nahi izanez gero. Honekin, joko streaming zuzenekoen nagusi den Twitch plataformari egin nahi dio aurre Googlek (Twitch Amazonen jabetzakoa da).

Era berean, garapeneko ingurunea open-source edo irekia izango da, eta garatzaileentzat abantaila bat izan daiteke hori, jokoen biltegia handitzeko.

Jokaldiak, azken batean, Interneteko azken aroko joera bat indartzen du. Tarteko hardware eta euskarrien zaharkitzea. Gorago aipatu dugu, eta pentsa, zertan den orain Blue-Ray formatua, irudi perfektuak emateko disko horiek... Samsung-ek iragarri berri du otsailean, ez duela jada Blu-Ray jogailurik fabrikatuko. Zertarako ba? denak streaming bidez ari direnean filmak ikusten, Netflix eta antzekoetan...

Jada nahiko anakronikoak dira DVD jogailuak. Laster kontsolak ere bai agian.

 


Iruña eta Iruñea artean galduta

$
0
0

Iruñea, Iruña, Irunia, Iruinea, Uruña, Uriña... Menderik mende, forma anitz hartu ditu Nafarroako hiriburuaren euskarazko izenak. Euskaltzaindiak 1979. urtean ebatzi zuen 'Iruñea' dela Nafarroako hiriburuaren izena. Nafarroako Gobernuak, ordea, 'Iruña' ezarri zuen izen ofizial gisa, 1990ean. Ordutik, bakoitza bere bidetik ibili dira administrazioa eta akademia. Hainbat adituk «eskizofrenikotzat» jo dute egoera.

Iturria: berria.eus

via @gaizkaranguren: Elebakarren inposizio politikoaren azalpena. #HiriBuruzagiahttps://t.co/XMXKqeRtUk

Galdera-erantzunen euskarazko joko berria: Egunean Behin

$
0
0

Aplikazio berri bat garatu dugu CodeSyntaxen, galdera-erantzunen joko bat: Egunean Behin. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua, euskaraz. Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke. Oso dinamika errazeko jokoa da Egunean Behin. Izenak berak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango duzu. Partida bat, eta bakarra. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera, puntuak lortuko dituzu, eta astero sari bat izango da irabazlearentzat.

Get it on Google Play

Iturria: codesyntax.com

via @codesyntax: Galdera-erantzunen euskarazko joko berri bat atera dugu: Egunean Behin. Egunean minutu pare bat euskaraz jokatzeko aitzakia ematen badizugu, gu pozik! https://t.co/FTT8ao1nlB

Idazleen gorputzak, Eider Rodriguezen saiakera

$
0
0

Eider Rodriguez idazleak, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak dakartza. Lisipe bildumako 6. alea da argitalpena eta hiru atal ditu: hausnarketa filosofikoak, idazleekin elkarrizketak eta ondorioak. Elkarrizketaturiko idazleak: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe, Karmele Jaio eta Uxue Alberdi.

Iturria: susa-literatura.eus

via @armiarma: Idazleen gorputzak saiakera aurkeztu du Eider Rodriguez idazleak @LISIPEsusa bilduman https://t.co/tA8oQnfXlYhttps://t.co/qCp7pdV68n

“Blogak testutik harago” jardunaldia, Blogetan lehiaketa ixteko

$
0
0

Azkue Fundazioak ondu ohi duen Blogetan blog lehiaketaren hirugarren edizioa apirilaren 4an amaituko da. Egun horretan, Bilboko Euskararen Etxean, Blogak testutik harago izenburuko jardunaldia eta  lehiaketaren sari-banaketa egingo dira, 15:30etik aurrera.

Blogak testuaz harago lelopean burutuko den jardunaldiaren xedea blogetan gertatutako azken nobedade eta azken joeren gaineko hausnarketa egitea da, tartean, podcast-ak, visual-thinking komunikazio balibaidea edo bideoaren zabalkunde masiboa aztertuko dira. Horretarako hainbat hizlari bilduko dira, Tania Arriaga EHUko irakaslea, Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castilla TaZebaEz Kolektiboko kideak, Gorka Bereziartua Argia-ko kazetaria, Hedoi Etxarte Katakrak guneko kidea eta Imanol Epelde bideo-blogari eta irakaslea.

