Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all 9067 articles
Browse latest View live

«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

$
0
0

«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa antolatu du EIZIE elkarteak. 2016ko azaroaren 9an, 10ean, 15ean eta 16an izango dira eskolak, Gasteizko Letren Fakultatean, 16:00etatik 19:00etara. Norentzat: Interpretazioan jardun behar dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.

Irakasleak: Jaione Arregi (EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea) eta Idoia Gillenea (zinpeko itzultzailea eta interpretea).

Prezioa

Bazkideak: 145,00 €
Bazkide ez direnak: 225,00 €

Izena emateko epea

2016ko urriaren 24tik azaroaren 2ra, biak barne. 

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2016ko azaroaren 3an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.


Tronu Dema Zumaian: Spoilerismo neketsua

$
0
0

Zumaian egiten ari diren grabazioa spoiler-jokoa bilakatu dela esan daiteke, nor-nor baino gehiago dabiltza zaleak eta komunikabideak segurtasun neurriak gainditu eta ahal dituzten irudi guztiak grabatu eta sareratzen. Baina zertarako balio du horrek? (...) Euskal Herriko medioak zein kanpokoak nabarmen dabiltza irudi bila, eta eromen honetan esango nuke profesionaltasuna erakutsi duen komunikabide bakarretakoa gertukoena izan dela, Baleike, telesailak herrian suposatzen duena kontatu ondoren lan-taldea filmaketa garaian bakean utziz.

Iturria: baleike.eus

via @baleike: "Spoilerismo neketsua". @JWalino-ren hausnarketa #GameofThrones dela eta: https://t.co/0k6vwJzFrp#zumaiahttps://t.co/irZt1DFPz0

Umetan jasandako sexu erasoak kontatu ditu Nora Barrosok

$
0
0

10 urte inguru nituela helduagoa zen mutil batek modu jarraituan gehiegikeriak eragiten zizkidan. Portaleko atetik gertu bere lagunekin ikusten nuenean dardarka hasten nintzen. Beheko atea azkar ireki eta -Gaur ez mesedez- pentsatzen nuen. Baina debalde, bere lagunei -voy a por ella- esan eta atzetik etortzen zen.

Iturria: argia.eus

via @axala_n: Gorputzak, botereak, minak, torturak eta egindako bidea... @argia-ko@axala_n blogean https://t.co/E9JaeHV7Q9

Nola hackeatu zuten John Podestaren eposta kontua

$
0
0

John Podesta Hillary Clinton hautagaiaren kanpainako presidentea da eta martxoan Googletik zetorrela zirudien e-posta mezu bat jaso zuen. Baina mezua ez zuen Googlek bidali, bere eposta-kontuan sartzeko saiakera bat zen. Hackerrek lortu zuten John Podestaren Gmail kontuan sartzea, eta horren ondorioa izan da hilabete batzuk beranduago bere eposta-mezuak WikiLeaks-en agertzea (The Podesta Emails). Baina, nola sartu ziren bere kontuan? Phishing eraso bat izan zen.

Erasoak bi osagai zituen, Phising erasoek izan ohi duten bezala. Batetik, Gmail-ek bidalitakoa zirudien eposta-mezu bat; bestetik, URL laburtzaile batek ezkutatzen zuen helbide gaizto bat. Erasoa aztertzen egon den segurtasun-enpresa baten arabera, Bitly erabiliz sortu dituzte URL labur horiek, eta Fancy Bears hacker taldearenak omen diren domeinu batzuetara daramate.

John Podestak jaso zuen mezuak Bitly-k laburtutako URL bat zeukan eta, arreta barik begiratuz gero Google berak bidalia zirudien. Bertan klik eginda ere, Gmailen itxurako webgune batera iritsi zen Podesta, eta bertan bere erabiltzaile-izen eta pasahitzak sartu zituen. Baina jakina, URL hori eta webgune hori ez ziren Googlerenak, hackerrek sortutako antzeko orrialde batzuk baizik, eta horrela lortu zituzten hackerrek bere erabiltzaile-izena eta pasahitza. Horiek erabiliz, lasai asko sartu ahal izan ziren Podestaren Gmail kontura.

Podestarena ez da izan Fancy Bears-ek erasotu duen kontu bakarra. Hacker talde hori zelatatzen ibili da SecureWorks segurtasun-enpresa urtebetez eta euren esanetan 2015eko urritik 2016ko maiatza artean 4.000 kontu hackeatzen ahalegindu da Fancy Bears, horretarako 9.000 esteka erabiliz. Esteka horietako bakoitzak helburu zuten pertsonaren eposta eta izenak zituen, eta Bitly erabili zuten hori egiteko.

SecureWorks-ekoek egin duten azterketa honetan ikus daiteke nola Fancy Bears-ek Hillary Clintonen kanpainako lan-taldea erasotzen ahalegindu zen, horretarako 213 URL laburrekin 108 eposta erasotuz.

Baina Hillary Clintonen kanpaina ez da izan erasoa jaso duen bakarra. Colin Powell AEBetako estatu-idazkari ohia edota Ukrainan lehertu zen MH17 hegazkinaren kasua ikertzen duten kazetari batzuk ere erasotu dituzte. Prozedura berdina jarraitu dute kasu guztietan: Googletik zetorrela zirudien ohar bat eta gaizkileek prestatutako URL, laburtzaile bidez kamuflatua.

Iraila hasieran eman genituen Sustatun pasahitzak zaintzeko hainbat aholku. Eta horien gainetik dago Podestaren kasuak erakusten diguna: sekula ez dugu klik egin behar susmagarria den esteka batean, eta sekula ez dugu gure daturik (erabiltzaile-izenak, pasahitzak, banketetxeko kontuak,...) ezagutzen ez ditugun edo susmagarri diren kontuetan.

Iturria: Motherboard.

Azaldu zure ikuspuntua CAF-Elhuyar sariketan!

