Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 9060 articles
Browse latest View live

Digitaro Jardunaldiak: Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra

$
0
0

Gaur goizean hasi eta larunbatera bitartean ospatuko da DIGITARO, Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra. Digitarok euskarazko komunikazioaren arloan ari diren akademiko, ikerlari, ikasle eta profesionalak bildu nahi ditu urriaren 20, 21 eta 22an, Leioan eta Bilbon. Helburua hauxe da: batetik, azken urteotan, euskal esparru komunikatiboan gertatu diren aurrerabideen berri jasotzea, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaintzea, eta etorkizuneko ildoetan barneratzeko bideak marraztea.

2004. urtean Euskarazko Kazetaritza I Kongresua, Oraina eta Geroa egin zenetik 12 urte pasa dira, alferrik igaro ez diren 12 urte, hain zuzen. Izan ere, urte hauetan zeharo aldatu baita kazetaritza ez ezik komunikazioaren esparru osoa ere. Eraldaketa teknologikoa gutxi ez dela, 2008tik erasan gaituen krisiaren ondorioak ere pairatu ditu kazetaritzak eta komunikazioaren munduak ere. Ia dena irauli da komunikazioaren eremuan: negozio ereduak, euskarriak, edukiak, ikus-hartzaileak, hartzaileen kontsumo-azturak eta baita lan egiteko moduak ere. Sare sozialek goitik behera aldatu dituzte gure artean komunikatzeko moduak eta sakelakoari esker une eta leku oro gaude komunikazioa jaso eta bidaltzeko prest.

Horrela bada, uste dugu garaia heldu dela beste hausnarketa bati ekiteko, euskarazko komunikazioak denbora-espazio berrituetan egin duen sarbideari heltzeko. Beraz, II. Biltzar honen asmorik behinena Komunikazioaren arloko aditu, ikerlari eta profesionalak batzea da, euskal hedabideek azken urteetan izandako bilakaera eta aurrean dituzten erronkei buruz eztabaida eta hausnarketa sakona piztu eta gizarteratzeko.

Egitaraua

Urriak 20, osteguna
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioako campusa.

09:00-09:30: Dokumentazioa banatzea.
09:30-10:00: IREKIERA. Erakundeetako ordezkarien agurra.
10:00-11:00: Euskarazko medioak EUSKAL PRENTSA gertakizunaren argitan. Hizlaria: Jexux Mari Zalakain (UPV/EHU).
11:00-11:30: Kafea.
11:30-13:00: Mahai-ingurua: Euskarazko kazetaritza belaunaldiz belaunaldi. Parte hartzaileak: Estitxu Eizagirre (Argia), Nerea Azurmendi (kazetaria), Samara Velte (Berria), Nagore Telleria (Euskadi Irratia). Moderatzailea: Rosa Martin Sabaris (UPV/EHU).
13:00-14:00: Mahai-ingurua: Euskal Komunikabideak gure iruditeriaren fabrika. Parte hartzaileak: Katixa Agirre (UPV/EHU) eta Lander Garro (idazle eta kazetaria). Moderatzailea: Iñaki Lazkano (UPV/EHU).
14:00-15:00: Bazkaria (lunch-a)
15:00-16:30: Mahai-ingurua: Euskal komunikazioa: zer gizarte ordezkatzen du? Nola ordezkatzen du? Parte hartzaileak: Urtzi Urrutikoetxea (EITB), Lander Arbelaitz (Argia), Oihane Agirre (Goiena), Olatz Simon (EITB). Moderatzailea: Xabier Landabidea (UEU).
16:30-18:00: Mahai-ingurua: Komunikazio politikoa eta politikaren komunikazioa euskal hedabideetan. Parte hartzaileak: Jaime Otamendi (kazetaria), Enekoitz Esnaola (Berria). Moderatzailea: Txema Ramirez de la Piscina (UPV/EHU).
18:00-19:30: Komunikazioak (10-12 min bakoitza)

Urriak 21, ostirala
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioako campusa.

09:00-10:00: Sare sozialak gaur egungo komunikazioan. Hizlaria: Arkaiz Zubiaga (University of Warwick).
10:00-11:15: Petxakutxa formatua: Proiektu berritzaile eta digitalen aurkezpen laburrak.
Aurkezlea: Olatz Lasa (UPV/EHUko ikaslea).
   - Klitto
   - Zinemauneak
   - Ahotsa.info
   - SMART
   - Bagabiltza
   - Hiru damatxo
   - Zebrabidea
   - Leioatik at
11:15-11:45: Kafea
11:45-12:45:Euskal komunikazioa eta gazteak. Parte hartzaileak: Leire Palacios (kazetaria) eta Zuriñe Maguregi (Gaztezulo). Moderatzailea: Maitane Subijana (UPV/EHUko ikaslea).
12:45-14:00: Mahai-ingurua: Euskal Komunikabideak eta lurraldea. Parte hartzaileak: Pepe Aizpuru (Euskal Irratiak), Juan Kruz Lakasta (Euskalerria Irratia), Enekoitz Telleria (Berria). Moderatzailea: Arantza Gutierrez (UPV/EHU).
14:00-15:00: Bazkaria (lunch-a)
15:15-17:00:Publizitateaz aidanez. Zer da eta zertarako balio du publizitate instituzionalak?Gogoeta prozesu parte hartzailearen aurkezpena: Iñigo Fernandez Ostolaza, Alaitz Artolazabal, Mikel Irizar, Pello Pellejero, Itziar Garzia Carretero, Pilar Kaltzada, Iñaki Uria. Moderatzailea: Estitxu Garai Artetxe (UPV/EHU).
17:00-18:30: Komunikazioak (10-12 min bakoitza)

Urriak 22, larunbata
Bizkaia Aretoa, Bilbo

09:15-10:30:Eduki digitalak eta transmediatasuna. Hizlariak: Maria Yañez (eduki digitaletan aditua) eta Edorta Arana (UPV/EHU).
10:30-11:00:Telefono adimentsuaren erronka hedabideontzat. Hizlaria: Pello Urzelai (Berria).
11:00-11:30: Kafea
11:30-12:00:Euskal komunikazioaren ezagutza: hedabideen behategia eta datutegia. Hizlaria: Alberto Barandiaran (Hekimen).
12:00-13:30:Hizkuntza ez-hegemonikoetako komunikazioaren erronkak aro digitalean. Hizlaria: Monica Terribas (Catalunya Ràdio). Aurkezlea: Josu Amezaga (UPV/EHU).


Panoramio itxiko du Googlek azaroan

$
0
0

Mapa baten gainean argazki geokokatzeko aukera ematen zuen Panoramiok. 2005ean sortu zuten Eduardo Manchón eta Joaquín Cuencak, eta 2007an Googlek erosi zuen. Googlek iragarri du azaroaren 4tik aurrera ezingo dela argazki gehiagorik igo eta urtebetera, 2017ko azaroaren 4an, itxiko duela Panoramio. Iragarpen horretan Googlek esaten die erabiltzaileei Panoramioko kontua euren Google + profilarekin lotzeko. Hori egin duten erabiltzaileei euren argazki bilduma Google Albumen agertuko zaie. Bestalde, erabiltzaileek argazkiak deskargatzeko aukera izango dute.

Panoramio ixteko asmoa 2014an iragarri zuen jada Googlek, baina erabiltzaileen eskaerari kasu eginez, atzera egin zuen. Azaroaren 4an, ordea, hasiko da Panoramio ixten, aurrena argazkiak gehitzeko aukera kenduz eta urtebetera webgunea itxiz.

Erabiltzaileek Panoramiora igotzen zituzten argazkiak erabili ditu Googlek bere hainbat zerbitzu edukiz hornitzeko, hala nola Google Maps edota Google Earth. Baina Googlek gehiago bultzatu ditu bere beste proiektu batzuk, Panoramioren kaltetan. Adibidez, Android mugikorrarekin argazki bat ateratzean "Argazki hau Google Maps-era igo nahi duzu?" galdera egiten dizu. Horrela, Google Maps bera hornitzen da argazkiz. Beheko irudian ikus daiteke Google Maps-ek bidaltzen duen oharra:

Iragarpen horretan Googlek esaten die erabiltzaileei Panoramioko kontua euren Google + profilarekin lotzeko. Hori egin duten erabiltzaileei euren argazki bilduma Google Albumen agertuko zaie. Bestalde, erabiltzaileek argazkiak deskargatzeko aukera izango dute.

Añorga Txikiko Firestonen urriaren 29, 30 eta 31an Hackmeetinga izango da

$
0
0

Añorga Txikiko (Donostia-Euskal Herria) eraldatu eta autogestionatutako Firestone fabrikak, hacktibisten arteko urteroko jasoko du, 17. Hackmeetinga, Hackstone. Topaketa urriaren 29, 30 eta 31ean izango da eta subirautza sozial eta teknologikoaren inguruko gai desberdinak jorratuko dira bertan: energia, zifratzea, P2P, kultura askea... Sarrera muxutruk izango da eta antolaketa modu guztiz horizontalean egingo da. Hau dela eta, hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, mahainguruak edota debateak proposatzera edo eskatzera deitzen diogu komunitate hacktibistari, baina baita kazetari, aktibista sozial eta interesatua dagoen inorri.