Jardunaldia 15:30en hasiko da, komunikazioan aditua den Ioar Oteizaren gidaritzapean. Oteizak berak hasiko du ekitaldia Blogak, sare sozialak eta tendentzia berriak izenburuko sarrerarekin.

Jarraian gainerako hizlarien txanda etorriko da. Jardunaldia hiru ataletan bananduko da. Lehenengo zatiandena ez da testua, Tania Arriaga EHUko irakasleak Podcast-aren inguruan arituko da bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. TaZebaEz Kolektiboko kide Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castillak, berriz, hizkuntza eta komunikazio esparruetan sekulako arrakasta jasotzen ari den Visual Thinking tresna izango dute hizpide.

Bigarren zatializentzia libreakArgia komunikazio-proiektuko kazetari Gorka Bereziartuak gobernatuko du, izan ere, Creative Commons lizentziaren inguruan arituko da. Bere jardunean txertatu du lizentzia hori Argiak.

Hirugarren zatianberrikuntza betikoa oinarri hartuta, Katakrak egitasmoko kide Hedoi Etxartek proiektu horren webgunea izango du berbagai: webgune erakargarri eta aktiboa da, eta berrikuntza moduan, blogari podcast-ak gehitzen dizkiete soundcloud plataformari esker. Halaber, Imanol Epelde bideo-blogari zarauztarrak ere parte hartuko du hirugarren atal honetan. Imanol bere blogerako propio egindako bideoak txertatzen hasi da -hasieran testua eta argazkiak baino ez zituen jasotzen bere gunean-, eta ikus-entzunezko lan horiek sekulako oihartzuna dute gurean.

Azkenik, Blogetan saridunak iragarriko dira, eta sari-banaketa burutuko da. Ekitaldia 19:00ak aldera amaituko da; luncha ere izango da.

Eman izena, plaza mugatuak.

Errobiren itzulera Aretxabaletan

$
0
0

Aitor Sarasuaren omenezko ikuskizunak Anje Duhalde eta Mixel Ducau elkartu zituen Aretxabaletako kiroldegiko oholtzan. Errobi taldearen doinuak entzutean, Gure lekukotasuna abestia hain zuzen ere, askok egin zuten urte batzuk atzera, eta beste sasoi batzuk gogoratu.

Iturria: goiena.eus

via @aretxagoiena: Errobi berriro oholtza gainean ikusi zuten Aitor Sarasuaren omenezko ikuskizunean elkartutakoek; 'Gure lekukotasuna' kantuarekin asko murgildu ziren oroitzapenetan #HegotikIparrerantz#Aretxabaletahttps://t.co/wAeFARGnKn

Debabarreneko Lanbide Heziketaren 'Abian' azoka, martxo amaieran

$
0
0

Martxoaren 27tik 29ra bitartean egingo da Armeria Eskolako patioan, Eibarren, ABIAN Lanbide Heziketa Azokaren laugarren edizioa. Erakusketa espazio bakar batean Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeetan eskaintzen diren heziketa ziklo eta prestakuntza-ibilbide ezberdinak bildu eta erakutsiko dira. Debabarreneko DBHko eta Batxilergoko 700 ikasletik gora igaroko dira bertatik.

 

 

Parte hartuko duten LHko ikastetxeak zortzi izango dira: Armeria Eskola, IMH Makina Erramintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar-Ermua, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua eta Ermua-Mallabiako Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua.

Debabarreneko eskualdean 2013az geroztik ospatu da, bi urtetik behin, ABIAN Debabarreneko Lanbide Heziketaren Azoka, Debabarreneko 8 Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxe guztiek elkarlanean antolatuta. Egitasmoaren helburu nagusia da kalitatezkoa den eta lan-merkatuaren beharretara egokitzen den lanbide heziketa gerturatzea eta izen ona lortzen laguntzea.

ABIAN azokak, beste behin, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Sailaren eta SD Eibar Fundazioaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Halaber, eskualdeko hamahiru enpresa industrialek ekimenarekin bat egin dute, Lanbide Heziketaren sustapenean euren konpromisoa eta lankidetza erakutsiz. Enpresa laguntzaile dira: Alcorta, Bronymec, DanobatGroup, Egile, EPC, Grupo Unceta, Haizelur, HRE Hidraulic, IK4-Tekniker, Industrias Mail, MEK Group, Sitab eta Urkotronik.