$
0
0

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2017ko otsailaren 17ra arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Betiko kategoriez gain, sari berri bat aurten, lehen sektoreari lotutako lanentzat. cafelhuyarsariak.elhuyar.eushelbidean dago informazio guztia, eta 2017ko otsailaren 17ra bitartean aurkez daitezke lanak. Deskargatu oinarriak hemen.

Badirudi dena dakigula, dena ezagutzen dugula, dena den bezalakoa dela eta dena esana dagoela (ingelesez esana, bide batez). Zientziak aurrera egiteko, ordea, ezinbestekoa izan da batzuek ez onartzea begien aurrean ikusten zutena. Aitzitik, areago ikusi nahian, galderak egin zituzten, hipotesiak proposatu zituzten eta haiek egiaztatzeko probak egin. Eta emaitzak kontatu zituztelako dugu horren berri. Eta jarri zituzten beste batzuek zalantzan, eta egin zituzten hipotesiak, eta probak...

Zu ere haietako bat zara. Dirudiena zalantzan jartzen dutenetako bat. Gehiago jakin edo hobeto ulertu nahian, galderak egin eta erantzun posibleen berri ematen dutenetako bat. Azaldu zure ikuspuntua, CAF-Elhuyar sariketan parte hartuz!

Kategoria hauek ditu sariketak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak.  Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten beste sari bat dago, lehen sektoreari lotutako lanentzat. Hain zuzen ere, CAFek eta Elhuyarrek elkarlanean antolatzen duten sariketa honek bidelagun berria du, NEIKER, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea. Ikerketan euskararen erabilera bultzatzeko asmoa du NEIKERek, eta, horren erakusgarri, sariketaren babesle bihurtu da.

cafelhuyarsariak.elhuyar.eushelbidean dago informazio guztia, eta 2017ko otsailaren 17ra bitartean aurkez daitezke lanak. Deskargatu oinarriak hemen.

Christine Etxebertz artista baionarrak egin du aurten Durangoko Azokaren kartela

$
0
0

"Bizitzekoa DA" izango da abenduaren 2tik 6ra egingo den Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren leloa (51. edizioa, Azokaren historian). Christine Etxebertz artista baionarrak egin du aurten Durangoko Azokaren kartela. Berauen aurkezpenean, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak azaldu du azokari etorkizunera begira jartzeko unea heldu zaiola, iaz mende erdi bete ostean.

Iturria: berria.eus

via @berria: "Bizitzekoa DA" izango da abenduaren 2tik 6ra egingo den edizioaren leloa. @durangokoazoka@iastizhttps://t.co/MKX2YrOTc0

Aralarreko artzaintzaren (eta egin nahi diren pisten) inguruan

$
0
0

Aralarreko artzaintza, eta artzaintza orokorki, eztabaida-gai izaten ari da azkenaldian, itxuraz posizionamendu kontrajarriak azalduz nekazal alorreko eta kontserbazioaren aldeko jendearen artean. Eztabaidaren puntu gorena egunotan hartu du gaiak, Aralarreko Parke Naturalean artzainentzat pistak eraikitzen hasi direnean. Martxel Aizpuruak hainbat erakunderi bidalitako eskutitza jaso dugu (Arkamurka Natur Taldeak argitaratua) eta guk ere Sustatura ekarri nahi izan dugu eztabaida. Parke Natural batean, zer da lehenetsi behar dena? Giza jarduera edo natura bera? Hona hemen Martxel Aizpuruaren idatzia.

Aralarreko artzaintza, eta artzaintza orokorki, azken aldian eztabaida-gai izaten ari da, itxuraz posizionamendu kontrajarriak azalduz nekazal alorreko eta kontserbazioaren aldeko jendearen artean. ENBA aldizkarian agertu diren artikulu batzuk motiboa eman didate gauza batzuk esateko eta kontzeptu batzuk zehazteko. Ni Aralarreko artzaintzaren aldekoa izanik ere, ezin ditut esaten diren gauza batzuk besterik gabe ontzat eman artzaintzaren defentsa egiteko badira ere.

1.-Mendiko artzaintza funtsezkoa da larreak mantentzeko.

Ados, artzaintzarik ezean oraingo larreak desagertuko lirateke eta Aralar mendia basorantz abiatuko litzateke, pagadirantz, beti esan ohi den bezala, mendia zikindu egingo litzateke. Altitude hauetako landarediaren joera basorantz jotzekoa da eta giza-jarduerak ekiditzen ez badu basorantz abiatzen da. Joera horri kutsu negatiboa eman beharrik ez legoke.

2.-Balio handidun ondare naturalak dira.

Ados. Milaka urtetako ondare bat dira larre hauek eta argi dago ondare natural bat direla, ez direla ondare arkitektonikoak. Ondare horiek, ordea,  giza-jarduera batek, artzaintzak, sortutako larreak dira. Ondorioz, artzaintzaren desagertzeak berez larre horien desagerpena ekarriko luke edo gune txiki batzuetara murriztea. Larre zabal horiek aukera eman dute hainbat espezie basati (landare zein animalia) bertan bizitzeko. Aralar osoa baso bihurtuz gero, espezie horien atzerakada edo desagerpena ekarriko luke dudarik gabe, baina halere esan behar da sortuko litzatekeen egoera ere (pagadia) ondare natural izaten jarraituko lukeela (Zenbat gauza zoragarri entzun izan ditugun Nafarroako pagadiei buruz).

3.-Artzaintzaren murrizketak galera bat (dakar) dibertsitate floristikoan.

Baieztapen hau egiten dute EHUko ikerlari batzuek egindako ikerketa baten ondorioetan oinarrituz. Begirune eta errespetu osoz aintzat hartzen ditut larre-zati horietan ikerlariek egindako lanak, noski, baina oraingo larreak babesteko asmoetan dabiltzanak kontu handiz ibili beharko lukete argumentuak bereganatzekoan, ez dira argumentu okerrak erabili behar.

Ekologiako oinarrizko legeek diote ekosistema bat egoera klimazikora (Aralarreko kasuan basorantz) hurbildu ahala bere dibertsitatea handituz joaten dela. Ekosistema beteko dibertsitateaz hitz egitean ez dira bakarrik landareak kontutan hartu behar (dibertsitate floristikoa) baizik eta ingurune horretako bizidun guztiak.