Añorgan aurkitzen den lantegi hontan 2015ko maiatzak 1 Donostialdeko herri mugimenduak "Eraldia" burututako ekintzaren ostean, autogestioa bidea duen hainbat ekimen garatzen ari dira. Hackstone 2016 espazio baten okupazioaren eta sarearen okupazioaren arteko lotura izango da, hau da, fabrika baten autogestio kooperatiboaren eta teknologia askeen garapen komunitarioaren artekoa. Ikuskizunaren gizartearen gainbehera geroz eta ageria den garai hauetan, lurrean duen eragin eta iraina hare eta harrigarriagoa denean, gobernatzen gaituzten soziopatek hitzez eta ekintzez kondenatzen gaituztenean, emozioen depresio batera eta ondorioz datorren geldikortasunera eramanez. Ziberespazioko izakiei dei egiten diegu, zuen arteko desberdintasunak utzi; informazioa inoiz baino hobe mugitzen den honetan, gorputz, buru, sistema, gobernu eta korporazio guztiak hackeatzean jarraitzera. Horrela bakarrik aldatu ditzazkegulako gizartearen barne kodigoak, egunez egun, ahalik eta solidarioena izan arte. Orain inoiz baino gehiago, hackeatu planeta!

17. Hackmeetinga da hau. Hackmeetingeko antolakuntzatik urtero Penintsula Iberikoko leku desberdinetan egiten saiatzen gara. Arrazoia? Hackmeetinga jasotzen duen herria teknologia eta bere erabilpen sozioalen ingurko inbestigazio, esperimentazio eta aktibismorako espazio fisiko batengatik aberastua gelditzen da. Eduki, erlazio eta montatzen den azpiegituratik dator aberastasuna. Hackmeetinga igarotzen den leku okupatu, berreskuratu eta libreetatik opariak uzten saiatzen da.

Informazio guztia Hackmeetingeko Wikian (http://sindominio.net/hackmeeting) batzen da edo korreo listan (hackmeeting@listas.sindominio.net), non jarduerak proposatzeko, bakoitzaren nahiak, zalantzak edo antolakuntzan parte hartzeko deia egiten dugun.

Hackeatu planeta!

http://sindominio.net/hackmeeting/wiki/2016/Manifiesto

Euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun informazio-iturriak

$
0
0

Egunotan ari da ospatzen Leioan Digitaro Jardunaldia, Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra. Jardunaldi horietan gure ekarpena egingo dugu euskarazko hedabideen inguruko zenbait datu emanez. Umapen Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen dugu, eta azken hilabeteotan bildutako datuekin, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun domeinu eta informazio-iturriak zeintzuk diren laburbiltzen saiatu gara. Horretarako, 14.500 txiolari euskaldunen jarduna aztertu dugu, eta txiolari horiek 2016ko urtarriletik ekainera bitartean argitaratu dituzten txio guztiak jaso eta aztertu ditugu, txio horietan nagusiki partekatu diren webgune eta hedabideak zeintzuk diren aztertuz. Hona hemen, beraz, Digitaro Jardunaldiko gure aurkezpenaren aurrerapena eta datu nagusiak.

Duela 6 urte jaio zen Umap.eus erreminta. Harrezkero, euskaldunok Twitterren euskaraz daukagun jarduna jaso eta aztertzen ari gara. Azterketa guztiak automatikoak dira, "robotikoak", (erabiltzaileen detekziotik hasi, hizkuntza-prozesamenduarekin jarraitu, eta ondorengo analisi guztiraino). Besteak beste, Twitterreko euskaldunon komunitatea definitzen saiatzen gara (Umap.eus/rankingak), euskara-erabilera neurtzen dugu (Umap.eus/artxiboak), euskarazko uneko joerak edo Trending Topicak argitaratzen ditugu (Umap.eus/joerak), eta euskaldunok partekatzen ditugun iturriak ere batzen ditugu (Umap.eus/iturriak). 

Azken horretan (Umap Iturriak) oinarrituta, euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun domeinu eta informazio-iturri nagusien azterketa egin dugu. Horretarako, euskal Twitterlarion komunitateak 2016ko lehen seihilekoan bota dituen txio guztiak (3,3 milioi txio) jaso eta aztertu ditugu. 50.000 txiolari euskaldun potentzial aztertu dira. Horietatik euskaraz jardun dutenak filtratu eta aztertu dira (14.500 txiolari), eta euren txioetan partekatu dituzten esteka eta domeinu guztiak jaso eta aztertu dira. Jakin badakigu, komunikabide-kontsumo osoaren zati txiki bat besterik ez dela hemen aurkezten dugun hau, baina iruditzen zaigu ikuspegi interesgarria ematen digula euskaldunontzat informazio-iturri diren domeinu eta hedabideen inguruan, datu-kopuru zabal batean oinarrituta.

Datu guztiak biltzen dituen kalkulu-orri originala itsasten diogu azterketa honi, norberak bere azterketa propioa egin dezan. Baliteke, gure datuak beste modu batean ikusita, aztertuta edo kalkulatuta, beste ondorio batzuk ateratzea beste pertsona edo erakunde batzuek. Horrela, gainera, baten baten webgunea ez badago "zerrendako lehenetan", beherago ere aurkituko du, eta datu horiek erabilgarri izango zaizkio halaber.

Ohar bat, aurrera egin aurretik: ez dira nahasi behar txioaren hizkuntza (tuiterlariak bere txioan erabili duen hizkuntza) eta partekatutako iturriaren hizkuntza. Euskaraz txiokatzen dugunean, erdarazko zenbait medio eta domeinu ere aipatzen ditugu sarritan; gaztelaniaz txiokatuta ere, baliteke esteka euskarazko domeinu/iturri batera egitea.

Euskaldunen informazio-iturriak, Twitterren partekatutako esteken arabera

1. Umap Iturriak, 2016ko datu orokorrak

Txiolari euskaldun aktiboen sei hilabeteko jarduna bildu dugu ikerketa honetarako, 2016ko urtarriletik ekainera. Hilero-hilero 9.000 erabiltzaile pasa dira euskaraz aritu direnak (ez beti erabiltzaile berdinak), eta hilean milioi erdi txio inguru egin dituzte erabiltzaile horiek.

Txio guztien erdia baino gutxixeago dira euskaraz, %42 inguru; %40 inguru gaztelaniaz, %5 frantsesez eta ingelesez eta %13 beste hizkuntza batzuetakoak zein sailkatu gabeak (elebidunak, testurik gabeak,...).

Era berean, txio guztien %44ak dauka esteka bat. Euskarazko txioen kasuan, gaztelaniazkoak baino gehiago dira esteka bat dakartenak. Dena den, sei hilabetean 1.4 milioi txio zenbatu ditugu euskaraz eta horietarik %49.74 izan dira estekadunak, 698.797.

2. Buztan Luzea, baina euskaraz/erdaraz ezberdin

Sei hilabetean, 25.000 domeinu ezberdin inguru partekatu ditugu euskaldunok. Domeinu horien kopuru eta izaera, baina, oso ezberdina da. Izan ere, 25.000 domeinu horietatik, 700 bakarrik dira 100 aldiz edo gehiagotan partekatu ditugunak. Gainontzekoak askoz gutxiagotan partekatu dira, eta 22.000 domeinu hamar aldiz baino gutxiagotan partekatu ditugu.

“Buztan luzea” (long tail) delakoa, hortaz, oso handia da, espero zitekeen bezala. Are gehiago (eta hau ere espero zitekeen), erdarazko txioetan euskarazkoetan baino. Euskaraz idatzitako txioetan partekatutako 100 domeinu nagusiek txio kopuru osoaren %87 hartzen dute, eta %13an kokatzen dira beste guztiak, "Buztan Luzea" esaten den horrek. Erdaraz, ordea, buztan luzea handiagoa da, %25ekoa, 100 domeinu partekatuenetatik aparte geratzen den esparrua.

Hala ere, horrek ez du esan nahi euskarazko txioetan bakarrik euskarazko edukia duten domeinuak partekatzen direnik: buztan luze horretan erdarazko eduki asko dago, baina, euskaraz komentatu izan dira txioetan. Gertatzen dena da, erdarazko edukiak, izatez, erdarazko komentarioekin gehiagotan zabaltzeko joera daukagula.

3. Euskaraz partekatzen ditugun iturri nagusiak

Une batez erdarazko txioak alde batera utziko ditugu, eta euskaraz botatzen ditugun txioen azterketan zentratuko gara. Euskaldunok eta euskaraz soilik partekatzen duguna aztertuko dugu.