Debabarrenean egun 45 bat heziketa ziklo eskaintzen dira, arlo profesional ezberdinetara egokitutako eduki teorikoekin eta praktikoekin, horien artean LH Duala, enplegagarritasun handikoa eta enpresek oso estimatua dutena.

ABIAN azokak iraungo duen hiru egunetan, eskualdeko DBHko eta Batxilergoko ikasleen bisitak izango dira; 700 ikasletik gora igaroko dira bertatik, etorkizun hurbilean zer ikasketa egin erabakitzeko informazio osoa izan dezaten.

Ikasleez gainera, publiko orokorrak ere zabalik izango ditu azokako ateak (gurasoak, orientatzaileak, langabezia egoeran dauden pertsonak...). Hitzaldiak eta tailerrak ere antolatuko dira, irekiak eta doakoak, interesa duten herritar guztiei zuzenduta.

 

Kontsulta-aukera gehiago Elhuyarren hiztegien webgunean

$
0
0

Itxuraz eta edukiz berritu dugu Elhuyarren hiztegien webgunea, eta kontsulta-aukera gehiago eskaintzen ditu. 2013an sarean jarri genuenetik, etengabe osatu eta berritu dugu hiztegiak.elhuyar.eus webgunea. Orain, besteak beste 2018ko martxoan egin genuen bazkidetza-kanpainan lortutako ekarpenak baliatuz, beste berrikuntza-sorta bat egin dugu.

Elhuyarren EU-ES, EU-FR eta EU-EN hiztegi elebidunetan egin zitekeen kontsulta webgunean orain arte. Hemendik aurrera, Elhuyarrek egindako beste hiztegi batzuetan ere egin daitezke bilaketak, aldi berean: Zientziaren eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (ZTH), Laneki Hiztegia, Trengintza Hiztegia, Automobilgintza Hiztegia eta Zurgintza Hiztegia. Bilaketa egindakoan, hiztegi orokor elebidunetako emaitzak pantailaren erdian agertzen dira; gainerako hiztegietako informazioa ikusteko, ezkerreko zutabeko estekak sakatu behar ditugu.

Erdiko zutabe horretan, Elhuyarren web-corpuseko adibideak ere ikus ditzakegu, «Ikusi adibide gehiago» sakatuta.

Bestalde, Elhuyarren hizkuntza-teknologia gehiago txertatu dizkiogu bilaketa-sistemari, eta lematizatu egiten ditu erabiltzaileen kontsultak. Hala, hitzak deklinatuta edo aditzak jokatuta kontsultatzen baditugu, sistemak esaten digu horren atzean zer lema dagoen eta, beraz, hiztegiko sarrera zein izango den. Adibidez, «darabilte» bilatuta, «erabili» sarrerara bideratuko gaitu hiztegiak.

Horrez gain, orain arte bezala, bilatutako hitza hiztegian ez badago, antzeko beste batzuk emango dizkigu aukeran, lau hizkuntzatan, hitza ondo idatzi dugula eta dagokion hizkuntza hautatu dugula ziurtatzeko.

Orain arte bezala, hiztegietan ez dauden hitzak sartzeko proposamena egin dezakegu«proposamena» sakatuta.

Bilaketa-kutxa bera eta inguruko aukerak ere itxuraz aldatu ditugu. Hala, goitik beherako zerrenda batean aukeratu dezakegu kontsulta-hitza zer hizkuntzatan dagoen (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez) eta non bilatu nahi dugun (sarreretan, itzulpenetan edo adibideetan).

Mikrofonoa balia dezakegu euskarazko kontsultak ahoz egiteko, idatziz egin beharrean.

Eta izartxoa aktibatu/desaktibatu dezakegu hitza zehazki bilatu nahi dugun edo berdin hasten diren hitz guztiak erakustea nahi dugun adierazteko.

Bilaketa-kutxaren eskuineko hizkuntzak koloreztatuta badaude, hizkuntza horietako ordainak bistaratuko dizkigu sistemak. Hizkuntza bakarra hautatzeko, gainean klik eginda desaktibatu ditzakegu gainerako hizkuntzak.