Beraz, egokiago litzateke “galera” hitzaren ordez “aldaketa” erabiltzea, kutsu negatiboa kenduz.

4.-Aralar parke naturala da

Artzaintzaren aldeko defentsa sutsuak entzuten ditugu nonahi, gure ondare kultural, gastronomiko, historiko eta gure pasaia eta ingurunea babesten duen jarduera balitza moduan. Artzainen bizibidea ere aipatzen da, noski, bidezkoa denez. Ahazten da askotan, ordea, Aralarren kasuan, beste larretoki asko bezala, parke natural baten aurrean gaudela eta horrek ikuspegi berezia ematen diola gaiari.

Parke Natural baten filosofia nagusia eremu horren kontserbazioa eta naturalizazioa da. Beraz, eremu horretan egiten den giza-jarduera orok filosofia horretara makurtu beharko luke, artzaintza bera ere bai, noski. Gogoratu behar da Europatik urtero datozen dirutzak kontserbazioaren izenean datozela eta ez artzainen proiektu ekonomikorako. Beraz, kontserbazioaren mentalitatea asimilatu beharko dute beti artzainek eta laguntzak horiek kudeatzen dituzten erakundeek.

Artzaintzak kalteak ere ekarri dizkio mendiari, adibidez, deforestazioa (gehiegizkoa askotan) eta higadura hainbat lekutan. Gaur egun ingurumen horren kontserbazioaren aldeko ekintzak gauzatzean artzainek gogotsu onartu beharko dituzte hainbat muga eta arau eta jadanik hainbat onartzen dituzte . Parke natural horretan dena ez da libre artzaintzaren alde. Adibide nabarmena  ahuntzena da, nire iritziz, erabat debekaturik egon beharko bailuke ahuntzak libre edukitzea.

Gogotsu diot, kontserbazioa eta artzaintza (edo edozein nekazal jarduera) kontrajartzeko gogo handiegia sumatzen dudalako sarritan. Adibidez, ENBAkoek udazkenean sortuko den Jaurlaritzari aldez aurretik espreski eskatu diote:“ingurumen zaintzak nekazal jarduera arriskuan edo kinkan jar ez dezan”. Itxuraz ematen du Euskal Herriko nekazaritzaren gainbehera  ingurumen-zaintzak sortu duela.

Kontserbazioa eta artzaintzaren arteko bateraezintasuna aldarrikatzen dabiltzanei aurreratu nahi nieke parke natural batean bietako bat aukeratu beharko balitz, kontserbazioa aukeratu beharrean izango litzatekeela gure gizartea eta, horregatik, bien arteko konponbide eta bizikidetzaren aldeko ahalegina dela nagusitu beharko den apustua.

Sindikatu berak eskatzen dio Jaurlaritza berriari: “ingurumen  politikan nekazal jarduera txertatzeko”. Nik eskatuko nuke kontserbazio edo zaintzaren irizpidea nekazal jarduera guztietan txertatzea, jasangarritasuna eta iraunkortasuna bermatze aldera. Baina, hau esanik ere, eremu babestuen kasuan (parke naturalak, KBE (ZEC), biotopo, eta abar) kontserbazioaren menpe daude beste giza-jarduera guztiak, nekazaritza barne. Eremu babestuetan kontserbazioarekin bateragarriak diren jarduerak bakarrik baimendu behar dira, tradizio handikoak izan edo sortu-berriak.

Artzaintzan aldaketa handiak  ikusi ditugu gure gazte garaitik hona, adibidez, artzaina bere artaldearekin batera bizi zen garaitik, egunero herrira etortzen den gaurko egoerara. Horretarako hainbat erraztasun jarri zaizkie artzainei, sarritan gehiegizko pista-sarea sortuz edo pista horien erabilera okerrak ugalduz. (Orain ere bada hautsak harrotu dituen beste pista zabal bat egiteko proiektua). Artzainen txabolak ere hobetu dira, beharra bazutenez, baina tertziarizazio-arriskua ere azaldu da. Gaztagintza jada ez da mendian egiten, gehiena instalazio egokietan egiten da beheko bailaretan. Hori dena ondo iruditzen zait behar den bijilantzia egiten bada eta abusuak ekiditzen badira.

Aralarren eraikitzen hasi diren pista-sarearen mapa.

Aralarreko larreak, hango artaldeak eta hango paisaiak estimatu eta irautearen alde gauden beraiek ikusten ditugu nola kontserbazio eta naturalizazioaren aldeko ekintzak begi txarrez ikusten dituzten. Planteamendu okerra dutela uste dut, bi ikuspegiak bat egitetik letorke etorkizuna.

Noski, badira gai polemikoak eta hitz eginez konpondu beharko direnak, baina kontserbazioaren aldeko proposamenei ezin zaie printzipioz ezezko biribil batekin erantzun parke natural batean, Aralarreko kasuan bezala. Gai polemiko batzuk aipatzekotan: putreak, ahuntzak, pistak, otsoa, ...

Otsoa aipatu dut ENBAk  gai hori ere aipatu diolako etorkizuneko Jaurlaritzari. Euskaldunok nahi edo ez, otsoa badator gure lurraldeetara, baita Aralarrera ere.  Ailegatzen denean, parke natural bat denez,  ardiak eta otsoa elkarrekin bizitzeko neurriak hartu beharko dituzte artzainek, oraingo ohitura asko aldatuz, adibidez, berriro artzaina eta ardiak elkarrekin bizi beharra mendian, edo artaldeak gauean bildu eta zaindu beharra. Horrek, beste gauza batzuekin batera, kostu berriak sortuko ditu, laguntzak ere handitu beharko litzaizkieke inguru horietako artzainei eta herritarrak ere prest egon beharko dugu gastu horiek asumitzeko, gure zergetan edo hango artzainek sortutako gazta erosterakoan. Administrazioak ez dakit ezer egiten ari den gai honen inguruan, baina sindikatuek ez daude lo, diote hitzez hitz: “otsoa arriskuan dauden espezien zerrendan ez sartzeko konpromezua” eskatu diote aurrez  datorren irailean aukeratuko den Jaurlaritzari, alegia, bestela esanda, Bizkaian iaz bezala, agertzen den otso oro hiltzeko.

