Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 9062 articles
Browse latest View live

Nafarroako aldaketa instituzionalean, kritika noraino

$
0
0

Floren Aoizen iritzia: "Aitortzen dut: ez dut ulertzen hainbat eragile eta personak Nafarroako aldaketa instituzionalaren aurrean duten jarrera. Kritikak egiteko arrazoiak ez dira falta, jakina. (...) Baina kritika hauek aintzat hartuta ere, aldaketa nondik etorri den eta zenbat kostatu zaigun lortzea ezin dut alde batera utzi. Eta iruditzen zait batzuek sobera goiz ahantzi dutela hori dena. Agian ez dutelako borroka ibilbide luze hori barnetik ezagutu, ez dakit, edo politika dena ala deusez terminoetan pentsatzen dutelako."

Iturria: euskalerriairratia.eus

via @fm983irratia: IRITZIA I Floren Aoiz: Beharbada hau ez da lagun gehiago egiteko gogoeta bat https://t.co/9k1PoDvBat


Martxan da 7. Gaztezulo bideo lehiaketa

$
0
0

Hiru, bi, bat... filmatzen! Hemen da urte osoan zehar itxaroten ari zinen unea: GAZTEZULO VII. BIDEO LEHIAKETA! Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta errodatzen hasi!

Lanak entregatzeko epea urriaren 7an zabalduko dugu eta azaroaren 10ean itxi. Ondoren, epaimahaikideak lanean jarriko ditugu.

Urtero bezala, ikus-entzunezkoen esparruko zenbait adituk osatutako epaimahaia arduratuko da bidalitako lanak ikusi eta onenak zein diren baloratzeaz. Aurtengo edizioan Aitor Abaroa zinema kritikaria, Maialen Goñi ZINEA.EUS ataleko arduraduna eta Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea arituko dira epaimahaikide lanetan.
Azaroaren 28an publikoaren saria jakinaraziko da eta irabazleen izenak abenduan emango ditugu ezagutzera. Sari banaketa ekitaldia, Donostiako Tabakaleran izango da, abenduaren 16an.

Azkue Fundazioari esker, lan onenak 1.200 euro jasoko ditu, 300 euro bigarrenak eta, horretaz gain, azaroaren 10era bitarte GAZTEZULO.EUS webgunearen jarraitzaileek gehien bozkatutako bideoaren egileek Ikusleen Saria jasoko dute, GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta.

Animatu eta parte hartu!

OINARRIAK:GAZTEZULO.EUS

Bob Dylan Nobel saridunaren poemak euskaraz

$
0
0

Bob Dylan kantari estatubatuarrari eman diot gaur Literaturako Nobel Saria. Armiarma proiektuak badu "euskarari ekarriak" atalean haren poema/kantu batzuk euskaraturik, Juan Garziak itzuliak. Euskaraz eta kantu, helburu hori baitute bertsiook: jatorrizkoari ahalik eta hurbilenetik jarraiki, kantatzeko modukoak izatea. (Kanta batetik bestera aldeak ikusiko ditu horretan irakurle zorrotzak. "Aldaketa aro da hau, lagun"en, nabarmenenik, bikoiztu egin behar dira doinu-lerroak jatorrizkotik.)

Iturria: ekarriak.armiarma.eus

via @hitzenuberan: Juan Garziak Bob Dylanen zazpi kantu ekarri zituen euskarara #NobelSariahttps://t.co/cOAm5ecHWv@armiarma…https://t.co/NeXN9RQ9pU

Alferrik ari gara ikastetxeetan bizikidetzaz eta harremanez pontifikatzen

$
0
0

Eibarko bi futbol jokalarien "balentria" haren harira, Imanol Epelde irakaslearen iritzia. "Alferrik ari gara ikastetxeetan Bizikidetza eta Sexu harreman afektiboen inguruko mila eta bat programa abian jartzen, gero 15 segundoko bideo batek dena kakaztuko badigu. Alferrik Hizkuntza Normalkuntza Planak abian jartzen, eta mila milioika euro eta langile eta asmo on inbertitzen horretan, gero herriko aginte organoetan daudenek tweet bakarrean  hustuko badizkigute euren botere guztiak."

Iturria: parlantzua.eus

via @27zapata: Ez naiz nekatuko esaten - https://t.co/ypwLdRTi3K Post bat #parlantzua atarirako

Paleolitoko animalia grabatuak aurkitu dituzte Lekeitioan, tartean bi lehoi

$
0
0

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak duela 14.000 urteko grabatu multzo bat aurkitu izana jakinarazi du; grabatuen multzoa oso berezia da kalitate tekniko handia duelako eta oso argi ikusten delako. Aurkikuntzak hainbat animaliaren dozenaka grabatu inguru jasotzen ditu, eta tartean Kantauri Itsasoaren inguruan oso berriak diren figura batzuk ageri dira, esaterako felinoak. Lekeitioko Armintxe koba honetan gutxienez bi lehoi ageri dira.

Madeleine garaiko Goi Paleolitoko grabatuak dira. Irudiak tamaina handiko grabatu multzo izugarria izateagatik nabarmentzen dira. Berrogeita hamar animaliaren figurek osatutako multzoa da, eta duela 14.000 urte inguru erabilitako teknika oso deigarria da; izan ere, irudiak arraste teknika baten bitartez eginda daude, eta horrek altxadura txikiak eragiten ditu; hala, lerro argi bat sortzen da, eta horri esker figurak ezin hobeto ikus daitezke. Teknika oso ondo egokitzen da kobazuloaren azalera eta efektu ia piktorikoa sorrarazten du. Horrez gain, irudikatutako figurek bi dimentsiodun bolumena daukate.

Aurkikuntza honen ezaugarri nagusietako bat, eta aurreko beste aurkikuntza batzuetatik bereizten duen ezaugarria, hain zuzen ere, Kantauri Itsasoaren inguruan figura erabat berriak aurkitu izanari dagokio, adibidez, felinoak.

Laburbilduz, multzoan aplikatutako kalitate teknikoa, osaera eta motiboak nabarmentzen dira.