Badakigu baliabide oso erabilgarria dela Elhuyarren hiztegien webgunea, horren froga dira erabilera-datuak. 2018an, 46 milioi kontsultatik gora egin dituzte webgunearen erabiltzaileek, eta erabiltzaileen kopuruak ere gora egiten du etengabe. Espero dugu berrikuntza hauek guztiak lagungarriak izango direla horientzat guztientzat.

Eskerrik asko Elhuyarren bazkide eginez gure baliabideak hobetzen laguntzen diguzuen guztiei!


Bizilaberen apirileko tailerrak ibai ertzera eramango gaitu

$
0
0

'Ibaiaren naturarekin jolasean' da tailerraren gaia, eta, gazteek STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko gaiak lantzea da helburua.

Tailer honetan, ikertzaile profesional baten laguntzaz eta gazte-heldu bikotea osatuz, ibaiaren eta bere arroaren inguruko hainbat atal eta ezaugarri aztertuko dira. Txango bat egingo da, eta han jasotako laginekin ibai-arroaren geomorfologia aztertuko da, emariaren inguruko azterketa fisiokimikoak egingo dira, bertako ornogabeen komunitatea aztertuko da, ibaia ekosistema gisa ezarriko da, eta abar.

Adina: 12 – 15 urte

Datak: ostegunetan, apirilaren 4an,11n, eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an 

Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko martxoaren 31 bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da.

Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena

Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza). Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Hemen izena emateko formularioa eta informazio gehiago.

Informazio gehiago:

h.e.:bizilabe.bilbo@gmail.com

Telefono-zenbakia: 688829056 (arratsaldez)

 

Egunean Behin jokoan, sari bat extra aurrerantzean, zozketa bidez

$
0
0

Hirugarren astea hasten dugu gaur CodeSyntax-ek garatu duen Egunean Behin mugikorreko euskarazko jokoak. Eta berrikuntza du aurrekoekin alderatuta: jokagarritasunaren alde, irabazle nagusiari saria emateaz gain; zazpi egunetan jokatzen dutenen artean ere beste sari bat ere banatuko dugu. Aste honetako saria, Loraldia jaialdikoa da.

Mila lagunek baino gehiagok instalatu dute jada Egunen Behin jokoa. Sailkapen orokor bat dago, zeinean irabazleak saria jasotzen duen babesle batengandik. Lehen babeslea joan den astean Korrika izan zen, eta oraingoan Loraldia, Bilbon udaberrian egiten den euskararen ikus-entzunezko festibala. Oraingo astekoan berrikuntza, hurrengo asteetan ere errepikatuko dena: sari bikoitza, bat puntu gehien lortzen duenarentzat; bestea, maila berekoa, zozketa bidez zazpi egunetan jokatu dutenen artean, berdin dio zein puntuaketa duten.

Jokatu egunero gaurdanik igandera bitartean, eta aukera izango duzu, goian ala behean egon.

Aste honetako saria Loraldia festibalak eskaintzen du. Apirilaren 7an Bilbon eskainiko den Bustinezko Etorkizuna ikuskarirako bina sarrera izango dira. Inprobisazioaren inguruko ikuskari bat izango da: Testu libre bat idatziko du Itxaro Bordak, soinu-banda zuzenean sortuko dio Mursego musikariak, eta testuaren gainean inprobisatuko dute bertsotan Miren Amurizak eta Oihana Iguaranek. Gai-jartzailea ere izango da bertan, Amaia Agirre.

Egunean Behin instalatzeko:

Ikergazte kongresua Baiona: matrikula epea zabalik dago

$
0
0

UEUk eta IKER zentroak “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua antolatu dute maiatzaren 27, 28 eta 29an Baionan. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 100 artikulu baino gehiago jaso dituzte edizio honetan. Izena emateko epea maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik: www.ueu.eus

Kongresua barnetegi formatuan antolatu dute eta egitaraua lau saio motek osatzen dute:

 HITZALDI OROKORRAK:

  •  “What does archeology tell us about the origin of modern cognition?“ Francesco d’Errico (Ikerketa burua CNRS- Bordeleko Unibertsitatean eta irakaslea Bergeneko Unibertsitatean)
  • Done bare. Barearen 10 dohaiak ikergai gisaJesus Mari Txurruka (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEU)
  •  “The role of multi-disciplinary research in enhancing health services for minority language speakers: a Welsh perspectiveGwerfyl Win Roberts (Barngor Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, gaur egun erretiratua)
  • Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez den herri batendako“. Josu Martinez(UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan)

.AHOZKO KOMUNIKAZIOAK ETA POSTERRAK.