Bide okerra deritzot jarrera horri. Bateragarritasuna bilatu behar da ustiapena, jasangarritasuna eta kontserbazioaren artean. Sarri esaten bezala, lurra maileguan jaso dugun ondarea da eta urte luzez mantentzeko obligazioa dugu.

Martxel Aizpurua

......

Oharra: Idatzi hau bidali da ENBA Sindikatura, Enirio-Aralarko Mankomunitatera, Gipuzkoako Foru-Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Sailera eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Kontseilatzara. Arkamurka Natur Taldearen blogean argitaratua

Irudia: Eguzki Donostia.

Prostituzioa: legeztatzea, abolizioa edo despenalizazioa?

$
0
0

Prostituzioa edo sexu-lana diruaren edo beste zerbaiten truke sexu harremanak saltzea da. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostitutu (latinezko prostitutus hitzetik) edo sexu langile deritze; emakumeei, prostituta (edo, irain kutsuarekin, puta, emagaldu, urdanga eta abar). Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da. Zenbait emakume feministak lanbidetzat aldarrikatzen dute (Wikipediatik).

Lanbidetzat aldarrikatzen dutenei, instituzioek beti ukatu dizkiete espazioak, ahotsa eta erabakitze ahalmena. Ez dugu ahaztu behar, ordea, sexu-langileak ez direla objektuak, eskubideak dituzten subjektuak baizik.

Estigma izateari ere ez dio utzi prostituzioak. Sexualitatearen gaineko moral bikoitza erakusten du estigma horrek. Prostituzioan jarduten direnek ez dute lan-eskubiderik (gizarte segurantza, erretiroa...); sostengu gutxi dute aniztasun funtzionala duten pertsonek sexua nahi bezala bizitzeko; edo kalean jazarrita daude udal ordenantzen bitartez (nahiz eta bitartean burdelak onartzen diren...).

Zentzu horretan, elkarren kontrako bi mugimendu (bereziki) aurrez aurre daude azken urteetan: hainbat herrialdetan prostituzioa legezko bihurtzearen (legeztatzea) edo legez kontrakoa izaten jarraitzearen (abolizioa) eztabaida piztu da.

Legeztatzea

Lege penalen bidez edo beste era bateko legeen bidez prostituzioa arautzeari deritzo. Ikuspegi honek, bada, legezko lanbidetzat hartzen du prostituzioa, eta hainbat arauren bidez kontrolatzen du. Arau horiek zehazten dute prostituzioan nork eta zein egoeratan lan egin dezakeen (Wikipedia).

Abolizionismoa

Abolizionismoa edo feminismo abolizionista defendatzen dutenek diote, prostituzioa praktikatzen duten emakume gehienak horretara behartuta daudela. Indarkeria matxistaren parte dela. Sexu-langileen elkarteek kontrakoa diote. NBE Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, zazpi emakumetik bat da pertsonen salerosketa sareen biktima. Egia esan, ez daude bi langile eta bi istorio berdin. Badago hirugarren mugimendu bat ere, beste batzuen artean.

Irakurri osoa kaixomaitia.eus-en blogean >>

Irudia:Alejandro Forero Cuervo rena hemendik


Altzoko "Imazen pagoa" Europako zuhaitz berezienen arteko lehian. Bozkatu!

$
0
0

Europako zenbait elkartek bultzatuta, gure kontinenteko zuhaitzik berezi edo ederrena aukeratzeko lehiaketa izaten da urtero. Aurtengo lehiakideen artean bada hautagai euskaldun bat: "Altzoko pagoa", duela 180 urte Imaz bertsolariak landatua. Sariketan aurrera jarraitzeko, Avilako pinu baten aurka ari da lehiatzen egunotan. Azaroaren 6a arte dago bozka eman eta Altzoko pagoa Europa mailako finalera sartu ahal izateko. Animatu eta eman zure botoa!

Altzoko pago bat da euskaldunon hautagaia Europa mailako aurtengo sariketan. Imaz bertsolariak orain dela 180 urte landatu zuen pagoa. 23 metroko altuera du eta pago motza da, kimaketa berezia duena (Europan egiten den bakarra).  Altzoko "Imazen pago" motz horrek Eusko Jaurlaritzaren zuhaitz bereziaren izendapena jaso zuen 1997 urtean.

Joxan Lizarribar zenak (BERRIA taldeko Lehendakaria eta Imaz bertsolariaren ondorengo zenak) jaso zuenez, Imaz bertsolariak andregaia ezagutu zuenean landatu omen zuen pagoa. Maitasuna, edertasuna eta euskalgintzaren karga emozional eta sinbolikoa uztartzen dituen pagoa da, beraz.

2017ko Europako zuhaitz bereziaren saria jasotzeko, lehenbizi Espainiako estatuko lehiaketa irabazi behar du. Bederatzi zuhaitz ari dira parte hartzen lehiaketa horretan, baina horien artean 2 dira irabazteko aukera gehien dituztenak, Altzoko pagoa eta Avilako pinu bat. Bozketa azaroaren 6an amaitzen da; parte hartu nahi duenak, www.arboleuropeo.es webgunera jo beharko du. Bertan izena eman (horretarako erregistratu egin behar da) eta zure botoa eman (behin erregistratuta, bozketa-gunera sartu behar da, eta zuhaitzaren irudiaren oinean dagoen botoitxoa klikatu behar da).

Imaz bertsolariaren senideak bultzatzen ari diren ekimen honen asmoa Altzotik Bruselasea abiatzea baino ez da, gure Ondare bat ezagutzera ematea. “Muga guztien gainetik, eta laino guztien azpitik”. Bidasoa eta Adour zeharkatu, eta Ural mendikatea eta atlantikoaren eremuan kokaturik dagoela aldarrikatzea.