Hauexek dira euskarazko txioetan euskal txiolariok gehien partekatu ditugun domeinuak eta bakoitzak jasotako txio kopurua:

Youtube aparteko elementu bat kontsideratu daitekeen bezala (bideo-formatuaren sinonimoa), Facebook-eko esteka ugaritasuna eta aniztasuna ere aparteko fenomeno bat da: Facebook-eko edukiak izan daitezke, medioek Facebook-en kargatutakoak baina azkenean iturri euskaldun batera daramaten edukiak, edo auskalo. (Facebook bezala ere, Instagram zerbitzu sailkaezin bat da, iturri zehatz baino lehenago, mezu korporatibo bat zein irudi pertsonal bat zabaltzeko, berdin erabil daiteke).

Hortaz, euskaraz gehiagotan txiokatu diren iturriak (edo domeinuak) hauek dira, ordenean: Berria, Argia, Eitb, Naiz, Zuzeu, Topatu, Info7 irratia, Erran, Irutxulo eta Zientziakaiera.

Dena dela, domeinu bat (iturri bat) zenbat aldiz partekatu dugun jakitea garrantzitsua den arren, hori ez da parametro interesgarri bakarra eta, beharbada, ezta interesgarriena ere. Horregatik, beste parametro batzuk ere jaso eta aztertu behar dira, askotan bata bestearekin erkatuz edo elkarrekin aztertuz.

Esate baterako, zabaldutako URL ezberdinen kopurua ere interesgarria da, besteak beste, neurri batean, hedabide edo iturri batek epe jakin batean zenbat eduki desberdin ekoizten duen erakusten baitu.

Iturriarren izaerak definitzen du neurri handi batean eduki-sorkuntza (edota, zehatzago esanda, partekatutako URL kopurua): Berria egunkaria da, egunero eduki kopuru etengabea sortzen duena; EITB ere, antzera, etengabeko albiste iturri bat da. Naiz.eus ere neurri handi batean egunkari bati lotua dago, baina nagusiki gaztelaniaz da egunkari hori (Gara). Argia astekari bat da, baina edizio jarraitua dauka eta blog komunitate aktibo bat ere bai, eta posizio intermedio batean dago eduki-sorkuntzari dagokionez.

Tokiko hedabideak ere tartean daude 1000-2000 URL ezberdinekin 6 hilabetean. Maila horretan dago, era berean, euskarazko Interneteko agerkari huts emankorrena, Zuzeu.

Baina URL barietatearen kopuru horiek espero daitezkeen parametroen arabera diren bitartean, txio kopuruarekin alderatzen ditugunean, esangura berezia jasotzen du kontuak. Hau da, Argiak baino 4 bider URL gehiago ekoitzi ditu EITBk 6 hilabetean, baina guztiekin ere, ez du Argiaren txio kopurua erdietsi. Beste modu batean esanda, URL bakoitzarekin askoz interes txikiagoa lortzen du EITBk Argiak baino.

Ondorengo taulan egin dugu kalkulu hori, txioak zati URLak, eta "interes faktorea" deitu diogu horri. Argiak oso altua du, eta baita Topatu zein Zientziakaierak ere; aldiz, txikia EITBk. Berria tarteko maila batean dago, baina ETBren bikoitza baino gehiago da interes faktorea.

Orain arte aztertu ditugun 3 datuekin, nolabaiteko argazki orokor bat daukagu beraz, nagusiki partekatzen diren domeinuak identifikatuz. Hala ere, oraindik badugu gehiago fintzeko aukerarik. Adibide bat jartzearren: baliteke domeinu batek txio kopuru izugarria jasotzea, baina spam hutsa izatea (oso erabiltzaile gutxik partekatua, edota oso hedapen txikiarekin). Argazkia fintzeko, beste pare bat parametro ere jaso eta aztertu ditugu.

4. Informazio-iturrien interes adierazleak

Ekoizten den interes erlatiboa neurtzeko beste adierazle batzuk ere badaude gure tauletan. Esate baterako, iturri bat partekatu duen erabiltzaileen kopurua.

Ondorengo taulan bildu ditugu erabiltzaile (txiolari) ezberdin gehienen partekatzeak jaso dituzten 25 iturriak eta, ikusiko duzuenez, aldaketa esanguratsu batzuk agertzen zaizkigu bertan. Orain arte azaltzen ez ziren iturriak agertzen zaizkigu, beste batzuk desagertu egiten diren bitartean.

Taula horretan txiolari desberdinen kopuruak ikusten ditugu. Sei hilabetean, 14.500 txiolari euskaldunen edukia jaso dugu, eta horietan erdiak baino gehiagok zabaldu du Youtubeko bideo bat. Heren batek baino gehiagok zabaldu du Berriako albisterik, eta aldiz, %18 inguru dira EITBko ezer zabaldu dutenak.

5. Domeinuen kokapena Twitterreko euskarazko unibertsoan

Gorago aipatzen genuen “argazki” zehatzagoa izan ahal izateko, orain arte aipatu ditugun parametroak biltzen dituen grafikoa sortu dugu: txio kopurua, interesa eta erabiltzaile-aniztasuna erkatzen dituen diagrama hau, euskarazko informazio-iturri nagusiak kokatuz bertan. Kasu honetan hedabide eta webgune tematikoetan zentratu gara, sare sozialak eta alderdi politikoen webguneak azterketatik kanpo utziz.

Irudiak handiago ikusteko, egin klik.

Grafikoa sortzeko orduan:

  • X ardatzean domeinu bakoitza partekatu duten txiolarien kopuru totala dago.
  • Y ardatzean, domeinu bakoitzak sortutako nolabaiteko “interesa” (txio kopurua URL bakoitzeko).
  • Masaren tamainak iturriaren eduki-kopurua adierazten du (domeinu bereko zenbat URL ezberdin partekatu diren).

Lehen begiratuan nabarmenen geratzen dena da 4 hedabide direla euskal txiolariontzat erreferentzia Twitterren: Berria, Argia, Naiz eta EITB. Eta horien artean, 2 dira euskaldunontzat beste guztien gainetik erreferentzia argi direnak: Berria eta Argia.

Berria da erabiltzaile gehienengana iristen den hedabidea, alde dexenterekin, eta interes aldetik ere oso maila altuan dagoena. Argiak interes handiagoa lortzen du (bertxio eta esteka gehiago, bataz beste), nahiz eta erabiltzaile gutxiagorengana iristen den. Bien izaera eta jardunarengatik azaldu daiteke ezberdintasun hori.

EITB eta Naiz atzerago geratzen dira, bai irismen aldetik (zenbat erabiltzailek txiokatzen dituzten), zein interes aldetik (zenbat zabaltzen den URL bakoitza). Zenbat eta URL ezberdin gehiago banatu, bakoitzaren interesa jaistea ere ulergarria eta prebisiblea da.

Ulergarria den moduan, tokiko hedabideak eta albistegi tematikoak ezkerrerago geratzen dira gure grafikoetan (komunitate txikiagoa daukate; erabiltzaile gutxiagok partekatzen dituzte, euren izaera lokalagoa edo espezializatuagoa delako), baina komunitate txikiago hori trinkoa da eta informazio-iturri horien eragina handia da komunitate horietan (kasu guztietan EITBrena baino interes handiagoa lortzen dute eta kasu batzuetan Berriaren parera ere iristen dira ia-ia). 

Gaika edo esparruka hartuta ere, antzeko diagramak atera daitezke. Hona hemen batzuk.

Lehenengo honetan, hedabide orokor direnak zerrendatu ditugu, txiolariek gehien partekatu dituztenak, orden honetan: Berria, Argia, Naiz, EITB, Zuzeu, Sustatu, Eldiario.es, El Diario Vasco, El Correo eta Deia.

Gorago ere aipatu ditugu aurreneko laurak, Berria, Argia, Naiz eta EITB. Adierazgarria da, ondoren 2 agerkari digital datozela, elkarren ondoan, Zuzeu eta Sustatu. Biak ere unibertso txikiago batengana iristen direnak, baina hala ere interesa pizten dutenak eta gaztelaniazko hedabide askoz handiagoen gainetik daudenak, erabiltzaile zein irismen aldetik.

Erdarazko hedabideak, aldiz, beheko ezker muturrean azaltzen dira, unibertso zabal honetan bazterreko direla intuitzen delarik. 

Hurrengo honetan Tokiko hedabide nagusiak azaltzen dira; koloreek lurraldea adierazten dute.

Laugarren grafika honetan irrati eta telebisten domeinu partekatuenak aurkituko dituzu; partekatuenetik hasita: Eitb, Info7, Hamaika, Euskalerria Irratia, Arrosa Sarea, Hala Bedi, Euskal Irratiak eta Eitb.tv.

Bukatzeko, albistegi tematiko edo arlo jakinekoak direnak dituzu hemen. Gehien partekatu direnak hauexek dira: Badok, Zientzia Kaiera, Klitto, Gaztezulo, Elhuyar, Dantzan, Zinea.eus, Uberan, Bertsozale, Azpitituluak, Musika Zuzenean eta Euskalkultura.