Multzoan dimentsio handiko bisonte bat eta zaldi bat ere ageri dira, bakoitza mutur batean eta beste animalia txikiago batzuek inguratuta. Orain arte 18 zaldi, ahuntzen familiako 5 animalia (ohiko adarrengatik, gutxienez bi kasutan), 2 bisonte, gutxienez 2 lehoi, horietako batek buztana altxatuta dauka, eta oraindik zehaztu gabe dauden lau oineko lau animalia. Duela 14.500 urteko artearen berrikuntza ikonografikoen adibide argia da leize hau, eta adituek azaldu dutenez, grabatuen multzo gisa une honetan Iberiar penintsula osoan ezagutzen den multzo ikusgarri eta harrigarriena da.

http://i.imgur.com/1MMTT1l.jpg?1


Aurkikuntza honen beste berrikuntzetako bat lerro eta zirkulu erdiko ikurrak dira, Madeleine aldiko arte abstraktua irudikatzen dutenak. Frantziako Pirinio inguruan dauden grabatuen berdin-berdinak dira, eta lehen aldiz ageri dira Bizkaiko Lurralde Historikoan eta, dirudienez, baita Iberiar penintsulan ere.  Honek, horrenbestez, garai hartan komunitateen artean egon zitezkeen harremanen teoria indartzen du. Koban aurkitutako klabiforme piriniotar izenekoak beste batzuen berdin-berdinak dira, eta ezaugarri hori ere ezohikoa izan da orain arte Bizkaian.

Leize zapaldugabearen barrunbea

Grabatuen panel nagusia aurkitu den lekua orain arte "zapaldugabea" edo "birjina" dela esan daiteke; hortaz, ikerketarako potentzialak interes handia piztu du, metodo arkeologikoa aplikatuz lor daitekeen ezagutzari dagokionez. Ia segurtasun osoz esan daiteke panel nagusia dagoen kobazuloko barrunbearen hondoko lurra duela 14.000 urtetik hona inork ez duela zapaldu eta, seguru asko, Paleolitoko garai hartan grabatuak egin zituen/zituzten pertsonaren edo pertsonen arrastoak ere aztertzeko aukera izango dugu.

Zalantza izpirik gabe, aurkikuntza hau gure historia aurkitu eta hobeto ezagutzeko lagungarria izango den informazio iturria izango da, eta ikerkuntzatik gure nortasunean sakontzeko baliagarria izango zaigu.

Barrunbeak, gainera, zailtasun handiko sarbideak ditu irisgarritasunari dagokionez, eta ez da jendaurrean zabalduko eremuaren zaintza irizpide nagusia delako; hala ere, Kortezubin, Santimamiñeko multzoaren kudeaketa eremuan jasotako ezagutzari eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerei esker herritarrek leizearen aberastasunarekin gozatu ahalko dute.

(Testu hauek eta argazkiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ohar ofizialekoak dira)

Itzulpena ez da matematika

$
0
0

Bob Dylan-i Literaturako Nobel Saria eman diotela-eta, hari aurretik egindako itzulpenak ikusten hasi naiz, eta konturatu kanta bera Julen Gabiriak eta Juan Garziak euskaratu dutela, nork bere aldetik. Itzultzaileen inizialak berdinak izan arren, bakoitzak bere estiloa du, bere gustuak eta irizpideak, irakurtzen dituenak ikusiko duen bezala.

EURITE ITZELA BOTAKO DU

(Julen Gabiriaren itzulpena)

O, non egon zara, seme begi-urdina?
Non egon zara, nire ume maitea?
Hamabi mendi lanbrotsutako magalekin egin dut topo,
sei autobide bihurgunetsutan ibili naiz oinez eta arrastaka,
zazpi baso goibelen erdian aritu naiz hara-hona,
hildako dozena bat ozeanoren parean egon naiz,
hamar mila miliako hilerri baten ahoan egon naiz,
eta itzela, itzela, itzela, itzela
itzela izango da botako duen euritea.
O, zer ikusi duzu, seme begi-urdina?
Zer ikusi duzu, nire ume maitea?
Ikusi dut haur jaioberri bat, inguruan otsoak zituena;
ikusi dut diamantezko autobide bat, huts-hutsik;
ikusi dut adar beltz bat odolez blaituta, tantaka jarraitzen zuena;
ikusi dut gela bat gizonez beteta, eta mailuak odoletan zituzten;
ikusi dut eskailera zuri bat, goitik behera urez estalia;
ikusi ditut hamar mila hizlari, mingainak apurtuta zituztenak;
ikusi ditut pistolak eta ezpata zorrotzak ume txikien eskuetan;
eta itzela, itzela, itzela, itzela
itzela izango da botako duen euritea.
Eta zer entzun duzu, seme begi-urdina?
Eta zer entzun duzu, nire ume maitea?
Entzun dut abisurik gabe orro egin zuen trumoi baten soinua,
entzun dut mundu osoa ito zezakeen olatu baten marrua,
entzun ditut ehun danbor-jole, eskuak sutan zituztenak;
entzun ditut hamar mila xuxurlaka eta inor ere ez entzuten,
entzun dut pertsona bat hilda eta jende mordoa barreka,
entzun dut bide-bazterrean hildako poeta baten kantua,
entzun dut kalexka batean negarrez aritu zen pailazo baten soinua,
eta itzela, itzela, itzela, itzela
itzela izango da botako duen euritea.
O, nor ezagutu duzu, seme begi-urdina?
Nor ezagutu duzu, nire ume maitea?
Ezagutu dut ume txiki bat, hildako poney baten ondoan;
ezagutu dut gizon zuri bat, txakur beltz bat paseatzen;
ezagutu dut emakume gazte bat, gorputza sutan zuena;
ezagutu dut ostadarra oparitu zidan neskato bat,
ezagutu dut maitasunak zauritutako gizon bat,
ezagutu dut gorrotoak zauritutako beste gizon bat,
eta itzela, itzela, itzela, itzela
itzela izango da botako duen euritea.
Eta zer egingo duzu orain, seme begi-urdina?
Eta zer egingo duzu orain, nire ume maitea?
Kanpora joango naiz, euria hasi baino lehen;
baso beltz itxieneko sakontasunetaraino joango naiz oinez,
non jende ugari bizi den baina denak esku hutsik,
non pozoi-bolak bertako urak kutsatzen ari baitira,
non haraneko etxea presondegi heze eta zikinarekin elkartzen baita,
non borreroaren aurpegia beti baitago ondo ezkutatuta,
non gosea itsusia baita, non arimak ahaztu egiten baitira,
non kolorea beltza baita, non zenbakia ezereza baita.
Eta esan egingo dut eta horri buruz hitz egin eta pentsatu eta arnastu,
eta menditik islatu, arima guztiek ikus dezaten;
eta ozeanoan paratuko naiz, urperatzen hasi arte;
baina ondo ikasiko dut neure kantua, abesten hasi aurretik,
eta itzela, itzela, itzela, itzela
itzela izango da botako duen euritea.