Europako lehiaketaEnvironmental Partnership izeneko elkarteak bultzatzen du, eta urtero Europako zuhaitz eder eta berezi bat aukeratzen saiatzen dira. Iazko edizioan XVIII. gizaldiko Hungariako haritz batek irabazi zuen.

Animatu eta eman zure botoa!

KEES, Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko metodologia, Añorgatik zabaltzekotan

$
0
0

Donostiako Añorga Kultura eta Kirol Elkartean garatu dute KEES (Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko metodologia) egitasmo pilotua 2015-2016 denboraldian, Hiru kirol modalitate lantzen dituzte Añorgan: futbola, saskibaloia eta pilota. Metodologia ia 40 taldetan jarri da abian 10 hilabetez, eta 360 haur eta gazteren hizkuntza ohituretan eragin da. Haur eta gazteen %75ak beti edo askotan euskaraz egin dio entrenatzaileari, %23ak batzuetan egin dio euskaraz eta %2ak egiten dio gazteleraz bakarrik. Orain plangintza hau Donostiako beste auzo eta klub batzuetara hedatuko da.

Iturria: irutxulo.hitza.eus

via @irutxulo: Añorga eredu izango da kirolean euskara sustatzeko https://t.co/MIDG0gAh67@euskarazhttps://t.co/CjiAWSXbvz

Sutan, Zazkel, Hi Exekutibo eta Izeberg Banden Lehiako 8. edizioko talde finalistak !

$
0
0

Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehia musika txapelketako 2016eko zortzigarren edizioan22 taldek eman dute izena. Banden Lehiaeuskal musika sustatzen duen lehiaketa da. Banda amateurrik onena saritzen du, tokiko taldeak ezagutzera emanez eta, bide batez, euskal musika sarean ere zabalduz.

Irailaren 26a eta urriaren 21a bitartean euskaraz musika sortzen duten taldeek Banden Lehian izena eman, euren datuak eta musika igo www.bandenlehia.eus era eta internet bidez botoak jasotzeko aukera izan dute.

Zortzigarren edizio honetan aniztasuna nagusi izan da, bai jatorri aldetik eta bai musika estilo aldetik ere. Lehenengoari erreparatuz, Hego Euskal Herri eta Nafarroatik heldutako taldeez gain, aurten ere,iparraldeko talde batek eman du izena baita ere. Eta estiloari erreparatuz, anitza izan da aurkeztutako taldeek jotzen duten musika: ska, metal, reggae, pop, rock…

Bestalde, aurtengo epaimahaiaRitxi Aizpuruk [musika editorea; Baga Biga diskoetxeko arduraduna],Ines Osinagak [Gose taldeko kidea], Zuriñe Maguregik [Gaztezulo aldizkaria] eta Aritz Gonzalezek [Last Tour International]osatu dute.

Publikoaren botoei esker, 18.559 botoekin, Bilboko Sutan taldea izan da aukeratua eta epaimahaikideek beste hiru talde hauek aukeratu dituzte: Bilboko Zazkel, Zumarraga-Urretxuko Hi Exekutibo eta Usurbileko Izeberg.

Banden Lehia 8.edizioko finala azaroaren 25ean ospatuko da Bilborocken. Lau talde hauek zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte eta gaua bukatzean aurtengo edizioko irabazlea zein den jakingo dugu.

Taldeek publikoaren laguntza behar izango dute berriro ere beraien aldeko botoak eskuratzeko eta epaimahaikideek bertan izango dira baita ere kontzertuak ikusten.

Finala publikora zabalik izango da eta Enkore taldeak kontzertua eskainiko du doan.

Martxan EUSKARAREN GINKANA-ren bosgarren edizioa

$
0
0

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurtengoan ere Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena.  Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin eta hizkuntza praktika ekologikoak sustatzea dute helburu. Bosgarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak, euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko. Izena emateko epea urriaren 17an hasi eta abenduaren 3an amaituko da. Informazio gehiago: www.euskararenginkana.eus.

Bost urtetako ibilbidea duen proiektua da Euskararen Ginkana eta urtez urte, Kutxa Ekoguneak eragile eta kolaboratzaile ezberdinekin batera, euskara erdigunean izanik, hizkuntza-ekologia eta hizkuntza aniztasuna gaiak landu izan ditu.

Euskararen Ginkana euskaltzale zein kultura edo aisialdiarekin lotutako taldeen artean zabaldu den lehiaketa da: norbanakoen partaidetzatik taldekako parte hartzera eta Gipuzkoatik, Euskal Herri osora zabaldu dena. Bilakaera honen lekuko dugu gaurko aurkezpen ekitaldia: Bilbon, Euskararen Etxean,  emango zaio hasiera lehiaketaren 5.edizio honi, eta Donostian izango da finala, Ekogunean.

Aurtengo edizioaren gaia: Hizkuntza praktika ekologikoak

Munduko bioaniztasuna babesteko ekintzaile ekologisten lana eta ekintzak ezagunak ditugun arren, munduko hizkuntza aniztasunak ere babesa behar duela ez dugu horren barneratua. Hamabost egunero hizkuntza bat hiltzen ari den garai honetan, hizkuntzen aldeko ekintzaileak behar ditugu, hizkuntza-ekologistak!

Euskararen Ginkanaren 5. edizioan  hizkuntza-ekologistak izateko hizkuntza praktika ekologikoak hartu ditugu gaitzat. Gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira.  Hizkuntza aniztasuna bermatzeko erronka unibertsalari jolasaren bidez helduko diogu euskararen lurraldean eta tokian tokikoa babestuaz eta aniztasuna balioan jarriaz, mundu mailan ematen ari den homogeneizazioari aurre egiten diogu. Euskara biziberrituaz munduko hizkuntza aniztasuna ere babesten dugulako, mundu anitzagoa eraikitzen dugulako.

Lehiaketa

Bi fasetan gauzatuko da ginkana: lehenengo faseak 6 asteko iraupena du,  abenduaren 3an hasi eta urtarrilaren 19an amaituko da. Fase honetan www.euskararenginkana.eus webgunean astero argitaratuko diren probak gainditu beharko dituzte taldeek.