Komunitate elebidun bat, baina euskarazko iturrietan informatua

Gorago jasotako tauletan, euskarazko txioen gaineko kalkuluak egin ditugu, baina laginean 14.500 erabiltzaile euskaldunek zabaldutako 3.3 milioi txioak jaso ditugu, hizkuntza guztietan botatakoak. Horien artean %42 bakarrik izan dira euskaraz; gainontzekoak beste hizkuntza batzuetan (edo sailkatu gabeak), eta hor ere badago informazio interesgarririk.

Esteka bat edo informazio iturri bat zeukaten txioen kasuan, erdia izan dira euskaraz eta beste erdia gaztelaniaz. Hortaz, esan dezakegu, Twitterreko komunitate euskalduna zinez dela elebiduna, osotasunean hartuta, batzuek euskaraz egingo dute beti, beste batzuek erdaraz nagusiki (baina tarteka euskaraz ere bai, geure datutegian agertzeko ezinbestekoa baita hori), baina batzuen zein besteen jarduna bat eginda, euskararen eta erderen arteko oreka nahiko handia da.

Kalkulu-orrian, gainera, txioen eta informazio-iturrien kalkuluak hizkuntzen arabera egin ditugu, baina baita batuketa osoa ere. Eta hor ere bada datu interesgarririk. Honako taula honek, txio guztietan, euskarazko zein erdarazkoetan, gehien zabaldu diren iturriak ageri dira (kendu ditugu batzuk, Facebook eta Youtube bi lehenak adibidez, eta 2. zutabeak ranking posizioa adierazten du):

Gutxigatik bada ere, Berria euskarazko egunkari nazionala da euskaldunon informazio iturri partekatuena. Naiz/Gara eta EITB hedabide elebidunak datoz gero, tarteko posizio batean Argia dugu gero, eta 6. posizioan, erdara hutsezko lehen medioa (ez Euskal Herrikoa, gainera), ElDiario.es. Erdarazko egunkari probintzialak beherago daude (Deia, Correo, Noticias, DV,...).

Tokiko hedabide euskaldunen garrantzia ere nabarmentzekoa da. Espainolezko egunkari horietako batzuen goitik daude zenbait hedabide, eta taulatik kanpo ez oso urruti beste batzuk. Baliteke hedabide jakin batzuen txiokatzeko ohitura edo insistentzia partikularrak pisu handi(egi)a ematea bati edo besteari, baina oro har, euskarazko tokiko hedabideek sarean presentzia nabarmena dutela argi geratzen da, bereziki Tokikom elkargunekoak.

Hortaz, laburbilduz, esan daiteke euskaldunak Twitterren euskarazko hedabideen bitartez informatzen garela nagusiki. Edo zehatzago esanda, euskarazko hedabideen informazioa partekatzen dugula, gutxienez.

.....................

Esan bezala, datu guztiak biltzen dituen kalkulu-orri originala itsasten diogu azterketa honi, norberak bere azterketa propioa egin dezan.

Txinak beste espaziontzi bat jaurti du, espazioa konkistatzeko lehian

$
0
0

Igandean bi astronauta espazioratu zituen Txinak, Jing Haipeng eta Chen Dong. Gobi desertutik espazioratu zuten Shenzhou-11 zeraman suziria. Irailetik espazioan dagoen Tiangong-2 estazioari atxikitu zitzaion asteazken goizaldean Shenzhou-11 kapsula. 30 egun pasako dituzte bertan astronautek. Tiangong (Espazioko jauregia) izeneko espazio-estazioen serieko bigarrena da astronautek erabiliko duten hau. Lehen estazioa, Tiangong-1 delakoa, 2011. urtean espazioratu zuten. Bertan igaro zuten astronautek orain arte Txinak eginiko misiorik luzeena: 15 egun espazioan. Misio berri honek bikoiztu egingo du astronautek espazioan igarotako errekor txinatarra.

Tamaina aldetik, estazio txikia da Tiangong-2 hau. Nazioarteko Espazio Estazioa 50 aldiz handiago da, masari erreparatzen badiogu (NEEak 419 tona eta Tiangong-2ak 8,6 tona). Izan ere, Tiangong-2a esperimentu batzuk egiteko dago pentsatua eta ez astronauta eskifaia iraunkor bat izateko. Handiagoa izango da 2022an espazioratzea espero duten Tiangong-3 kapsula (22 tona).

Beheko txioan ikus daiteke bi astronautak estazio-laborategian sartu ziren unea:

Txina espazioan bere kasa

2003an bidali zuen Txinak lehen astronauta espaziora; 21 ordu iraun zuen bere bidaiak eta Lurrari 14 itzuli eman zizkion Yang Liwei astronautak. Bere kasa astronauta bat espaziora bidaltzen zuen hirugarren herrialdea izan zen, Sobietar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuen ostean.

2008an lehen espazioko paseoa eman zuten. 2013an astronauta pare batek espazioan 15 egun igarotzea lortu zuten, eta urte amaieran Yutu ibilgailuak ilargian lurreratzea.

Zergatik dabil Txina bere kasa espazioan? 2011. urtean AEBetako kongresuak debekatu egin zion NASAri bere instalazioetan txinatarrei sartzen uztea, segurtasun kontuak direla eta. Besteak beste ezin du Nazioarteko Espazio Estazioa erabili, eta NASAko ikerlariek debekatua daukate Txinako erakundeekin lana egitea.

Debeku hori hor dagoen arren, Txinak bere bidea egiten dihardu, eta 2018an Ilargiaren alde ilunera joatea aurreikusten du eta 2021ean Martera, Txinako Alderdi Komunistaren mendeurrenean.

Adinak bai ez duela garrantzirik

$
0
0

Harrigarria irudituko zaie oraindik batzuei, baina, bai: 65 urtetik gorako helduek sexu harremanak izaten jarraitzen dute! Ezin dugu ezikusiarena egin, haiek ere, noski, eskubidea dutelako sexualitatea nahi duten bezala bizitzeko. Zoritxarrez, oraindik nahikoa utzita dagoen gaia da, eta ez da gehiegi lantzen, datuak ez daude, arriskuen balorazio gutxi… Helduentzat diren zentro gehienek, esaterako, huts egiten dute haien sexu eskubideak onartzerakoan, lantzerakoan, onartzerakoan…

AEB Ameriketako Estatu Batuetako ondorengo datuak interesgarriak dira gaia eta egoera kokatzeko (gertuagokoak ez ditugu topatu hain osatuak): helduentzat diren zentroetan, estatu gehienetan, ez dute gela pribaturik edo txokorik sexu-harremanak izateko. Penagarria:

nursing-homes

Baina inkestek erakusten dute (hasi dira gero eta gehiago egiten, zorionez), apetitu sexualak ez daukala adinarekin zerikusirik, alegia, ez dela desagertzen urteak aurrera joan ahala

surveys

Infografia osoa hemen ikus dezakezue: http://www.bloomberg.com/graphics/infographics/lets-talk-about-sex-in-nursing-homes.html

Eta iruzkin oso kaixomaitia.eus en blogean duzue irakurgai >>

Hirigintzak ba al du eraginik euskararengan? [BIDEOA] #Ertzak

Bizidun guztion lehenengo arbasoaren arrastoen atzetik

$
0
0

Organismo guztiek partekatzen dugun oso aspaldiko senidea da LUCA, edo azken arbaso komun unibertsala. Hark zituen 355 gene familia identifikatu ditu ikerketa talde batek, eta horietan oinarrituta, bere profila irudikatu: beroa eta hidrogenoa maite zituen eta oxigenoa gorroto zuen mikrobioa zen. Ezaugarri horiek eta beste zenbait kontuan hartuta, itsaspeko sumendien bueltan dauden tximinia hidrotermalen inguruan bizi izan zela uste dute.

Iturria: zientziakaiera.eus

via @AnaGalarraga1: LUCA, azken arbaso komun unibertsala. @amaiaportugal en esktuik, @zientzia_k an: https://t.co/KXKzC4ZfGA


Taula interesgarria. Umeek zertan lagundu dezaketen, adinaren arabera

Xabier eta Urko, subrogatutako haurdunaldiari esker guraso

$
0
0

Guraso izatea erabaki ostean, aukera bat baino gehiago aztertu zituzten Xabier Madariagak eta Urko Pikazak. Orduan kanpoan bizi zirenez, adopziorako aukerarik ez zuten Euskal Herrian, eta, gainera, prozesuaren luzerak kezkatzen zituen. Ezagun batek haurdunaldi subrogatuaren aukera aipatuta, informatu eta urratsa eman zuten. Prozesuari buruzko xehetasunak kontatu dizkigu 'Faktoria'n.

Iturria: eitb.eus

via @euskadi_irratia: Xabier Madariaga: "Kostu ekonomiko altua du baina oso pozik gaude" https://t.co/kuxXunP0Uo Irratia #euskadiirratia

Benito Lertxundi: "Gure herrian bakea ezinezkoa da, herri okupatua delako" [BIDEOA]

$
0
0

Gaurko protagonista 1942. urtean Orion jaio zen, etxean guztiak ziren oso musikazaleak, baina berari amaren ahots zartatuaz abestutako kantu tristeak gustatzen zitzaizkion. 1965ean igo zen lehen aldiz eszenatoki gainera, lehiaketa batean izan zen, eta 20 segundutan konbentzitu zituen guztiak. Gaur egun ez omen daki euskara ez den beste hizkuntza batean abesten.