SEKULAKOA BOTAKO DU

(Juan Garziaren itzulpena)

Non izan haugu, begi-urdin?
Non izan haugu, seme kriskitin?
Behaztopa egiten bost mendi lanbrotsutan
Narraska dozena bat errepide beltzetan
Sasi artean deslai zortzi oihan tristetan
Urruneko kaietan so sei itsaso hili
Milaka oin lur-sakon hilobiaren ahoz.
Latz ere latz, latz ere latz, latz ere latz, jasa latza
Sekulakoa botako du.

Zer ikusi duk, begi-urdin?
Zer ikusi duk, seme kriskitin?
Ume jaio berri bat otsoz inguraturik
Diamante puruzko bide bat jendez hutsik
Enbor belztu bat odol jario etengabe
Etxola jendetsuan mailuak odoletan
Eskailera zuri bat urez gainestalia
Hamar mila berritsu bertan mihi-hautsirik
Su-armak zein ezpatak haurtxoen eskuetan.
Latz ere latz, latz ere latz, latz ere latz, jasa latza
Sekulakoa botako du.

Zer aditu duk, begi-urdin?
Zer aditu duk, seme kriskitin?
Trumoiaren ostotsa, alarma-deiadarrez
Uhin baten orroa, lurra ito beharrez
Ehunka danborjole, esku arinak gori
Milaka zurrumurru, eta nork entzunik ez
Norbait barau larrian, jende mordoa barrez
Kale gorrian hil den poeta baten kanta
Negar ulu larri bat, pailazoaren irri.
Latz ere latz, latz ere latz, latz ere latz, jasa latza
Sekulakoa botako du.

Nor topatu duk, begi-urdin?
Nor topatu duk, seme kriskitin?
Haur bat eta alboan haren zalditxo hila
Gizon zuri-zuri bat txakur beltz-beltz batekin
Emakume gazte bat gorputza su harturik
Neska bat, hark eman dit ostadarra eskura
Gizon bat maitasunez nabarmen kolpatua
Beste bat gorrotoak berdin larriki joa.
Latz ere latz, latz ere latz, latz ere latz, jasa latza
Sekulakoa botako du.

Zertan haiz orain, begi-urdin?
Zertan haiz orain, seme kriskitin?
Banoa zaparrada leher dadin orduko
Oihan beltz sakonaren sakonik beltzenera
Non jendea den anitz eta eskuak hutsik
Non urak dauden oro gainez eginik pozoiz
Non basetxe ederren ondoan den leotza
Non borreroa nor den isilpean daukaten
Non gosea itsu den, arimen hondagarri
Non Beltza den margoa eta Huts zenbakia
Hau dut esanen, gogo, hitz, arnas eginen
Menditik errepika, ororen zentzagarri.
Itsas gainean aurki nabilkezu kolokan
Baina ez dut zoroki jardungo kantuan.
Latz ere latz, latz ere latz, latz ere latz, jasa latza
Sekulakoa botako du.

Eta hona, azkenik, Bob Dylan-en jatorrizkoa:

A Hard Rain’s A-Gonna Fall

Oh, where have you been, my blue-eyed son?
Oh, where have you been, my darling young one?
I’ve stumbled on the side of twelve misty mountains
I’ve walked and I’ve crawled on six crooked highways
I’ve stepped in the middle of seven sad forests
I’ve been out in front of a dozen dead oceans
I’ve been ten thousand miles in the mouth of a graveyard
And it’s a hard, and it’s a hard, it’s a hard, and it’s a hard
And it’s a hard rain’s a-gonna fall

Oh, what did you see, my blue-eyed son?
Oh, what did you see, my darling young one?
I saw a newborn baby with wild wolves all around it
I saw a highway of diamonds with nobody on it
I saw a black branch with blood that kept drippin’
I saw a room full of men with their hammers a-bleedin’
I saw a white ladder all covered with water
I saw ten thousand talkers whose tongues were all broken
I saw guns and sharp swords in the hands of young children
And it’s a hard, and it’s a hard, it’s a hard, it’s a hard
And it’s a hard rain’s a-gonna fall

And what did you hear, my blue-eyed son?
And what did you hear, my darling young one?
I heard the sound of a thunder, it roared out a warnin’
Heard the roar of a wave that could drown the whole world
Heard one hundred drummers whose hands were a-blazin’
Heard ten thousand whisperin’ and nobody listenin’
Heard one person starve, I heard many people laughin’
Heard the song of a poet who died in the gutter
Heard the sound of a clown who cried in the alley
And it’s a hard, and it’s a hard, it’s a hard, it’s a hard
And it’s a hard rain’s a-gonna fall

Oh, who did you meet, my blue-eyed son?
Who did you meet, my darling young one?
I met a young child beside a dead pony
I met a white man who walked a black dog
I met a young woman whose body was burning
I met a young girl, she gave me a rainbow
I met one man who was wounded in love
I met another man who was wounded with hatred
And it’s a hard, it’s a hard, it’s a hard, it’s a hard
It’s a hard rain’s a-gonna fall

Oh, what’ll you do now, my blue-eyed son?
Oh, what’ll you do now, my darling young one?
I’m a-goin’ back out ’fore the rain starts a-fallin’
I’ll walk to the depths of the deepest black forest
Where the people are many and their hands are all empty
Where the pellets of poison are flooding their waters
Where the home in the valley meets the damp dirty prison
Where the executioner’s face is always well hidden
Where hunger is ugly, where souls are forgotten
Where black is the color, where none is the number
And I’ll tell it and think it and speak it and breathe it
And reflect it from the mountain so all souls can see it
Then I’ll stand on the ocean until I start sinkin’
But I’ll know my song well before I start singin’
And it’s a hard, it’s a hard, it’s a hard, it’s a hard
It’s a hard rain’s a-gonna fall.

Emakumezkoek eta gizonezkoek ezberdin bozkatzen dutenean

$
0
0

Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak azken txanpan daude, eta egunerokoak dira Clinton/Trump hautagaien arteko lehia erakusten duten inkestak eta datuak. Azken horien artean, interesa (eta harridura?) sortu du emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aldea adierazten duen inkesta bat. Izan ere, zein ezberdinak diren batzuen eta besteen arteko bozka-asmoak!

AEBko presidentziarako hauteskudeen azken inkesten arabera, Clinton demokrata nagusi da Trump errepublikazalearen aurretik, 5-11 puntuko aldearekin. Estatistikoki, hauteskundeak irabazteko %84ko aukera omen du. Baina hori baino gehiago, beste inkesta eta grafiko batzuek sortu dute hika-mika eta zalaparta sare sozialetan. 