Bigarren fasea, final handiaren eguna da. Urtarrilaren 28an burutuko da  Donostian kokatuta dagoen Ekogunea parkean. Bertan lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 talde parte-hartzaileak lehiatuko dira.

Parte-hartzaileak

Parte-hartzea taldekakoa izango da eta euskararen aldeko proiekturen bat gauzatu edo babesten duen talde, elkarte edo eragile bat ordezkatuko beharko dute. 4-6 laguneko taldeak osatu beharko dira parte hartu ahal izateko.

Edozein talde motak hartu dezake parte lehiaketan: Taldeak egitura formalik gabeko lagun koadrila edo guraso zein ikasle taldeak izan daitezke. Baita egitura formala duten elkarte desberdinetako taldeak ere, hala nola, euskalgintzako elkarteak, kulturgintzako taldeak (musika, antzerki, bertso eskolak…), talde feministak, erakunde sozialak, talde ekologistak, tokiko enpresak, eta abar.

Izen-ematea

Izena emateko epea urriaren 17an hasi eta abenduaren 3an amaituko da. Izen-ematea gauzatzeko, www.euskararenginkana.eus webguneko formularioa betetzeaz gain, talde bakoitzak bere burua eta babestu nahi duen euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu beharko ditu bideo labur batean. Aurkezten diren proiektu edo egitasmoak askotarikoak izan daitezke, aurrez martxan daudenak edo aurrerantzean burutu nahi direnak. Guztiak baina, euskararen aldeko ekarpena suposatu beharko dute, arloa edozein izanik ere: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak ...

Informazio gehiago: 

www.euskararenginkana.eus / euskararenginkana@ekogunea.eus

 

Azaroaren 1ean hasiko dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak Azpeitian

$
0
0

Adin guztietako herritarrei zuzendutako mota guztietako antzezlanez gozatzeko aukera izango da azaroaren 1etik 26ra bitartean Azpeitian. Azaroaren 1ean zabalduko dute XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen teloia. Tetes de Mules antzerki konpainia arduratuko da hortaz, eta L'Entresort obra eskainiko dute plazan. Bi aldiz eskainiko dute antzezlana, 17:00etan eta 19:00etan, haurrei zein helduei zuzenduta. Bestalde, Erika Olaizola azpeitiarrak parte hartzen duen Francoren bilobali gutuna antzezlana izango da Soreasun taularatuko duten aurreneko obra. Azaroaren 26an, berriz, Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio omenduko dituzte. Topaketetarako sarrerak aurten aurreneko aldiz, aurrez, Internet bidez erosi ahal izango dira azpeitia.eus webgunean.

Iturria: uztarria.eus

via @uztarria: Azaroaren 1ean hasiko dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak https://t.co/R8BX5KMYc2#Azpeitia#Kultura#Antzerkiahttps://t.co/SKQLATRwSz

Eskola kirola. Zeinentzako kirola?

$
0
0

Eskola kirola 7-16 urte bitarteko pertsonek eskolatze aldian eta hezkuntza sistemaren barruan irakas-orduetatik kanpo egien duten kirol antolatua da. Eskola Kirolak izaera hezitzailea du eta haren helburua parte hartzaileei heziketa integrala, epe luzerako kirol heziketa, kirol mota ezberdinak ezagutzea eta eskola-haur GUZTIEI parte hartzeko aukera bermatzea da. Altu esan daiteke beraz, legeen arabera “Lehiaketa ez dela jomuga”. Eskola kirolak defendatzen dituen helburu nagusiak azaldu eta gero, hurrengo lerroetan eskola kiroleko hezitzaile bezala eta eskola kirolean ikasle nintzeneko esperientzietan oinarrituz, hausnarketa kritiko bat konpartitu nahiko nuke helburu horien inguruan, eta zehazki, genero ikuspegian zentratuz.

Iturria: klitto.com

via @mikelgi: Neskei ez zaie kirola gustatzen? Eskola-kirola aztergai @KlittoDigitala.nhttps://t.co/yJfMmPQuhJ

"Halloween, euskal festa?", bideoa orain azpitituluekin

$
0
0

Gutako askorentzat Halloween festa arrotza da, azkenaldian Estatu Batuetatik telebistaren bitartez gugana iritsia. Hala da izenari dagokionez ("Halloween"), baina ez horrenbeste jaiaren izaerari dagokionez. Gure aurreko belaunaldiek antzeko ohiturak egiten zituzten Euskal Herrian (eta Europako hainbat herrialdetan), duela 40-60 urtera arte. Nagusienek ondo gogoratzen dutenez! 2013an argitaratu genuen gure lekukotasunekin osatutako bideo hau; aurtengoan azpitituluak ere ipini dizkiogu. Halloween gurea ere bada, jakina! 

Telebistak ekarritakoa dela, edo filmen bidez Europara heldu den ohitura arrotza, amerikarren kolonialismoaren beste urrats bat,... Bada, gure nagusienei galdetuz gero, garbi esango digute ezetz, duela 40-60 urtera arte oso ohitura zabaldua zela Euskal Herriko eskualderik gehienetan (edo guztietan) pelikula amerikarrek bistaratzen duten hori: kalabazak hustu, kandelak sartu barruan, auzokideak izutu, mamu-jantzi,...

Izena bai berria, Halloween (baita ospakizunen inguruan sortzen ari diren zenbait ohitura komertzial berri), baina gure artean antzinatik datorren usadioa da kalabaza, susto eta enparauena. 

2013an argitaratu genuen goiko bideoa, ordura arte herririk herri jasotako lekukotasunen bildumarekin. Harrezkero 15.000 lagunetik gora ikusi dute bideoa. Aurtengoan berrikuntza txiki bat ere erantsi diogu: azpitituluak.

Luistxo Fernandezek egin ditu euskarazkoak eta gaztelaniazkoak; Ana Moralesek ingelesezkoak. Mila esker bioi! Beste hizkuntza batzuk ere bidean datoz (frantsesa). Beste inork ere beste hizkuntzaren batekoak egin nahiko balitu, pozez jasoko genituzke. 