Iturria: hamaika.eus

via @HamaikaTb: Benito Lertxundi: "Gure herrian bakea ezinezkoa da, herri okupatua delako" ▶ https://t.co/128CAGCYlG#Hurbilean…https://t.co/qqrUXxkGlT

Euskaltelen futbola ikusteko zerbitzuaz hitz bi

$
0
0

Ez da lehen aldia Euskaltelen erabakiekin txoke egiten dudana. Oraingo honetan kabreatuagoa nago, uste dudalako jendeari burla egiten ari direla, eta askoz haserreago 'kaltetutakoak' nire gurasoak direlako.

Telefonoz saldu diete nire gurasoei futbol guztia 10€-gatik ikusteko aukera (euren webgunean ez dut aurkitzen eskaintzaren informaziorik, baina bai blogean). Nire gurasoak ez dira batere teknofiloak eta galdetu zieten ea erraz kudeatzeko moduko kontua zen, eta erantzuna noski baiezkoa izan zen. Euskaltelen denda batetik pasa, aparatutxo bat hartu, konektatu eta prest.

Jaso zuten ba aparatua eta, horrelakoetan ohikoa izaten den bezala, niri deitu zidaten etxetik pasa eta martxan jartzeko. Horrela ba, lana bukatu eta gero pasa nintzen gurasoen etxetik. Ez nuen oso ondo ulertzen zer katxarro jarri behar zen, Euskaltelen telebista zerbitzua kontratatuta daukate nire gurasoek, eta normalena Euskalteleko dekodegailutik seinalea banatzea litzateke. Horrela ba, pentsatu nuen dekodegailuari egin beharreko zerbait izango zela (garai bateko GOL televisionen antzeko zerbait).

Gurasoen etxera heldu eta zer aparailu konektatu behar nuen galdetzean, nire amak Google-ko logoa zuen kutxa zuri bat erakutsi zidan: Chromecast bat zen. Guztiz harritu ninduen, izan ere aparailu horrekin finean, telefonoko edukia telebistan ikus dezakezu, baina gehiagorik ez. Ez nuen ikusten nola izan zitekeen posible futbola ikustea Chromecasta bakarrik erabilita. Pentsatu nuen, agian Euskaltelek akordioren baten bidez-edo Chromecast pertsonalizatu bat edo banatu ote duen.

Chromecasta konektatu eta konfiguratu ondoren ikusi nuen Google Playn eros daitekeen Chromecast normal-normal bat zela. Hortaz, eta futbola nola arraio ikusi behar zen asmatzen ez nuenez, telefonoz deitu nuen. [Hemen kasuarekin zerikusirik ez daukan anekdotatxo bat: nire amaren teorietako bat frogatzeko aprobetxatu nuen, erdarazko zerbitzua askoz azkarragoa dela. Hortaz froga hau egin nuen, fijotik euskarazko arreta eskatu nuen, eta hogei minutu pasatxo zirenean mugikorretik erdarazkoa, ba erdarazkoan bost minutu baino lehen hartu zidaten, euskerazkoa zain zegoen bitartean.]

Arreta zerbitzukoari galdetu nion ea nola zen posible Chromecasta erabilita futbola ikustea, eta hemen hasten da nire haserrea. Azaldu zidan, nola Euskaltelek ez duen zuzenean ematen futbola, baizik eta Chromecast hori alokatzen duela gero Bein connect izeneko aplikazio batetik ikusteko. Noski aplikazio hori erabiltzeko zerbitzura harpidetu behar zara, eta zerbitzu hori da hilean 10 € kostatzen dena. Akabo! webgunean sartu, izen ematea, ordainketa pasarela,... (gogoratu zerbitzua saltzean esandakoa, 'jarri telebistan eta listo, errex, errexa').

Eta, klaro, hori ez da nahikoa, aplikazioa telefonoan instalatu eta gurasoei erabiltzen erakutsi. Guretzako ez da konplikatua, ados, baina nire gurasoen telebista-kontsumo patroietatik guztiz kanpo dago telefonoko aplikazio bat erabili behar izatea telebista ikusteko.

Horretaz gain, jakin badakit Chromecastarekin gauzak ez direla beti lehenengoan ateratzen eta saiatu nintzen hori gurasoei azaltzen. Baina berriro diot, telebista-kontsumo patroietatik guztiz kanpo dago. Eta nire usteak betetzeko, atzo gauean futbola ikusten ahalegindu zirenean, pausu guztiak ondo egin arren, aplikazioak ez zuen cast egiten telebistara eta, hortaz, nire gurasoek ezin izan zuten ordaindutako zerbitzu hori erabili.

Bereziki larria iruditzen zait Euskaltel egiten ari dena. Indiskriminatuki banatzen ari da, erabilera sinplekoa ez den gailu bat edonori, eta gainera gezurrretan, erabilera baldintzak azaldu gabe eta erabilerari buruzko batere azalpenik eman gabe. Gogoratu konektatu eta listo hitzak. Bestalde, beste zerbitzu bat kontratatu arazi diete nire gurasoei aurrez inongo azalpenik eman gabe (hornitzailez aldatzen badira seguru nago ez direla gogoratuko Beinconnect-ekoari baja ematen). Eta larriena iruditzen zaidana, nori kexatu behar zaie orain nire gurasoak atzo futbola ezin ikusteaz? Nire gurasoek naturalki Euskaltelera deituko dute (ustez beraiekin kontratatu dutelako), baina klaro, esango nuke Euskaltelek Beinconnect-eri botako diola kulpa.

Berriro ere Euskaltelek argudiatuko du beraiek ez dutela inor derrigotu, ezdakit nongo webeko link ezkutuan argi eta garbi azaltzen direla erabilpen baldintzak, eta euren burua enpresa garbi eta zintzo bezala azaltzeko beharrezko marketing, abokatu eta enparau guztiak erabiliko dituztela. Baina ez da horrela.

Argazkia: Euskaltel.

Euskadiko gazteak sare sozialetan

$
0
0

Sare sozialak oso ohikoak dira Euskadiko gazteen eguneroko bizitzan, harremanetarako eta komunikaziorako. Sare sozialen erabilera, sexuaren edo adin-tartearen arabera gertatzen diren desberdintasunak, ziberaktibismoa eta ziberjazarpena bezalako gaiak jorratzen ditu “Euskadiko gazteak sare sozialetan”  azterlanak.

Gazteen Euskal Behatokiak“Euskadiko gazteak sare sozialetan” argitaratu du. Txostenean 15 urtetik 29ra bitarteko Euskadiko gazteek zenbat erabiltzen dituzten sare sozialak, zer duten gogokoen [adinaren eta sexuaren arabera], zenbatek baliatu dituzten sare sozial horiek hainbat gai salatzeko edo horien gainean eztabaidatzeko, eta, baita ere, jakiteko zenbatek nozitu duten gaitzespena edo jazarpenari buruzko datuak jasotzen dira. Datuak Gazteen Euskal Behatokiak 2016ko lehen hiruhilekoan egindako inkesta baten emaitzak dira, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazte elkarrizketatuak izan dira.

Hona hemen txostenak jasotzen dituen zenabit datu:

15-29 urte bitarteko EAEko gazteen %99k sare sozialen bat erabiltzen dugazte bakoitzak 3,8 sare sozial erabiltzen ditu. Sare horiek egunero edo ia egunero erabiltzen dituztela diotenak bakarrik hartuz gero kontuan, eguneroko erabiltzaileak %97,5 direla ikus daiteke eta erabiltzaile horiek, batez beste, 2,9 saretara konektatzen dira egunero; gehien konektatzen diren sare sozialak WhatsApp, Facebook, Instagram eta Youtube dira. Bigarren bloke batean, Twitter, Snapchat eta Spotify daude.

Sare Soizialak1

Nolanahi ere, hauek gazteria osoari dagozkion portzentajeak dira, baina alde handiak daude sare sozialen erabileran neska eta mutilen artean, eta baita adinaren arabera ere: bereziki 20 urtez beherakoen eta 20-29 urte bitartekoen artean.

Harremanak izateko eta irudiak partekatzeko sare sozialetan, nesken presentzia mutilena baino handiagoa da.
Sare sozial horien eguneroko erabilerari dagokionez, neskek mutilek baino gehiago erabiltzen dituzte egunero Facebook, Instagram eta Snapchat; mutilek, aldiz, neskek baino gehiago erabiltzen dute egunero Youtube. Spotify, Pinterest eta Wattpad-en eguneroko konexioari dagokionez, nesken ehunekoa, berriz ere, mutilena baino pixka bat handiagoa da; aitzitik, Twitter eta Telegramen eguneroko konexioa handiagoa da mutilengan neskengan baino.