Gizonezkoen eta emakumezkoen bozka-asmoak erakusten dituen azterketa bat da, eta emaitzak zinez adierazgarriak dira. Estatuz estatuko datuak goiko irudian dituzue: emakumezkoek bakarrik bozkatuko balute, urdinez (Clinton) margotzen da AEBko mapa ia osoa (ingurunerik tradizionalenak dira salbuespena); gizonezkoen asmoak aintzat hartuta, aldiz, Trumpen gorria da jaun eta jabe, mutur batetik bestera (kasu honetan, Pazifikoko eta Atlantikoko estatu aurrerakoienak dira salbuespena).

Hedabideek egindako inkesten datuak begiratuta ere, guztietan nabaritzen da sexuen arteko alde nabarmen hori.

Inkesta guztiak bere osotasunean hartuta, hauxe litzateke une honetan estatu batuarren bozka-asmoa, Fivethirtyeight webgunearen arabera.

Trumpen izaerak eta adierazpenek (eta azken egunetan azaldu den bideoak) handitu egingo zuten, ziurrenik, gizkonezkoen eta andrazkoen alde hori, baina egia da aurreko hauteskundeetan ere gizon/andre ezberdintasun hori nabaria izan dela. Hona hemen, adibidez, 2012ko Obama-Romney arteko lehia:

Eta Euskal Herrian antzeko datuak bagenitu, nolakoa litzateke gure mapa politikoa? Emakumezkoak hemen ere gizonezkoak baino ezkertiar eta aurrerakoiagoak izango ote?

Iturria eta irudiak: Fivethirtyeight.com.

Zergatik dauka Twitterrek 140 karaktereko muga?

$
0
0

Azken egunotan hizpide izan dugu Twitter, 140 karaktereak zenbatzeko orduan aldaketak izan direlako (argazkiak eta bideoak ez ditu zenbatzen duela pare bat astetik). Baina zergatik 140 karaktere? Zergatik dauka muga hori Twitterrek? Egin dezagun arkeologia digital apur bat. Hona hemen Twitterreko 140 karaktereen historia.

2006. urtean jaio zen Twitter, smartphone eta antzekorik existitzen ez zen garaian. Hala ere, hasiera-hasieratik, mugikorrekin lotutako zerbitzu bat garatu nahi izan zuten sortzaileek, berehalakoa eta arina, non txioak SMS bezala jasotzen ziren erabiltzaileen telefonoetan (weba, hasiera batean, artxibo hutsa besterik ez zen). SMSetara egokitu behar horrek muga nabarmen bat ezartzen zuen, SMSek (gogoan duzue?) karaktere-muga bat izaten baitzuten garai hartan. Hortaz, txioak ere muga horretara egokitu beharra zegoen. 

Twitterreko sortzaile eta nagusi den Jack Dorseyren hitzak dira: "Twitterreko txioen 140 karaktereen muga telefonoetako SMSek ezarri ziguten. Eskuarki, 160 karaktereko muga izaten zen SMSak idazteko orduan, eta erabaki genuen gure txioak SMS bakarrean sartzeko modukoak izan behar zirela, inolako mozketa barik. 20 karaktere gorde genituen erabiltzaile izena idazteko eta beste 140 karaktereak mezua idazteko. Hortik dator guztia".

Hortxe, beraz, arrazoi teknikoa. Baina orain beste galdera baterako tartea dago: zergatik zeukaten SMSek 160 karaktereko muga? Horri erantzuteko urte batzuk atzerago joan behar dugu, 1985era, hain zuzen ere. Garai hartan ezarri zen GMS Short Messaging Service (SMS) estandar internazionala. Horretarako, mezu labur bat egoki idazteko beharrezko zen karaktere kopurua aztertu eta neurtu zuen Friedhelm Hillebrand (Alemania, 1940) ingeniariak. Hainbat mezu-testu eredu aztertu ondoren (telexak, posta-txartelak, eskuzko mezu laburrak eta abar), erabaki zen 160 karaktere nahikoa zirela mezu labur bat egoki eta txukun idazteko, informazio nahikoa emanez.

Ondo pentsatuz gero, txio bat bidaltzen duzun bakoitzean, garai bateko postal bat idazten ari zara.

Hona hemen Dorsey bera gai honen inguruko galderak erantzuten. Bertan azaltzen du, goian idatzitako alderdi teknikoaz gain, alderdi kontzeptual bat ere badagoela 140 karaktereen mugari eusteko: Twitter arina eta bizia izan behar da, instantera lotua; eta, gainera, kreatibitate-sortzaile ere izan nahi du. Hitzak guztiek esanahia eta balioa izan dezatela. Mezu astunik ez; harira! 

Irudia: http://techliveinfo.com/


Hizkuntza biziberritzeko estrategiak (parte hartzaileen aurkezpenak)

$
0
0

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastarora etorritako 18 parte hartzaileen aurkezpenak. Nahuatl, nasa, kitxua, maputxe, maia, aimara, guarani eta bariba kulturetako ordezkariak 10 astez Euskal Herrian izango dira Garabideren eskutik.

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastarora etorritako 18 parte hartzaileen aurkezpenak. Nahuatl, nasa, kitxua, maputxe, maia, aimara, guarani eta bariba kulturetako ordezkariak 10 astez Euskal Herrian izango dira Garabideren eskutik.

Nafarroako Gobernuak ez ditu ele bitan jarriko Nafarroako sarreretako kartelak

$
0
0

Ez dituzte kartelak aldatuko, eta berritzen direnean ere gaztelania hutsean berrituko direla ematen da aditzera. Beraz, non dago Aldaketa?

NAFARROAKO GOBERNUAK EZ DITU ELE BITAN JARRIKO

"Eremu ez euskaldunean", Nafarroako Gobernuak ez ditu Nafarroarako sarreretako kartelak ele bitan jarriko ("Navarra Comunidad Foral" dioten horiek). Hala erantzun dio Manu Aierdi kontseilariaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak Administrazioan Euskaraz Taldeak egindako eskaerari. Gure ustez, pixkanaka jar daitezke euskaraz, trafiko handieneko errepideetatik hasiz. Baina ez: Esan bezala, erantzunak dio Nafarroako Gobernuak 2006ko irailaren 25ean onetsi zuela "Nafarroako Errepide Sareetako seinaleak gaztelaniaz eta euskaraz errotulatzeko jarraibidea", eta hartan esaten dela Legeak "ez euskaldun" deitutako eremuan errotuluak gaztelania hutsean izanen direla, baita lekuen izen ofiziala ele bitan denean ere. Ez dituzte kartelak aldatuko, eta berritzen direnean ere gaztelania hutsean berrituko direla ematen da aditzera. Beraz, non dago Aldaketa?