Python programazio-lengoaiaren eskuliburua osatzen

$
0
0

Python interpretatutako programazio lengoaia bat da, ardatz bezala sintaxi garbi, erraz eta irakurgarri bat duelarik. Paradigma anitzeko lengoaia bat da, objetuetara zuzenduriko programazioa, programazio inperatiboa eta funtzionala.

UPV-EHUk eta UEUk argitaratu dute Iñaki Alegriak, Olatz Perez de Viñasprek eta Kepa Sarasolak “Python programazio-lengoaia aplikazio eta oinarriak” idatzitako liburua.

Autoreen arabera liburu honen helburua ez da Python lengoaiaren aukera guztiak zehaztasun osoz deskribatuko dituen eskuliburu bat egitea, ikasteko material motibatzaile eta gertukoa sortzea baizik. Hori dela-eta, adibideak eta ariketak izango dira liburuaren muina; adibideak aztertzea, probatzea eta programa berriak sortzea, ikasteko metodorik egokiena delako.

Python lengoaia sinple, ulergarri eta ahaltsua da. Lengoaiak bere barruan dakarren funtzionalitatea ez da oso zabala, baina oso erraza da oinarrizko muin hori zabaltzea. Webguneak garatzeko ere egokia da Python eta Django framework-a erabiltzeko, adibidez, derrigorrezkoa da Python jakitea.

Python Software Foundationek administratzen du, kode zabaleko lizentziaduna Python Software Foundation License izenekoa, GNU-ren 2.1.1 lizentzia publiko orokorrarekin bateragarria. Python software libre eta irekia da eta Google, Yahoo, CERN, NASA bezalako enpresa handi askotan erabiltzen da.

Python programazio-lengoaia aplikazio eta oinarriak” nagusiki tutorial bat da, eta bigarren maila batean erreferentziazko liburu bat. Hala eta guztiz ere, adibide kopuru mugatu batekin lengoaia ahaltsu honek eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzea ezinezkoa denez, hainbat kasutan adibidean erabili ez diren beste aukera posible batzuk ere azaltzen dira gero deskribapen osagarri baten bidez, edo taula batean laburtuta.

Horrela kapituluak laburrak izango dira, adibideetatik abiatuta aukera ohikoenak azalduko dira hasierako ataletan, gero ariketa osatuagoak aurkeztu, eta bukaeran ariketa berriak proposatuko dira.

Liburuari etekina ateratzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik algoritmikako oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, liburua ez da egokia hutsetik abiatuta programatzen ikasteko.

Blog honetan liburuko akatsak zuzentzeko, adibideen kodea eskaintzeko, eskuineko panelean ariketa berriak proposatzeko, asteroko hitzorduan “pitoizale” giroan ariketa bat denen artean lantzeko, zalantzak argitzeko edota beste “pitoizale” batzuk ezagutzeko aukera dago.

Udako Kultur programan, euskara gehiago sustatu behar luke Nafarroako Gobernuak.

$
0
0

Nafarroako Gobernuaren eginkizunen artean euskara, gure hizkuntza, sustatzea dago. Kultur programazioan ere egin behar du. Beste eskaintzak aberasgarriak izanik ere, euskarazko kultura bultzatzeari begira badauka zer hobetu. Ea hurrengo udan hala egiten duen!

38 ikuskizun antolatu ditu Nafarroako Gobernuak Kultur programan, uda honetan, Nafarroako 38 tokitan. Estilo anitzeko artista ugari ekarri ditu: The Modern Soul Gang, flamenko estiloko Agustin Barajas, Brincadeira, De dos en Blues Band, "Ellas dan la nota" taldea, The Clams, The Good Time Rollers, Pink Tones, Travelling Brothers, Naheba, Nat Simons, Meeting Point...

Hemengo taldeak ez ditu ahaztu, baina euskara ardatz duten ikuskizunak talde gutxik eskaini ditu, txalaparta, dantza eta trikitia ere izan diren arren.

Nafarroako Gobernuaren eginkizunen artean euskara, gure hizkuntza, sustatzea dago. Kultur programazioan ere egin behar du. Beste eskaintzak aberasgarriak izanik ere, euskarazko kultura bultzatzeari begira badauka zer hobetu. Ea hurrengo udan hala egiten duen!

Berriki aurkeztutako Nafarroako Gobernuaren Hizkuntz Politikaren Plan Estrategikoak hauxe dio: "Euskarazko sormenezko kultura produktu eta jardueren eskaintza zabaltzea euskararen bidez hiztunak bizi duen esperientzia estetiko eta zirrarazkoa euskararen erabileraren sendogarria izateko", "euskarazko sorkuntza bultzatzeko ekimenak abian jarri"; "euskarazko kultura produktuak ikusgarri egiteko eta haien kontsumoa sustatzeko estrategiak landu"; "Nafarroa osoko herritarrek euskarazko kultura eskaintza balia dezaketela ziurtatzeko neurriak hartu"; "euskarazko kultura produktuak adin tarte guztietako herritarrei eskaintzen zaizkiela ziurtatzeko bideak aztertu". Beraz, Kultur programa horrekin badauka nondik hasi!

'.eus' domeinua 6.000 webgunera heldu eta sendotu egin da interneten

$
0
0

".eus" domeinua sendotzen ari da Interneteko unibertsoan, dagoeneko 6.000 webgune baitaude izendapen horrekin; gainera, % 18ko hazkundea izan du bederatzi hilabetean, gainerako domeinuak bataz beste % 7 jaisten ari direnean. Domeinu horrek bi urte beteko ditu abenduan gizarteratu zenetik, eta euskara eta euskal kultura sustatzea ditu xedetzat, baita komunitate linguistiko eta kultura hori kohesionatzea ere.