WhatsApp-aren atzetik, Instagram-a da 20 urtez azpiko gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala. Adin horretatik gora, Facebook-a erabiltzen da gehien.
Adinari erreparatuta, kolektiborik gazteena da (15-19 urte) honako sare sozial hauek gehien kontsumitzen dituena: Instagram (WhatsApp-aren atzetik 20 urtez azpikoak egunero gehien konektatzen diren sare soziala da), Youtube, Snapchat, Twitter, Spotify, Ask.fm eta Wattpad.
Aitzitik, 25-29 urte bitartekoak dira Linkedln gehien erabiltzen dutenak, eta 20-24 urte bitartekoekin batera Facebook-era gehien konektatzen direnak. Hain zuzen ere, Facebook da (WhatsApp-aren atzetik) 20 urtekoek eta hortik gorakoek egunero gehien erabiltzen duten sare soziala. Laburrean:
- WhatsApp da gehien erabiltzen den sare soziala eta horretan ia ez dago alderik sexuaren edo adinaren arabera.
- 20 urtez azpiko gazteen artean Instagram da bigarren sarea, eguneroko erabileran; adin horretatik gora bigarren toki hori Facebook-arentzat da.
- Snapchat gazteenen sare soziala da; 20 urtetik beherakoen ia erdiek egunero erabiltzen dute; 25 urtetik gorakoak, aldiz, ia ez dira horretara konektatzen.
- Oro har, 15 eta 19 urte bitartekoak dira sare sozialak gehien erabiltzen dituztenak eta horien artean neskek mutilek baino gehiago.
Gazteak hiru sare sozialetara konektatzen dira, batez beste, egunean eta konbinaziorik gogokoena hau da: WhatsApp, Facebook eta Youtube.
Oro har, gazteenek [15-19 urte] apur bat gehixeago erabiltzen dituzte sare sozialak: batez beste, 3,4 saretara konektatzen dira, egunean. 20-24 urte bitartekoak, batez beste, 3 sare sozialetara konektatzen dira egunean, eta kopuru hori 2,5era jaisten da 25 eta 29 urte bitartekoen artean.
Sare sozialen eguneroko erabileran gehien errepikatzen den konbinazioa hau da: WhatsApp, Facebook eta Youtube [hiruko konbinazioak egin dira, kontuan izanik gazteak, euren esanetan, hiru saretara konektatzen direla batez beste egunero]. Gazteen % 23,5 hiru sare horietara konektatzen da egunero. Aintzat hartuz gero 20 urtetik beherakoak bakarrik, egunero gehien errepikatzen den konbinazioa hauxe da: WhatsApp, Instagram eta Snapchat.

ss2

Ziberaktibismoa

Iazko urtean, EAEko gazteen heren batek baino gehiagok % 37,1 baliatu zituen sare sozialak eztabaidaren bat sustatzeko, egoeraren bat salatzeko, gai baten alde agertzeko edo horri buruzko iritzia emateko. Askoz gutxiago dira %8,6 testu bat idatzi eta/edo irudi edo bideo bat zabalduz eztabaida edo salaketaren bat sustatu dutela diotenak, testu edo irudi hori babestu dutenak, birbidali dutenak edo horri buruzko iritzia eman dutenak baino %28,5.
Ziberaktibismoa gero eta handiagoa da adinak, ikasketa-mailak, politikarekiko interesak eta arazo publikoetan parte hartzeko gogoak gora egin ahala. Eta goi-mailako ikasketadunen artean, unibertsitate-tituludunek izan zuten iaz ziberpartaidetzarik handiena % 49,3.

ss3Ziberjazarpena

Sare sozialetako jazarpen-modurik ohikoena WhatsApp taldeetatik botatzea da. Sare sozialak erabiltzeak berekin dakar gaitzespen edo jazarpen jokaera batzuk jasan ahal izatea; besteak beste, WhatsApp-taldeetatik botatzea, sare sozialen batean nortasuna faltsutzea edo irudi konprometituak edo iraingarriak zabaltzea.

Sare Sozial 4
Bost gaztetatik batek %19,6 baieztatzen du WhatsApp talderen batetik bota dutela inoiz. %3,8k dio askotan gertatu zaiola hori, eta gainerako %15,8ak dio noizbait bakarrik gertatu zaiola.
Gazteen % 8,4k dio nortasuna faltsutu diotela inoiz sare sozialen batean: % 0,6ri askotan gertatu zaio hori, eta gainerako % 7,8ari, aldiz, kasuren batean bakarrik.
Eta gazteen % 6,6k dio beste pertsona batzuk bideo edo argazki konprometitu edo iraingarriren bat igo dutela Internetera edo horiek sare sozialetan barrena zabaldu dituztela, beraien baimenik gabe. Berriro ere, % 0,6k dio askotan gertatu zaiola hori, eta gainerako % 6,0ak dio noizbait bakarrik gertatu zaiola.

EAEko gazteen % 4,5ek jazarpen-egoeraren bat bizi izan du sare sozialetan. Ziberjazarpen modurik ohikoena WhatsApp taldeetatik hainbat aldiz botatzea da. 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira ziberjazarpena gehien nozitzen dutenak.

Euskararen ezagutzaren eta erabileraren mapa

Ostiraleko zibererasoa: inprimagailua eta routerra oldartzen zaizkizunean

$
0
0

Azken urteotako zibereraso handienetakoa bizi izan genuen joan zen ostiralean. Zenbait orduz, Interneteko hainbat eta hainbat zerbitzu KO geratu ziren, hackerren erasoaren ostean. Etxean Internetera konektatuta dauzkagun gailuak baliatuta lortu zuten sarea hankaz gora jartzea. Erasoak begien aurrean jarri digu etxeko gailuen segurtasun falta, eta zein erraza den horien bidez eraso bat bideratzea, baita programazio-ezagutza puntakorik gabe ere. Txarrena da, adituen ustez, zaila izango dela "zulo" horri aterik jartzea.

Ostiral arratsaldean Interneteko hainbat zerbitzutara sartu ezinik egon ginen zenbait orduz urriaren 21eko zibererasoaren ostean. Munduko herrialdeen arabera eragina oso ezberdina izan zen, Estatu Batuetan askoz nabarmenagoa Europan baino, eta Euskal Herrian ere, erabiltzaile guztiek ez zuten berdin igarri erasoa. Hala ere, zerbitzurik gabe geratu ziren webguneen zerrenda luzea eta garrantzitsua izan zen (Wikipedian dago osorik): Amazon, Spotify, Twitter, Paypal, Pinterest, HBO, Netflix, Visa, Wired, CNN,...

DDoS eraso bat izan zen. Interneten funtzionamendurako beharrezkoa den DNS zerbitzua ematen duen Dyn enpresaren zerbitzariak saturatu eta "bota" egin zituen eta, ondorioz, gainontzeko webgune guztietarako sarrera ere eragotzi zuen. DDoS erasoetan (Distributed Denial of Service edo Zerbitzu ukapenaren erasoak) milioika eskaera automatiko bideratzen dira zerbitzarietara, banda zabalera saturatuz eta erabiltzaile errealen sarrera eragotziz. Eskaera-kopurua neurriz gainekoa denez, zerbitzariek ezin diete erantzun eskaerei eta blokeatu egiten dira. DDoS erasoak DoS erasoen eboluzio bat dira. DoS erasoetan sare trafikoa puntu bakarretik sortzen da, eta horrela izanik ez da izaten oso konplikatua erasoak geratzea. DDoS erasoetan, berriz, miloika puntu desberdinetatik sortzen da erasorako trafikoa, konponbidea askoz konplikatuagoa da. Horixe izan zen ostiraleko kasua.

Eraso hori egiteko, hackerrek ez zituzten erabili konputagailu super-aurreratuak, gure etxeetan internetera konektatuta dauden milioika gailu baizik. Hau da, sarera konektatuta dauden gure inprimagailu, router, segurtasun-kamera eta beste hainbat gailutara sartu ziren, infektatu egin zituzten, eta etxeko gailu horiek erabili zituzten, robot ejerzito bat bailiran, sarea bonbardeatu eta Dyn zerbitzariak blokeatu arte saturatzeko. 

Etxeko gailuak hackeatu eta infektatzeko Mirai izeneko sotwarea erabili zuten, lizentzia librekoa eta edonok eskuratu dezakeena. Gailu horietara sartu eta hackeatzea nahiko samurra da. Izan ere, gailu horietako gehienek ez dute inolako segurtasun-neurririk, eta fabrikatik ezarrita dakarten erabiltzaile/pasahitza beti berdina izan ohi da edota oso xinplea ("admin", "1234", "0000", edo antzekoren bat). Mirai malwarea erabilita, gailuen pasahitzak asmatu eta aise sar daiteke, beraz, gailuetara. Programazio-maila ikaragarririk gabe, ordu gutxitan sartu ahal izan ziren milioika gailutara. Gorka Julio Teketenek ere iragarri zigun duela hilabete inguru Berrian, horrelako eraso "neurtuak" dagoeneko martxan zeudela, eta erraza izan zitekeela eraso handiagoak gertatzea.