Gatazkarik gabeko teknologia

$
0
0

Gailu elektroniko bat eraman ohi dugu poltsikoan, poltsan…, gau eta egun. Askorentzat, ezinbesteko bihurtu da jada gailu hori. Mugikorrez ari gara, jakina. Baina, zer dakigu haiei buruz? Zer dakigu haien fabrikazioak eta erabilerak eragiten dituen inpaktuei buruz?

Munduan telefono gehiago daude pertsonak baino: 7.200 miloi lagun eta 7.300 miloi gailu mugikorGailu bakoitzak ea 30 mineral eta metal ezberdin erabiltzen du. Gailu baten bizi erabilgarria ez du irauten bi urte eta erdi baino gehiago. Gailu asko erabiltzen ditugu eguneroko bizimoduan, jakin gabe nondik datozen, nola egin dituzten, zer gertatzen zaien bizitza baliagarria amaitzean…

Gatazka mineralen gaia jorratzeko, zertaz ari garen zehaztu behar dugu lehenik eta behin. Lehenbiziko definizioa hau dugu: gatazka, gehiegikeria edo giza eskubideen urraketekin lotura duten mineralak dira.

Mineral eta lehengai asko eta asko dituzte gure mugikorrek, tartean direla “gatazka mineralak” hau da, Kongoko Errepublika Demokratikotik eta Laku Handien eremutik ekartzen diren tantalioa, wolframa, eztainua [3T-ak esaten zaie, ingelesezko siglengatik] eta urrea. Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun produktuetako askotan erabili ohi dira mineral horiek.

Bitxi eta txanpon batzuek, adibidez, urrea izaten dute, baina beste industria batzuetan geroz eta gehiago erabiltzen da metal hori: elektronikan, nanoteknologian, automobilgintzan, zein elikaduran. Burtsako babes-balio gisara ere asko erabiltzen da urrea.

3T-ak deritzenei dagokienez, berriz, tantalioa aipatuko dugu lehenbizi.Kondentsadore elektrolitikoak egiteko erabiltzen da gehienbat. Aluminiozkoen aldean, hau dute abantaila nagusia tantaliozkoek: karga handiagoa meta dezaketela, askoz txikiagoak izan arren. Horregatik dira hain garrantzitsuak tamaina txikiko gailuen fabrikazioan [mugikorrak, ordenagailu eramangarriak…]. Kongoko EDn dago mineral horren mundu osoko erreserben % 80.

Eztainua, berriz, beste metal batzuekin aleazioak egiteko erabiltzen da, haiekkorrosiotik babesteko. Latorria egiteko prozesuan, adibidez, altzairua estaltzeko erabiltzen da. Soldadura bigunerako erabiltzen da gailu mugikorretan, ordenagailuetan, autoetan eta, oro har, zirkuitu elektroniko, inprimatuetan eta transistoreetan.

Azkenik, hor dugu wolframa edo tungstenoa, zeina zulaketak egiteko eta ebaketa-tresnetarako erabiltzen den gehienbat, gogortasun eta dentsitateko handiko minerala baita. Mineral estrategikoa da, urria delako, batetik, eta aplikazio ugari dituelako, bestetik. Honako hauek egiteko erabiltzen da gehienbat: goritasun-lanparak, erresistentzia elektrikoak, altzairu-aleazioak ebaketa-tresnetarako aleazioak automobiletarako bujiak eta boligrafoak. Baita arma-industrian ere erabiltzen direnak.

Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gatazka ezaguna da mundu osoan, dituen ondorio lazgarriengatik. Orain 20 urte hasitako eta tamalez ahaztutako gatazka da, sustrai konplexu eta sakonekoa. Baina badakigu egoera larriagotu egin dela eremu hartako baliabide mineralak lortzeko eta kontrolatzeko liskarren ondorioz. Nazio Batuen eta hainbat GKEren zenbait txostenek agerian utzi dute lotura dagoelamineral horiek ateratzearen eta salerostearen eta han diharduten talde armatuen finantziazioaren artean. Handik ateratzen diren zenbait mineral gure eskuetara irits daitezke, telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan, autoetan edo bitxietan erabiltzen baitira. Eta, hain zuzen, hori da saihestu behar duguna.

Estatu Batuetako Legearen ondoren, Europaren txanda da. Mineralen, gatazken eta gure kontsumoaren arteko loturak hautsiko dituen araudi bat lantzen ari dira.

Beraz, ALBOAN GKEaren Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainan azpimarratzen duten bezala, orain dugu aukera gure agintariei esateko arautze horren bidez jakin nahi dugula gure gailuetan dauden mineralak ez direla ari inongo gerra edo gatazkarik finantzatzen.

VI. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko emaitzak - Patxi Baztarrika

$
0
0

Edozein politika publiko egiteko behar-beharrezkoa da errealitatea ondo ezagutzea. Baita hizkuntza politika egiteko ere. Beraz, euskara sustatzeko bultzatzen ari garen politika publikoak oinarri sendoa izan dezaten, beharrezkoa dugu euskararen bilakaera soziala ahalik eta zehazkien ezagutzea, urte askotako perspektiban, belaunaldi arteko begiradan. Behar-beharrezkoa da ahalik eta diagnostikorik zorrotzena eskura izatea. Inkesta Soziolinguistikoak Euskal Herriko 16 urte edo gehiagoko biztanleak hartzen ditu kontuan (2.650.000 pertsona gutxi gorabehera). 2016ko Inkestak 8.200 inkesta jasotzen ditu, orain arteko Inkesta guztietan egin den inkesta-kopururik altuena da: 4.200 EAEn, 2.000 Nafarroan eta 2.000 Iparraldean. Dagoeneko eginak daude EAEkoak eta Nafarroakoak, eta egiteko bidean daude, aurten egiteko noski, Iparraldekoak. Bost urterik behin egiten da Inkesta. Lehena 1991n egin zen. Esan bezala, horregatik ere oso garrantzitsua da Inkesta: euskararen gaur eguneko egoeraren berri emateaz gain, azken hogeita bost urteotako bilakaeraren nondik norakoa ere azaltzen digulako.

Iturria: patxibaztarrika.eus

via @pxbaztarrika: VI. Inkesta Soziolinguistikoaren EAEko emaitzak. https://t.co/OwXC5sIfdZ

Hizkuntzak egiten gaitu

$
0
0

Kataluniako Carme Junyet hizkuntzalariak Berria egunkarian esandakoak ni ere hausnarrean jarri nau: “Duela urte batzuk gertatu zen. Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion galdetu genion. «Bai, noski!», erantzun zigun. «Katalanez hitz egiten badut, ez naiz horren beltza»”.