  •  TAILERRAK:
    • Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin.
    • Prozedura feministak; ezagutza, ikerketa eta herrigintza.
    • Argitalpen zientifikoetarako mapen sorkuntza.
    • Datuak ikusarazteko, Infografia.
    • Ikerkuntzan kontuan hartu behar diren gako juridikoak.
    • Zelan aletu zure ikerketa akademiatik harago.
  • SAIO OSAGARRIAK: 
    • Baiona ezagutzeko tourra.
    • Ipar Euskal Herriko herri eta gazte mugimenduen aurkezpenak.
    • Euskal Herriko Laborantza ganbara eta ESTIA Ingeniaritza eskolara irteerak.
    • Afaria Kalostrapen.

 

EGITARAU OSOA IKUSI

IZENA EMAN KONGRESUAN

EIZIEk webgune berria du

$
0
0

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) webgune berria du. Aurrekoa zaharkituta geratzen ari zitzaigun, eta aldaketa egitera animatu ginen iaz: diseinua gaurkotu, funtzionalitate batzuk gehitu, eta beste kudeaketa-sistema batera moldatu ditugu edukiak.

Webgune berriak PLONE azpiegitura du, eta abantaila asko ditu aurrekoaren aldean: edukiak errazago eta azkarrago sortzeko aukera ematen du, eta diseinu aldetik ere moldagarriagoa da, besteak beste irudi eta elementu grafiko gehiago eta kalitate handiagokoak txerta daitezkeelako. Ordenagailuetako pantailetara ez ezik, telefono mugikorretara eta tabletetara ere ondo egokitzen da orain.

Webgunearen bisitariek erraz jakin dezaten zer eskaintzen duen elkarteak bere atarian, orri nagusia –erakusleiho gisara erabiltzen baitugu– bost bandatan dago antolaturik. Goitik behera, informazio hau eskaintzen du banda horietako bakoitzak:

  • (1) EIZIEkide egiteko informazioa eta elkarteko profesionalen gaineko informazioa,
  • (2) azken albisteak,
  • (3) EIZIEren baliabideak, elkarteak berak kudeatzen dituenak,
  • (4) nabarmenduak eta agenda, eta
  • (5) lotura azkarrak.

Nabarmenduen lekua azken egitasmoek ez ezik aurreko batzuek ere hartuko dute, dela interesgarriak izaten jarraitzen dutelako, dela gaur egun berriro ere hizpidera etorri direlako… Azken bandan, berriz, kontsulta asko izaten dituzten elementuak jarri ditugu, izenak berak dioenez errazago (edo azkarragoa) irits dadin erabiltzailea haietara.

“Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda

$
0
0

Behin publikoaren bozketa amaituta, eta epaimahaiak bere erabakia deliberatu ostean, honatx Blogetan! lehiaketako lau kategorietan lehiatuko diren 12 proposamenak.

Bada, Kultura atalean ondoko hiru blog hauek arituko dira finalean: Ikusi makusi, zer ikusi?Hitz harrapakariak eta Xerezaderen artxiboa.

Gizartea eta politika kategorian, hauexek lehiatuko dira sari nagusia jasotzeko asmoz: MaitematikaKablegintza eta kablekariak eta 27 zapata.

AisianKontrakantxaApetitu on eta Begane izan dira aukeratuak, eta azkenik, Zientzia eta teknologiaren esparruan, NaturzaliaEatgirl vs Itgirl eta Laborategia dira finalistak.

Epaimahaia ondokoek osatu dute edizio honetan: Azkue Fundazioa, Argia, Zuzeu orainkari digitaleko Urko Uranga, Joxe Rojas eta June Fernandez.

Azken fasea martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartekoa izango da. Epe horretan epaimahaiak irabazleak hautatuko ditu, eta apirilaren 4an, Euskararen Etxean egingo den Blogak testutik harago izenburuko jardunaldiaren baitan iragarriko dira.

Sariak hauexek izango dira:  Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra, 200 eurotako diru-txeke bana lau kategorietako irabazleentzat eta sari berezi bat euskal blogari berrienarentzat, Argia komunikazio-proiektuan parte hartzeko aukera.

Viewing all 9069 articles
Browse latest View live