Adituen ustez, arazoa nahiko handia izan daiteke eta epe laburrean konponbide errazik ez duena. Izan ere, gero eta gailu gehiago dira Internetera konektatuta daudenak (azkenaldian baita sukaldeko tresnak, berogailuak eta beste hainbat gailu ere) eta horietako gehienak "behin konektatu eta ahazteko" daude pentsatuta. Hau da, etxera ekartzen ditugunean sarera konektatzen ditugu, baina hortik aurrera ez ditugu eguneratzen, ez diegu pasahitzik aldatzen, ez ditugu gainbegiratzen edo partxeatzen,... Batzuetan ezinezko ere bada ezer egitea. 

Urte batzuk barru, milioika baino bilioika gailu egongo dira sarera konektatuta, gehienak inolako eguneraketarik eta segurtasun-mailarik gabe. Eta txarragoa: horrela jarraituko dute hainbat urtez, apurtzen diren edo aldatzen ditugun arte.

Ez dago garbi nork egin zuen joan zen ostiraleko erasoa, baina garbi utzi zuena izan zen, ez dela behar teknologia berezirik edo ezagutza izugarririk planeta osoan dauden milioika gailu zure esanetara jartzeko eta sarea ordu batzuz hankaz gora jartzeko. 

Argazkia: Wikipedia.


Azpitituluak Euskaraz: katalogo grafikoa eta kalitatezkoa

$
0
0

Berrikuntza grafikoa egin diogu gure Azpitituluak.com webguneari: gure katalogo nagusia erakusteko filmen kartelen iruditxoen sailkapena ere sartu dugu, zer ikusi nahi duzun aukeratzea atseginagoa egiteko, film bat bertsio originalean euskaraz jarraitu nahi duzunean.

Sareko beste filmoteka batzuetan egiten den bezala kartelen bidezko erakustaldia ezarri dugu.

Hemen goian Wuaki edo Isohunt jaitsierak, behean gure azal berrituko irudi bat:

Katalogo grafiko berriak ez du ordezkatzen lehengo katalogo testuala, biak hor daude. Baita urte jakin bat grafikoki edo testualki kontsultatzen badugu, edo barra alfabetikoaren bidez letra bat aukeratzen badugu: S grafikoa,S testuala.

Honekin, uste dugu katalogoaren itxura pixkat erakargarria bihurtu dugula. Baina katalogoa ondo dago beste zerbaitegatik nagusiki: ona delako. Aste honetan Streaming Observer agerkariak kalkulatu du zer interes daukan Netflix-en AEBetako film katalogoak, nahiko pobrea delakoan. Eta egia da, pobrea da. Erkatu dute katalogo hori Netflix-eko beste herrialde batzuetakoarekin, eta IMDB datubase filmikoaren 250 film baloratuenen zerrendarekin. Apenas dauden 28 film AEBetako harpidedunen aukeran, 85 Brasilgo ikusleentzat. Ba, hara, Azpitituluak.com-eko katalogo euskaratuan, hortxe hortxe gaude, 64 film multzo horretan, 500 baino gehiago osotara.

Netflix-IMDB kalkulu hau film luzeeei dagokie, eta gure katalogo grafikoa ere atal horretakoa da. Telesailek askoz garrantzi gutxiago dute geurean (itzultzaile komunitatearen ahultasun eta txikitasunagatik), eta hori ez dugu oraingoz eraldatu, ezta laburmetraien indizea ere.

Bigarren aldiz egingo da Booktube Lehiaketa Galdakaon

$
0
0

Galdakaoko II. Booktube Lehiaketa abian da. Galdakaoko Udaleko Euskara eta Hezkuntza sailak eta Galtzagorri Elkarteak elkarlanean antolatuta, bigarren aldiz egingo da lehiaketa. Iaz egin zen lehen edizioa eta 50 bat booktube aurkeztu ziren lehiaketara. Oso harrera ona izan zuen parte hartzaileen artean eta gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko bide berri bat jarri zen martxan lehiaketa honekin. Aurtengo edizioarekin galdakaoztarrak aitzindari izaten segituko dute mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen.

Lehiaketa herri mailakoa izango da eta Galdakaoko DBHko ikasleak (12-16 urtekoak) booktuber bihurtuko dira. Aurten, herriko hiru ikastetxek hartuko dute parte: Eguzkibegi Ikastola, Bengoetxe BHI eta Elexalde BHI. Beraz, 12- eta 16 urte bitarteko galdakaoztar gehienak ariko dira aurten booktuber lanetan, euskarazko liburuak irakurri eta gomendatuz.

Parte hartzaile bakoitzak lehiaketarako proposatutako liburu bat irakurri eta booktube bat sortu beharko du, hau da, booktuberrek egin ohi duten moduan; liburuari buruzko bere iritzia eman beharko du kamera baten aurrean. Hori grabatu eta youtuben Galdakaoko Booktube Lehiaketak duen kanalean argitaratuko da ondoren. Booktubeak lehiaketara bidaltzeko aukera azaroaren 21etik 28ra zabalduko da.

Guztia urratsez urrats nola egin jakiteko, Galtzagorri Elkarteak irakasleei zuzendutako formazio saioa eman zuen lehengo astean Galdakaon. Baina, horrez gain, egitasmoari buruzko informazio guztia lehiaketaren blogean aurki daiteke: https://booktubelehiaketa.wordpress.com/. Bertan daude booktube fenomenoari buruzko xehetasunak, iazko booktubeak eta lehiaketa honetan parte hartzeko argibideak.

 

Hainbat sari daude jokoan:

- DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.

- DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.

- Ikastetxe bakoitzarentzat: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.

Epaimahai batek hautatuko ditu booktuberik onenak eta Gabonen aurretik egingo den sari-banaketa ekitaldian jakingo dira irabazleen izenak.

Booktuber gazteak irakurketa sustatzen

Mundu mailan orain dela 10 bat urte sortu zen fenomeno berria dira BOOKTUBEak eta haien sortzaile diren Booktuber-ak.

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.

Booktubeen egileak booktuber izenez ezagutzen dira; bideoblogger gazteak dira (10-18 urte bitartekoak), baina haien berezitasuna da liburuei buruz mintzatzen direla, eta, dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte Interneten, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak. Milaka eta milaka jarraitzaile biltzen dituzte haien kanaletan, eta guztiak, liburuen inguruan ari dira.

Hori guztia, noski, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak dira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen. Irakurle gazteen plataforma berriak sortu dira eta Youtuben komunitate bat sortu dute; booktuber-ena. Bertan, irakurtzeko zaletasuna eta liburuekiko duten pasioa partekatzen dute.

Irakurle gazteak gero eta gutxiago direnaren ustea geroz eta zabalduagoa dagoen arren, era honetako mugimendu edo proposamen berriek gazteen bestelako irudi bat ematen digute. Eredugarria askotan.

Euskarazko #interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia

$
0
0

2016ko maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, ospatu zen I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñeko Katakraken. Horrela, egun honi jarraipena eman eta urtero ospatzea da asmoa. Horretarako, kokapen eta kolaborazio proposamenak jasotzeko deialdia ireki du PuntuEUS Fundazioak. #interneteguna 2017ko maiatzaren 17an ospatuko da. Proposamenak komunikazioa@domeinuak.eus helbidera bidali behar dira, azaroaren 30a baino lehen. PuntuEUSek eskaera guztiak aztertuko ditu, eta abenduaren 30a aurretik emango die erabakiaren berri eskatzaile guztiei. 

2016ko maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, ospatu zen I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñeko KatakrakenPuntuEUS FundazioakTopaguneak eta Euskalerria Irratiak antolatuta, euskararen, kulturaren eta interneten alorreko ordezkari ugari elkartu ziren. Euskarazko Interneten lehen edizioaren helburua arloaren errepasoa egin, berrikuntzak aurkeztu, etorkizunaren soslaia egin eta euskarazko interneten alde topa egitea izan zen. 

Horrela, egun honi jarraipena eman eta urtero ospatzea da asmoa. Horretarako, kokapen eta kolaborazio proposamenak jasotzeko deialdia ireki du PuntuEUS Fundazioak. #interneteguna 2017ko maiatzaren 17an ospatuko da. 

Proposamenak komunikazioa@domeinuak.eus helbidera bidali behar dira, azaroaren 30a baino lehen. PuntuEUSek eskaera guztiak aztertuko ditu, eta abenduaren 30a aurretik emango die erabakiaren berri eskatzaile guztiei. 

Jasotako proposamenak baloratzeko kontuan izango diren irizpideak hauek dira.