Aipamen horren harira Allartean-ek bere blogera ekarri duen pasadizoa ere oso ederra eta esanguratsua iruditu zait: “Guillen d’Efak abeslaria Mallorcako Guardia Zibil baten eta printzesa ginear baten semea zen, eta, politikoki oso zuzena ez den era batean esanda, beltza zen. Eta 60ko hamarkadako Mallorcan pertsona beltz bat ikustea ez zen batere ohikoa. Jakin-mina sortzen zuen. Diotenez, egun batean d’Efak Palmako taberna batean sartu, barrara gerturatu eta katalanez eskatu zuen. Tabernariak, katalanez honek ere, zera erantzun zion: «Jauna, hizketan entzun zaitudan arte, beltza zinela uste izan dut». Hau da, mallorkeraz mintzatzen bazara mallorcarra zara, eta, garai hartako tabernari harentzat mallorcarra eta beltza izatea pentsaezina zenez, ez zela beltza izango ondorioztatu zuen”.

Bi istorio horiek agerian uzten dute hizkuntzen eta hiztunen arteko elkarrekintza edota elkarreragina: hizkuntzak gure identitate soziala eraikitzen du, “egiten dugunak egiten gaitu”.

Ogia egiten badugu, okinak izango gara. Idazten badugu, idazleak izango gara. Lapurtzen badugu, lapur izango gara eta ardiak zaintzen baditugu, artzain izango gara.

Beraz egiten dugunak egiten gaitu: Alemanian jaio eta alemanez egiten duena, alemanez bizi dena, alemaniarra izango da, nahiz eta ingelesa ere jakin. Ingalaterran jaio eta ingelesez bizi dena ingelesa izango da, nahiz eta beste hizkuntzaren bat ere mintzatzeko gai izan. Frantzian jaio eta frantsesez bizi dena frantziarra izango da beste hizkuntza batean ere mintzo den arren. Espainian jaio eta gaztelaniaz bizi dena española izango da, ingelesez eta frantsesez txukun mintzatzeko gauza izan arren. Zer izango dira, orduan, Bilbon, Iruñean edo Donostian jaio eta gaztelaniaz bizi diren gazteak, nahiz eta euskaraz hitz egiteko gai izan?

Gaur egun euskara jakin eta erabiltzen ez duten hiztun askok, gazte eta hain gazte ez diren askok, euskararen balio funtzionalari uko egiten diote komunikazio egoera guztietan gaztelania erabiliz baina euskarak duen balio sinbolikoaz (identitatea eraikitzeko balioaz) baliatzen dira, izan ere, euskarak labela ematen baitu, gutartasuna. Horrelaxe diote beraien kolkorako eta horrelaxe sinestarazten digute: Badakit euskaraz, beraz, euskalduna naiz. Jakite hutsa nahikoa bihurtu da euskaldunaren mozorroa jantzi eta denon aurrean euskaldun azaltzeko.

Errenteriko Udalak gardentasun eta datu irekien ataria ireki du

$
0
0

Errenteriko Udalak gardentasun eta datu irekien ataria ireki du: gardentasuna.errenteria.eus. Pauso garrantzitsua izango da webgune hau gardentasunari dagokionez eta informazio publikoa bilatu eta erabiltzeko sinplifikatzeari dagokionez. Atariak informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak eta 2015 urte amaieran aurkeztutako Legegintzaldi Planaren konpromezuak betetzen ditu.

Iturria: herribizia.errenteria.eus

via @HerriBizia: Errenteriko Udalak gardentasun eta datu irekien ataria ireki du https://t.co/V6rZ8VabIjhttps://t.co/rvTgQ2ma6m

Izaro: “Egunen batean ausartuko naiz eszenatokira depilatu gabe ateratzen”

$
0
0

Goxoa da Izaro Andresen (Mallabia, 1993) musika; kaleratu berri duen OM diskoak meditaziorako deia egiten du, egunerokotasunaren erritmo biziari esku-balazta jarri, eta bizitza lasaitasunez eta sinpletasunez gozatzeko gonbita luzatuz. Energia positiboaz kutsatu gaitu abeslariak.

Berezko dohain baten jabe da Izaro. Kanturako bereziki egindako dirudien ahots goxoa txikitatik erabili du abeslariak, eta musika ikasketarik egin ez duen arren, beti egon da musikari lotuta. Bere zaletasuna hurrengo mailara eramateko gai izan da Izaro, eta bere kabuz gitarra jotzen ikasita, kantu fresko eta ederrak sortzeari ekin dio. Irailean kaleratu du OM bere lehen diskoa, Iker Lauroba –gitarra eta pianoa–, Ane Bastida –baxua eta kontrabaxua– eta Oriol Flores –bateria– bandarekin batera.

Zer aurkituko dugu zure lehen lan honetan?
Oso lan pertsonala da OM. Izenak emozioei egiten die keinu, alde espiritualari; lan hau energiarekin dago lotuta, mantra baten modukoa izan da. Unibertsoaren bibrazioei egiten die erreferentzia. Esentziara jotzen saiatu naiz, eta baita sinpletasuna lortzen ere. Osorik autoekoiztutako lana izan denez, ez da bide erraza izan; erabaki guztiak neronek hartu behar izan ditut. Haurdunaldi baten antzekoa izan dela esango nuke! Dena den, pozik eta eskertuta nago emaitzarekin.

Abestiak zuk sortutakoak dira; kontatzen dutena loturarik al du zurekin?
Idazten dudan guztia pertsonala da; neroni edo gertukoren bati gertatutako gauzetan inspiratzen naiz. Amodio mina, negarra, nostalgia, malenkonia… Abestiak sortzea terapeutikoa da niretzat, mina polita izan daitekeelako abesti baten bitartez. Ez dut idazten sentitu ez dudan ezer. Zentzu horretan, uste dut diskoa entzuteko erraza dela; mimo handiz egindako proiektua da, emozionala. Bestalde, hiru hizkuntzatan kantatzen dut, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez; abesti gehienak euskaraz daude, baina hizkuntza bakoitzak balio izan dit unean sentizen nuen hori modurik zuzenenean adierazteko.