Iturria: eitb.eus

via @euskadi_irratia: '.eus' domeinuak 6.000 webgunera heldu eta Sendotu egin da interneten https://t.co/c4YnzujsXP

Dagoeneko webgune gehiago ikusten ditugu mugikorretik PCtik baino

$
0
0

Azken hilabetean mundu osoan izan diren konexioak kontuan izanda, gehiago izan dira gailu mugikorretatik ikusi diren orrialdeak, PCetatik ikusi direnak baino. 2016ko urriko datuak dira, Statcounter enpresak atzo eman zituenak. Aspalditik datorren joera da mugikorren gorakadarena, baina azken hilean gainditu dute lehenengoz PCetako erabilera. "The future is mobile" esaten genuen orain arte. Etorkizuna heldu da, esan beharko dugu orain.

Gauza jakina da mugikorren hazkundeak ez daukala mugarik eta gero eta erabilera gehiago ematen diegula, ia-ia edozertarako. Sustatun ere aipatu izan dugu behin baino gehiagotan "The future is mobile" leloa, baita aspalditxo ere, 2012an eta 2013an, esate baterako, lehenengoz.

Hala ere, 2016ko urria izan da gailu mugikorrek PCak betirako gainditu duten hilabete historikoa. Sareko webguneen estatistika mundialak jaso eta aztertzen dituen StatCounter enpresaren datuen arabera, azken hilabetean webgune gehiago ikusi dira gailu mugikorretatik (sakelakoak + tabletak), ohiko ordenagailuetatik baino.

Horrek ez du nahi esaterik, derrigor, jende gehiago konektatzen denik mugikorretatik PCetatik baino, baina datua horixe da: historian lehenengo aldiz, azken hilabetean, gehiago nabigatu dugu webguneetan gailu mugikorrak erabiliz ordenagailutik baino.

Future is mobile esaten genuen orain dela urte batzuk. Lelo hori aldatu egin beharko dugu, etorkizuna ez ezik, oraina ere mugikorrena baita

Kontinenteen artean oraindik ere alde nabarmenak

Goiko estatistikak mundu osokoak dira, gure planetako konexio guztiak batera hartuta. Hala ere, kontinenteen eta herrialdeen artean oraindik aldeak daude. Beheko muturrean europarrok gaude, oraindik ere PCetatik (%64) mugikorretatik (%36) baino gehiago konektatzen garenak. Tartean daude estatu batuarrak eta australiarrak (%55 inguru PCtik). Goiko muturrean, berriz, gailu mugikorrak gehien erabiltzen dituztenen artean, asiarrak. Adibide bat jartzearren, Indonesian konexioen %65 da mugikorretatik eta Indian %78. Afrikan ere mugikorren erabilera PCen aurretik dago, nahiz eta estatistika globaletan oraindik txikia izan afrikarren pisua. 

Mugikorren/ordenagailuen lehia horretan, garbi dago ekonomia garatuagoetan ordenagailu gehiago dagoela. Gailu mugikorrak, aldiz, aukera ona izan dira herrialde ezgaratuetako herritarrek interneterako konexio merkeagoa lortzeko orduan. 

Pasahitzak zaintzeko oinarrizko neurriak

$
0
0

Gure pasahitzak segurtasunez gordetzeko orduan, zaila da guztiontzat baliagarri diren arau eta aholkuak ematea, eta ezinezkoa ziurtasun erabatekoa lortzea, baina badira oinarrizko zenbait arau gomendagarri. Ondorengo hauek, behintzat, jarraitzea aholkatzen dizuegu.

Duela pare bat hilabete aipatu genuen segurtasunaren gaia Sustatuko beste artikulu honetan, "Zure pasahitza lapurtu dizuten jakiteko aukera". Han botatako zenbait aholku hona ekarri ditugu berriro, destakatuta, erabiltzaile batzuek iradoki digutena jarraituz.

Gutxienez, ondorengo jarraibideak izan behar ditugu kontuan gure pasahitzak segurtasun minimo batekin gordetzeko:

  • Pasahitzak sortzeko orduan, erabili beti pasahitz sendoak (hizkiz eta zenbakiz osatuak, konplexuak eta inork asmatu ezingo dituenak).
  • Segurtasuna maximoa izateko, ez berrerabili sekula pasahitzik. Hau da, erabiltzen duzun zerbitzu bakoitzerako pasahitz ezberdina erabili (bata Gmailerako, bestea Facebookerako, eta abar). Zure pasahitzak kudeatzen laguntzeko aplikazioak daude (keepass, lastpass, 1password...).
  • Aukera ematen duten zerbitzuetan, faktore anitzeko segurtasuna aktibatu (Googlek ematen du aukera, adibidez): pasahitzaz gain, telefonoa ere lapurtu beharko dizute zure kontura sartzeko.
  • Ez pasatu zure pasahitzak emailez, inoiz, inori, ezta zure buruari ere; are gutxiago banketxekoak. Eta inoiz ez sartu pasahitzik email bidez jasotako lotura batean (kontuz phishingarekin).
  • Zure ordenagailua ez den batean bazabiltza: "pasahitza gogoratu" aukera desaktibatu eta saioa itxi bukatzean. Ahal bada, nabigatzailearen nabigazio pribatua erabili (Chromen, Firefoxen,...).
  • Pasahitzak ez dira betiko; edo ez lirateke izan beharko. Tarteka-marteka, aldatu zure pasahitza(k). Egin zerrenda bat erabiltzen dituzun zerbitzuekin, eta lantzean behin, aldatu guztietako pasahitzak.

Horietaz gain, gogoan izan beti ziurtasun-neurri orokorragoak, hala nola:

  • Ez jaitsi edozer eta edozein lekutik. Ziur izan, nahi ez duzun zerbait jaitsiko duzula (birusak, troiarrak edo beste edozein zikinkeria).
  • Kontuz ibili epostaz bidali dizkizuten fitxategiekin. Zalantza txikiena baduzu, ez ireki bidaltzailearekin konfirmatu aurretik.
  • Firewallak edo suebakiak konfiguratu.
  • Nabigatzaileak eta sistema eragilea eguneratuta izan (eta kontuan izan sistema eragile batzuk beste batzuk baino ziurragoak direla, Linux batez ere).
Viewing all 9067 articles
Browse latest View live