  1. Kokapena: Herria eta espazioaren egokitasuna, interesa eta irisgarritasuna. 
  2. Proposamena: ekitaldi proposamenaren egokitasuna, originaltasuna eta erakargarritasuna
  3. Azpiegitura: Ekitaldia ospatzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoen egokitasuna
  4. Tokiko jendartearen parte-hartzea: tokiko herritarrak erakartzeko eta parte-hartzeko gaitasuna
  5. Erakargarritasuna: proposamenaren koherentzia PuntuEUS komunitatearekin, erakargarritasuna eta bereizteko gaitasuna
  6. Kolaborazio aukerak: tokiko taldeekin kolaborazioa
  7. Aurrekontua: PuntuEUSek aurre egin beharreko gastuen zerrenda
  8. Ekarpena: Erakunde kolaboratzaileak antolaketan, espaziotan, baliabidetan edo edukitan egingo dezakeen ekarpena

Anfitrioiaren betebeharra

Antolamenduan eta zabalkundean parte hartzea; eta, tokiko harremanak eta gestioak bideratzea.

Anfitrioiaren onura

Mundu Digitalean euskara sustatzeko lan aktiboa egin, euskarazko Interneten ospakizun nagusia hartu eta honen komunitatea eta tokiko komunitatea elkartzeko aukera. Euskal Herri osoko jendea bildu eta tokiko jarduna ezagutarazteko aukera emango du ekitaldiak eta honen inguruko komunikazioak. Harrera-taldea antolatzaile bezala agertuko da. 

PuntuEUSen betebeharra 

Ekitaldiaren diseinua, antolamendua, aurrekontua eta zabalkundearen ardura. 

Informazio gehiago

PuntuEUS Fundazioa / Lorea Arakistain Aizpiri / komunikazioa@domeinuak.eus / Tel.: +34 943 085 051

Enpresarean Azoka: ekintzailetza, finantzazioa eta 2.000 euroko beka bat. Bazatoz?

$
0
0

Azaroaren 3an gingo da Hernanin euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen arteko topaketa, bi urtean behin antolatzen den Enpresarean Azoka. Hernaniko Orona-Ideo berrikuntza gunean egingo da topaketa. Ekintzailetza eta finantzazio eredu berriak, profesional esanguratusuak eta 2.000 euroko beka izango ditugu Enpresarean Azokaren hirugarren edizioan. Izen ematea zabalik dago www.enpresarean.eus atarian.

Aurtengoa Enpresarean Azokaren hirugarren edizioa da eta Orona enpresaren Ideo berrikuntza gunea izango da kokalekua. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Hernaniko Udala, Orona eta Laboral Kutxa dira topaketaren babesleak. Hirugarren edizio honetako hizpideak ekintzailetza eta finantziazio eredu berriak izango dira eta Arin-arin deritzon proiektu ekintzaileen aurkezpen azkarren saioan 2.000 euroko saria egongo da jokoan. Izen-ematea zabalik dago, hala azokarako nola aurkezpen saiorako.

Aurtengo azokaren egitarauak Ekintzailetza eta Finantziazio aukera berriak. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko formula berriak du izena eta, goiz eta arratsalde, lau mahai-inguru eta hiru hitzaldi hartuko ditu bere baitan. Saioetan enpresa eta ekonomia arloko adituek eta profesional esanguratsuek mahai gainean jarriko dituzte sustapen ereduei eta ekintzailetzari buruzko gogoetak. Horrekin batera, ekintzaileek esperientziak partekatu eta zuzeneko testigantzak eskainiko dituzte.

Gaur egindako aurkezpenean Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak euskarak eta enpresa-alorrak behar duten lotura estuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du eta azaldu du berebizikoa dela “hezkuntzan egiten den inbertsioari gero, lan esparruan segida” ematea.

Adituak eta ekintzaileak, hurrenez hurren

Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, jarraian, egitaraua aurkeztu du eta nabarmendu du azokan parte hartuko duten izen propioen zerrenda ez dela edonolakoa. “Aditu eta ekintzaile sutsuak” izango dira topaketan, “esperientzia handiko eta ibilbide luzeko pertsona sortzaile eta berritzaileak”, zehaztu duenez; eta horiekin batera “finantziazio erakunde garrantzitsuetako ordezkariak” egongo dira.

Antton Tomasena, Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak jardungo du hitzaldi nagusietako batean. Enpresa-sustapenaren alorrean esperientzia luzea du Tomasenak eta Nola sustatu ekintzailetza? Zer eskaini ekin nahi duten pertsonei? izeneko hitzaldian ekintzailetza bultzatzeko moduei buruz hitz egingo du. Goizeko saio nagusia izango da hori eta aurretik ekintzailetasunaz arituko dira adituak eta ekintzaileak, bi mahai-ingurutan. Batetik, ekintzailetza ereduez solasaldi batean elkartuko dira Nagore Ardanza, Crecer+ Orkestrako arduraduna; BAC Mondragonetik, Mikel Orobengoa (ISEAko zuzendaria); Beñat Irasuegi, Talaios Kooperatibako zuzendaria; eta, azkenik, Paul Liceaga, ADEGI-ko  Elkarte Sektorialen zuzendaria. Pilar Kaltzadak dinamizatzaile lanak egin eta saioa gidatuko du. Ondoren, lau ekintzaileren esperientziaren berri jasotzeko aukera egongo da: Lakariko Leire Udabe, Ecobameko Luis Urteaga, Le Nid-eko Haizea Perez eta Errotuko Miren Muñagorri izango dira mahaikideak.

Finantzazioari dagokionez, dirua lortzeko moduez eta bideez arituko dira ondorengo profesionalak: Juan Garibi, Fiareko zuzendaria; Xabier Egibar, Laboral Kutxako Negozio Garapen sailaren zuzendaria; Alexander Arriola, Spriko zuzendaria; eta, azkenik, Jorge Elaustegui, Elkargi-ko Bizkaiko lurralde zuzendaria. MIK Research-eko David Sanchez Botek dinamizatzaile lanak egin eta saioa gidatuko du.

Goizeko atala Eneko Knörr-ek, Silicon Valley-en bizi izan den ibilbide profesional handiko gasteiztarrak, itxiko du berrikuntzarako finantziazioa hizpide hartuta. Bidean ikasitakoak azalduko ditu hark eta aurrera begirako proposamena luzatuko du Zailtasun guztien gainetik, ekintzaileak behar dira Euskal Herrian izenburuko hitzaldian.

Ekitaldiaren bigarren zatian, emakume ekintzaileen egoerari buruz hitz egingo da eta, horretarako, Miren Lauzirika (EmakumeEkin) eta Sonia Ortubai (Abantail) solasaldi batean elkartuko dira esperientziak partekatu eta emakumeek dituzten aukerak aurkezteko asmoz.

Bukatzeko Markel Irizar, TREK taldeko txirrindulari profesionala eta Bizipoz proiektuko sustatzaile nagusia, izango da bere egitasmoaren berri ematen. Ekintzailea da Irizar arlo profesionalean zein pertsonalean, eta baikortasunak ekintzailetzan duen funtsezko garrantziaz hitz egingo du.

Ekintzailetza egitasmoen aurkezpen saioa: arin-arin

Azokarekin batera, Arin-arin izeneko proiektu ekintzaileen aurkezpen saioa egingo da eta aurtengo berritasuna saria egongo dela da. Parte-hartzaileek beraien ideiak eta proiektuak hiru minututan aurkeztu beharko dituzte. Ideia, proiektu ala egitasmo ekintzaileak esku artean edo buruan dituzten pertsonek aurkezpen azkarra egin beharko dute eta sormena eta, batez ere, laburtze gaitasuna baloratuko dira. Parte hartzaileek sari bat eskuratu ahal izango dute: 2.000 euroko diru laguntza emango zaio irabazleari, bi hilabeteko epean ekintzailetasuna eta lurraldearekiko konpromisoa hobekien uztartzen dituen proiektua gauzatzeko.

Azokan bertan eta Arin-arin saioan parte hartzeko, izena aurrez eman beharra dago, honako formularioak betez:

-       Enpresarean Azokan parte hartzeko izen-ematea: goo.gl/jcTu2m

-       Arin-arin saioan parte hartzeko izen-ematea: goo.gl/P2uwvh

Eibarko epaitegian lehen aldiz agerraldia euskara hutsez

$
0
0

[Aste honetan] lehen aldiz abokatu lanetan dihardugunetik, Eibako epaitegian agerraldi bat euskara hutsean izan dugu. Borondatezko Jurisdizkioko agerraldi bat izan da, Eibarko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegian. Auziaren demandatzailea euskalduna izanik, epaitegi horretako Justizia Administrazioaren Letraduaren aurrean, bi lekukok, eta defendatzaile judizial izateko proposatutako pertsona batek, euskara hutsean egin dute agerraldia, eta hizkuntza horretan jaso da, aldi bereko itzulpenik egin beharrik gabe. Eibarko epaitegian euskaraz lehen aldiz niretako hainbat urtez lanean egon ondoren.

Iturria: elenalaka.eus

via @ElenaLaka: Gaur lehen aldiz abokatu lanetan dihardugunetik, Eibako epaitegian agerraldi bat euskara hutsean https://t.co/qB5TBw5qK5

Viewing all 9060 articles
Browse latest View live