Naturaltasun eta soiltasunez igotzen zara oholtza gainera.
Hasieratik bilatu dut formula hori; entzuleekin harreman intimo bat bilatzen dut, niretzat oso garrantzitsua da haiekin komunikatzea; kantatzen ari naizenean, aurrean daudenei sentipen batzuk eragitea bilatzen dut. Instrumentazioa oso soila da; bandakoekin hasieratik adostu nuen hori, gutxiago gehio dela uste baitugu. Diskoaren izena ere, ideia horretatik abiatuta aukeratu nuen; oso luzea ez zen izen bat nahi nuen, eta era berean, dena bilduko zuena, naturala, organikoa. Bandan oso rollo energetikoa eta espirituala dugu, emozioak azaleratzen ditugu, eta hortik atera zen erlijio askorentzat mantra gorena den om, unibertsioko gauza guztiak sortzen dituen bibrazio hori; lasaitasun horretan omen dago gauza guztien funtsa, eta neronek ere nire esentzia bilatzen nuenez, sinple eta erreza zen hitz hori aukeratu nuen.

Argazkia: Nagore Koch

Alicia Keys abeslari ezagunak bere burua ez makilatzea erabaki du, naturaltasuna aldarrikatuz; zer deritzozu?
Pauso garrantzitsu bat eman duela iruditzen zait. Ez margotzea, lehen begiratuan, ez dirudi horrenbesterako, baina konturatu behar gara denok egiten dugula egunero, eta beraz, ez margotzeko aukera hori dugun arren, ez dugu egiten, diotenaren beldur garelako. Badakigu ez gaudela behartuta, baina ezin diogu egiteari utzi.

Zuk, zein puntutaraino zaintzen duzu zure irudia eszenatokian?
Kontzertu bat dudanean kontuan izaten dut soinean dudana, eta baditut horretarako bereziki gordetzen ditudan arropak. Bestela, ez naiz asko makilatzen edo apaintzen gehienetan; kontzerturen batean, denbora faltagatik, ez dut orrazteko astirik ere izan. Dena den, garrantzitsua iruditzen zait jendeak ikustea jotzen ari diren artista horiek diren moduan, natural; batez ere gazteentzat garrantzitsua dela iruditzen zait. Nik neuk badaukat etxerako lan bat pendiente; emakumeok gorputzean ilea dugula aldarrikatu, eta ileekin ere sexiak garela adierazi. Egunen batean ausartuko naiz eszenatokira gonaz eta depilatu gabe ateratzen.

ELKARRIZKETA OSORIK: GAZTEZULO.EUS


Armintxeko labar-artea, eta "eraso urbanistikoen" ondoriozko arriskuak

$
0
0

Armintxeko grabatu paleolitikoak espeleologoek aurkitu zituzten. Hona beraien kontakizuna, eta oharra, eraso urbanistikoek eragindako arriskuak pairatzen ditu leizeak. "Esan beharra dago, komunikabideetan agertu den panel nagusiaz gain, irudi gehiago ere aurkitu ditugula, zaldiak batez ere, galeria nagusiaren hainbat lekutan. Honekin batera, errealitate lazgarria agerian geratu da: koba honek izan dituen eraso urbanistikoek barrutik doan errekari bidea itxi diote, eta euri denboretan, galeria nagusia urez betetzen da... hainbat eta hainbat grabatu urpean utzi arte. Eta haiek hondatuz, jakina (lokatzez estaliak daude). Horretara, ezinbestekoa bihurtu zaigu kobaren (Armintxeko muino osoaren) portaera hidrologikoa ulertzea."

Iturria: actualid-ades.blogspot.com.es

via @Txikillana: Beno, beste guztiek kontatu ostean...hemen duzue #Armintxe​ko aurkikuntza egin zutenen kontakizuna. On egin! https://t.co/aHoBWufgF3#speleo

Ipuin Kontalarien II. Maratoia, urriaren 22an Donostian

$
0
0

Urriaren 22an, Ipuin Kontalarien II. Maratoia egingo da Galtzagorri Elkarteak eta Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean antolatuta. Maratoiaren lehenengo edizioa San Telmo museoan egin zuen Galtzagorrik iaz, elkartearen 25. urteurrena ospatzeko. Orduan, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu Fundazioaren laguntza jaso zuen. 200 pertsona bildu ziren eta izan zuen arrakasta ikusirik, 2016an bigarren edizioa prestatu du, Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin elkarlanean. II. Maratoiaren barruan lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian).

Ipuin Kontalarien II. Maratoian lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira Donostiako Liburutegi Nagusian, San Jeronimo kalean (sotoa bezala ezagutzen den aretoan). Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak egitarau anitza prestatu du, haur, gazte eta helduak erakartzeko asmoz. Egun osoko saioetan, zuzeneko musikaz lagunduriko ipuinak, antzeztutakoak, itzal txinatarrak, belarrira xuxurlatuko poesiak... entzun ahal izango dituzte bertaratutakoek.

Egitaraua

Adin ezberdinetako haur eta gazteentzat prestatu diren lau saioak hauek dira:

  • 11:00. Xabier Olaso. Tximeletrak airera 2-5 urteko haur eta gurasoentzat.
  • 12:00. Bego Alabazan. Jhonny Cold Feet itzal txinatarrak. 6-9 urteko haurrentzat.
  • 16:00. Kalabazan Kultur ekimenak (Irati Astobieta, Garazi Basterretxea eta Jone Ibarretxe). Olerki xurxurlatuak. 10-14 urtekoentzat.
  • 17:00. Ines Bengoa. Hotzikara, gozamen erotikoaren historia. 14 urtetik aurrerako gazteentzat.

Saioak doan dira, baina izena ematea gomendatzen da, saio bakoitzean lekua mugatua izango baita. Horretarako, helbide honetara idatzi behar da: haurliburutegia@donostia.eus.

Mari Carmen Agirre hil da, Xabier Lizardiren arreba

$
0
0

Atzo hil zen Elgoibarren Mari Carmen Agirre moja klaratarra, 101 urterekin. Xabier Lizardi idazlearen arreba zen, 14 anai-arreben artean gazteena eta bizirik geratzen zen bakarra. Azken 11 urteak Elgoibarren egin ditu, Santa Klarako komentuan, eta bertan hil zen atzo.

1915eko otsailaren 13an jaio zen Tolosan. Hamalau anai-arrebetan gazteena zen Mari Carmen Agirre, eta Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi goitizenaz ezagunagoa den idazle eta olerkariaren arreba zen. 1942an sartu zen moja, eta hasierako urteak Portugaleteko klaratarren komentuan eman zituen. Azken 11 urteak Elgoibarren egin ditu, Santa Klarako komentuan. 

Elgoibarko Udalak omenaldia egin zion iaz, 100 urte bete zituenean. Senide eta lagunez inguratuta ospatu zuen ehungarren urtebetetzea. Familiako lau belaunaldi batu ziren ospakizun egunean, eta besteak beste, Lizardiren olerkiak abestu zituzten. 

Informazio gehiago, eta Barren astekariak iaz egindako erreportajea, Barren.eus webgunean.

...........

Argazkia: Barren.eus.

Euskarazko Wikipedia elikatzeko ekimenak

$
0
0

Wikipedia 292 hizkuntzatan dago, eta horietako bat euskara da. 2003koa da Wikipedian euskaraz idatzitako lehenengo sarrera: 13 urte geroago, 260.581ik gora artikulu daude euskaraz, eta, hizkuntza guztien artean, 31. postuan dago euskara, Europar Batasunean ofizialak diren hainbat estatu hizkuntzaren  gainetik. Datozen asteotan Wikipediarekin lotutako hainbat ekimen izango ditugu Euskal Herrian (Editatoia, Donostiapedia,...). Hona hemen horien inguruko informazioa.

Wikipedia lan boluntarioz egindako entziklopedia da, eta boluntarioz osatutako komunitate baten lanari esker da hori posible. Interneteko edozein erabiltzaileren askotariko ekarpenekin elikatzen daentziklopedia askea, eta, horregatik, jasotako informazioa gainbegiratu, zuzendu eta antolatzeko administratzaileak daude.

Edonor izan daiteke artikugile, eskatzen zaiona da arau batzuk betetzea, gutxienez bete beharreko bi baldintza: euskaraz txukun egitea eta idazten denaz jakitea. Informazio txukuna duten datu baseak bilatu ohi dira, eta horietatik sortzen dira sarrera asko. Bada programa informatiko bat datu base horretatik informazioa hartu eta Wikipediako forma emateko prestatuta dagoena; horrela nahiko erraza da artikuluak sortzea. Hainbat hizkuntzatako Wikipediek egiten dute gauza bera.

Oso entziklopedia sendoa dugu euskaraz, baina asko dugu elikatzeko eta hobetzeko oraindik. Egun hauetan ere Euskal Wikipedia elikatzeko zenbait ekimen ezberdin antolatzen ari dira Euskal Herriko hiri eta sail ezberdinetan. 

Editatoia, urriaren 19an

UPV-EHUk, bestalde, Zientzia Astea antolatzen du. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea alegia, gazte eta helduek, haurrek edota inguruarekiko jakin-mina duten pertsona guztiek aukera izan dezaten zientzia ikusteko, entzuteko, sentitzeko eta eztabaidatzeko egunero-egunero zientzian aritzen direnekin. Emakume Idazleen Egunaren eta Zientzia Astearen arteko egun bat aukeratu dute, emakume zientzialari eta idazleei balioa emateko xedez. Wikipedian emakumeei buruzko artikulu oso gutxi daude, gizonei buruzkoak baino askoz gutxiago. Desoreka hori dela eta, Editatoia, emakume idazle edota zientzialarien biografiak osatu, itzuli edota sortzeko tailerra antolatu dute.

Donostiapedia, urriaren 22an

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak Donostiapedia antolatu du, auzolanean, Wikipediahiri bihurtu du Donostia. Hiriko eragileekin lankidetzan, hiriaren historia eta kulturari buruzko artikuluak argitaratu eta edonorentzako eskuragarri jarriz. Hiriko leku esanguratsuetan kokatutako QR kodeek mundu fisiko eta digitalaren arteko lotura sortu dute [492 donostiar parte hartzen dute ekimenean]. Donostiari buruzko ezagutza bildu, eta gure hizkuntzetan ez ezik, ahalik eta hizkuntza gehienetara zabaldu. Horrekin batera Euskal Wikipedia indartzea eta hiriari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea ere lortu nahi du proiektuak. Abiapuntu gisa, ekimen zehatzak definitu dira: Amarapedia auzolandegia, Wikipedia ikastetxeetan, edit-a- hon maratoiak...Guztietan hiria bera eta herritarrak izango dira protagonista, Donostiari buruzko ezagutza sortuz eta zabalduz.

Wikipedian editatzeko ikastaroa EHUn, eta Wikipedia topaketa Donostian

UPV-EHUk eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak elkarlanean antolatu dute hautazko ikastaroa, 1 ETCS-ko balioa duena; Euskarazko Wikipedia sustatzeko eta unibertsitate mailako testuak Euskarazko Wikipedianugaritzeko helburuarekin. Ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak izanik, bien arteko elkarlana sustatu nahi du ikastaroak: Jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko erabiliz. Horretarako Wikilari adituen eskutik formakuntza saio ezberdinak antolatu dituzte, erreferentziak biltzen ikasteko, artikuluak idatzi eta zuzentzeko baita zalantzak argitu eta bidean laguntzeko. Dagoeneko 95 ikaslek parte hartu dute antolatutako bi ikastaroetan: batez ere Informatika fakultatekoak dira, baina baita ere Kimika, Enpresaritza, Ingeniaritza, Psikologia, Filosofia, Zuzenbideko fakultateetakoak. Irakasleek ere ikastaroetan partu hartu dute.

Wikipedia-topaketa: Donostiako C.Santamaría Liburutegian, egingo dute abenduaren 1ean.

Schiaparelli modulua, bihar arratsean Marten "lurreratzeko" prest

$
0
0

Duela bi egun askatu zen Schiaparelli modulua TGO satelitetik, eta, ondo bidean, bihar jarriko da Marteren azalean, hemen 16:48ak direnean. ExoMars egitasmoaren une garrantzitsuenetako bat izango da. Haren helburua: Marteren ingurunea aztertzea eta 2020rako prestatzen ari diren misioetarako teknologia probatzea. Europako (ESA) eta Errusiako (Roscosmos) espazio-agentzien egitasmoa da ExoMars. Marteren azalean, sentsoreen bidez, inguruneari buruzko datuak bilduko ditu: haizearen abiadura, hezetasuna, presioa, tenperatura, hautsa, eremu elektrikoa… Informazio horrek guztiak are-ekaitzak argitzen lagunduko duela uste dute astronomoek. Maniobra osoa bere webgunearen bidez jarraitzeko aukera emango du ESAk.

Iturria: aldizkaria.elhuyar.eus

via @zientziaeus: Schiaparelli modulua, Marten “lurreratzeko” prest #ExoMars@esa@roscosmoshttps://t.co/Q3r4TI2dIMhttps://t.co/mBhQnXVTWG

Viewing all 9062 articles
Browse latest View live